}

GAURKO BERRIA !!

2023-2024
IRTEERAK…

ARTIGAS-ARRAIZ

Otsailaren 26an, Artigas-Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentroan egon ginen. 

Zentroa Alonsotegin dago. Hasieran “Tres R”en garratzia azaldu ziguten, hau da “REDUCIR, REUTILIZAR  Y RECICLAR”, gainera, zentroaren funtzionameduari buruz hitz egin zigun Xabierrek.



Ondoren, bi taldetan banatu ginen eta erakutsi zigun zer gertatzen ari den gure ibaietan eta itsasoetan plastikoarekin, esaten dute zazpigarren kontinente bat dagoela plastikoz osatuta. Eta gainera animaliak eta pertsonak jaten ditugu mikroplastikok.



Gero, bideojokuetara jolastu eta zinema txiki batean zuhaitz baten istorioa ikusi genuen. Bukatutakoan, hamaiketakoa egin genuen. 

Azkenik, birziklapen jolas bat egin genuen eta institutora bueltatu ginen.




    



BILBOKO PORTUA


Pasa den astean Bilboko portura joan ginen. Autobusa Leioan hartu eta Santurtzira joan ginen. Zierbenan, Santurtzin eta Getxon dago Bilboko portua. Santurtzira heltzean neska bat zegoen itxaroten eta Bilboko portuak nola funtzionatzen zuen azaldu zigun: Nolako itsasontziak heltzen ziren portura, zer eramaten zuten, zenbat neurtzen zuen portua, portuko lanbide desberdinak, kontainerrak eramaten zituen trenak…

 


Azalpena eta gero kahoot bat egin genuen hiru taldetan. Gero kafetegira joan ginen hamaiketakoa jatera.

 

Amaitzeko autobusez Bilboko portutik paseo bat egin genuen eta institutura bueltatu ginen.


2022-2023


IRTEERAK…

Pasaden maiatzaren 11an Bilbora joan ginen kontsumobidera, kontsumo arduratsuari buruzko formakuntza batera. Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen!!

Eta maiatzaren 18an Sopuerta Abentura parkean egon ginen, paseo bat eman genuen eta pintxo bat jatera joan ginen. Bitartean, 3. mailakoak sopuerta abenturako tirolinetan jolasten ibili ziren.

IRTEERAK…





    Pasaden apirilaren 27an Gorbeia eta Kurkudi geletako ikaskideak aireportura joan ginen. 


Eguraldi ederra izan zen, goizeko 9:20an hartu genuen autobusa Bilboraino, eta gero Bilbon beste autobus bat hartu   behar izan genuen Loiuko aireporturaino.



Aireportuan Mercek azaldu zizkigun  gauza pilo bat: panelak ( hegaldien ordutegiak,…) , fakturazioa egiteko lehiatilak , bileteak (check in)... Gero ziurtasun gunera pasatu ginen, eta objetu metaliko guztiak kendu behar izan genituen ziurtasun arko azpitik pasatzeko.

Azkenik hegazkinak, maletak nola sartzen zituzten eta aireportuko maketa ikusi genuen.



Irteera asko gustatu zitzaigun, nekatuta bueltatu ginen arren.

Gaur eta bihar 1. mailakoak Barandiaran goikora igoko gara 4. mailakoek egindako antzerki bat ikustera.Espero dugu gure gustokoa izatea.




 



Bullying eta ciberbullying Tailerra.

         Gure institutoan bullying eta ciberbullying tailerrak egin ditugu. Ikasleak kontziente egiteko eta sentsibilizatzeko elkarren arteko tratu txarren aurrean zelan jokatu ikasteko.



 

   Eskola jazarpena ikasle batek bere eskolan beste ikasleen eskutik jasaten duen jazarpen eta eraso-egoera jarraitua da.



Zer egin dezakegu?

Biktima bazara

1.kontatu

2.Seinalatu

3.Telefonoz deitu

4.Laguntza eskatu

5.Denuntziatu


Ikuslea bazara

1.Ez babestu jazarlea

2.Barrerik ez egin

3.Lagundu biktima

4.Parterik ez hartu

5.Adierazi jazarleari bere jarrera desegokia



    

Ciberbullying-a adin bertsuko eta testuinguru sozial baliokideko erabiltzaileen artean egindako jazarpena dela adierazten du,



 Martxoak,23: Vascolac Lantegian egon gara.

 

Pasa den ostegunean Martxoaren 23an autobusez joan ginen Zamudiora Kurkudi eta Gorbeiako ikasleak.  Zamudiora iritsi ginen eta  Vascolac Fabrika bisitatu genuen. Fabrika horretan esnekiak egiten dituzte, eta familia-enpresa da apurka apurka handitzen joan dena. Hortxe gazta nola egiten zen ikusi genuen. Baita esnea nola ontziratzen zen ere. Aukera eduki genuen gazta mota desberdinak probatzeko. Oso ondo pasatu genuen, gainera fabrika alboko parkean jolasten egon ginen. Institutora joan baino lehen Vascolac-eko arduradunak opariak (gazta, sanjakoboak…)eman zizkigun. 


Hemen uzten dizuegu irteeraren argazki batzuk:

Fabrikako jabeak gazta motak dastatzeko eman zizkugun

Vascolac fabrikatik irtetzen opariekin

Institutora bueltatzen




Emozioak lantzeko Tailerra.

 


Aste honetan ikasgela guztietan emozioak lantzeko tailerra egin dugu. Udaletxeko arduradun bat dator eta emozioak lantzen ditugu berarekin, eta nola gure sentimenduek baldintzatzen gaituztela jaterakoan. Horrela batzutan jaten dugu triste gaudelako, edo haserre gaudenean…

eta batzutan ere janaria erabiltzen dugu zigor moduan, lodiak ikusten garelako edo oso argal egon nahi dugulako… eta horrela gaixotasunak izan ditzakegula (anorexia, bulimia…).

 

Gure ustez tailerra ondo egon da eta bailogarria izan zaigu erreflexionatzeko. Gure ondorioen artean azpimarratu naiko genuke hurrengo hau: aurrerapen teknologikoak (mugikorrak eta sare-sozialak) ondo egon arren, pertsona guztiei eta batez ere nerabereei kaltegarriak izan daitezke, zeren haien menpe baikaude eta etengabe bilatzen baitugu perfekzioa.

 


1.mailakoek “Acción sin Fronteras”Genero Berdinatasuna” landu dugu.

 

Aste honetan 1.mailakoak tailer bat eduki dugu, “Acción sin fronteras”ekoak etorri dira. Genero berdintasunari buruz hitz egin dugu, Agenda 30eko helburu bat delako. Oraindik txarto interpretatzen dugu lanean, harremanetan, egunean zehar zaintzarekin lotuta  dauden ekintza…










ARTIGASera joan gara

Pasa den astean 3. mailako neska mutilak Bilboko Artigasera, hondakinei buruzko Interpretazio zentrora joan ziren urtarrilaren 16an eta 17an. Lourdes irakasleak agenda 30eko arduradunak irteera azaldu digu: “Eguraldi oso txarra izan genuen, beraz gure bisita barrukoa izan zen soilik. Autobusez joan eta etorri ginen.”

Artigas-Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentroa da. Bere instalazioetan prestakuntza programak egiten dira hiri-hondakinei buruz.

Ariane Ikaslearen azalpena:

“Zabortegi bat ikustera joan gara. Zabortegia Artigas deitzen zen eta hor nora bota behar dugun zaborra, eta zer egiten dute zaborrarekin erakutsi digute. Oso ondo pasatu genuen.”


Bisita oso interesgarria izan zen eta guk erreziklapena egitea garrantzitsua dela ikasi dugu.


Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak

Bilboko Itsas Museora…

Pasaden ostegunean Bilboko itsas museora joan ginen.

Goizeko hamar t’erdietan autobusa hartu genuen.


Zoritxarrez euria egiten zuen, eta Bilbora heldu bezain laster arineketan Euskalduna zubi aspira abiatu ginen hamaiketakoa jatera. Hamabietan Itsas museora sartu ginen, Ander monitoreak, oso majua eta Leioakoa gainera, azalpenak eman zizkigun. Egin genuen lehenengo gauza eskulan bat izan zen, itsasontzi bat noski. Bukatu eta gero, playmobilez egindako maketak ikusi genituen, politak baino politagoak. 



Denbora gutxi gelditzen zitzaigun museoa ahal izateko,

baina Ander saiatu zen garrantzitsuena azaltzen eta beste

gauzen artean ikasi genuen:

-        Aspaldian Euskalduna museoaren azpian, lantegi bat zegoen,

itsasontziak egiten zituena eta Astilleros Euskalduna deitzen zen.

-        Kantauri itsasoan aspaldian ere baleak zeuden eta arrantzale

asko zeuden.

-        Bilboko konsulado itsasontzian igotzeko aukera izan genuen.



Primeran pasa genuen! Benetan ikusgarria, horregatik asteartea

dohainik denez bisitatzera gomendatzen dizuegu.





Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak Gaztegunera…

Pasaden ostegunean, urriaren 27an, Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak txango bat egin zuten Leioako gaztegunera. Oinez joan ziren. Bertara heldu zirenean 3 talde egin zituzten.

Play Stationarekin jolastu zuten, ping-pongean aritu ziren eta dardoetara jolastu zuten.





Talde bakoitza txoko batean hasi eta besteetatik pasatzen joan ziren. Ateratzerakoan argazki bat egin zuten atean.                                      

 Skate-parkera joan ziren eta jolasten egon ziren.








Skate-parketik ateratzean Martinen etxeraino joan ziren gero institutura bueltatu ziren.   



Oso ondo pasatu zuten!!   



22/23 IKASURTEA MARTXAN…

Erasmus 3. mailan



Institutuak 20 urte baino gehiago daramatza Europako eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen. Horren adibidea da Erasmus proiektua. Aurten 19 ikasle etorri dira: Errumaniako 6, Poloniako 7 eta Portugaleko 6. 6 irakaslerekin etorri dira. 


Anne eta Carla, 3.mailako ikasleek azaldu digute ERASMUS inguruan zer egin duten:

Hirugarren mailakoak aurrehistoriarekin hasi garenez, kobazuloetan egiten zen bezala, muralean eskuak inprimitu ditugu. Muralaren ezkerraldean ikasle bat murala margozten egongo balitz bezala, ume bat margoztu dugu. Teknika mistoarekin egin dugu (errotulkiak, tenperak, pintzelak, arkatzak...). Guzti hau egiteko elkarlanean eta oso gustura ibili gara


 Gorbeiako ikasleak Euskal Herriko, Portugaleko, Poloniako eta Errumaniako banderak margotu zituzten eta muralean pegatu zituzten.


Udazkena bueltan da!



Urrian goizez eta arratsaldez goaz institutura astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan.

Ostegunetan eta ostiraletan pasaden urteko ordutegiarekin jarraituko dugu.

 

Irailaren 21-ean udazkenean sartu gara, eta tenperatura aldatu da: Freskoago egiten du eta zuhaitzen hostoak jausten hasi dira.

 

Urrian ere integrazioekin hasi gara, sukaldaritza tailerrean eta blogean institutuko ikasleak gurekin biltzen dira.



 

Hilabete honetan, Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak piszinara joaten hasiko dira.

 

Institutuko ikasleak azterketekin hasi dira aste honetan eta datorren astean ere azterketak egingo dituzte

 

Gogorarazten dizuegu Urriak 12 jai eguna dela. Urriaren amaieran Halloween ospatzen dugu eta urriak 30 ordua aldatuko dugu.





2021-2022

UMORE AZOKA



Gaur bertan Umore Azokaren XXII. edizioa 2022ko maiatzaren 19tik 22ra bitartean hasiko  da, pandemiak eragindako bi urteko aldaketen ondoren.

Pasaden urtean irailan egin zen aforo oso murriztuta , horregatik ezin izan genuen gozatu.

Aurtengo lehenengo ikuskizuna Aldapako auditorioan izango da “La víspera” izenekoa 17:30etan, baina dakizuenez askoz gehiago ere egongo dira beste toki batzuetan, adibidez, La pez, Vértigo, Todo el tiempo, A ciegas, Green anaien parkea, Gazte, Des”nuda…

Ikuskizun hauek non eta noiz diren jakiteko udaletxeak ateratako egitarauan ikus dezakezue. Egitarauak Kultur etxean topa ditzakezue.

Umore azokak Leioa herria jendez beterazten du, asko molatzen du eta, ikuskizun asko daude gure irrifarrak ateratzen dizkigutela nahi eta nahiez.

Badirudi eguraldi ona egingo duela, bero handia baina lainotuta, beraz hodeiak eskertuko ditugu.


ONDO PASATU!!!



STEAM proiektua

Aste honetan, Barandiaran institutoan, ikasturtean zehar garatutako STEAM proiektuen aurkezpena egin da, baina.....

Zer da STEAM ?

STEAM Science, Technology, Engineering, Art y Mathematic diziplinak identifikatzen dituzten siglak dira, hau da, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika.

 STEAM proiektuaren helburuak laburbilduta hauek dira:

·      *Irakaskuntzaren zeharkakotasuna bermatzea.

·      *Ikaskuntzen testuinguru handiagoa lortzea

.Ikaskuntza esanguratsua lortzea

·   *Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea hezkuntzaren etapa guztietan.

·      *STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea.


Apirilak  28an San Mamésera!!

Pasaden ostegunean, apirilak 28, Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleak SAN MAMES museora joan ginen.


 Leioan autobusa hartu genuen eta hamaiketakoa jan ondoren museoan

eskailera mekanikoaz jaitsi ginen.Museoan lehenengo partiduak
  Lamiakon jolastu zirela ikusi genuen bideo baten. 




Gela ezberdinetan gauza asko ikusi eta ikasi genituen: bideoak, aldagelak, kamisetak… eta kopak, noski!!!.





Asko gustatu zitzaigun, nekatuta bukatu arren.eta autobusa hartzeko korrika egin behar izan genuen.


Eta sorpresa!! 3 egun barru institutora saria jaso dugu:kamiseta sinatuta.

Aupa Atlhetic!!!

Guk,1.Fko ikasleok,irteerak ere egin ditugu: kurtso hasieran barnetegira Barrian, baina batzuk COVIDa hartu genuenez beste gelatako ikasleek ezin izan zuten joan barnetegira.Horrez gain, Portugaleteko subirá joan gara. Kurtso amaierako irtera falta zaigu eta datorren ikasturtean irteera gehiago egitea espero dugu.

 

 


Martxoak 24an Guggenheim museora!!



Pasaden ostegunean, martxoak 24an Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleak Guggenheim museora joan ginen. Goizeko 10:00etan autobusa hartu genuen, eta Bilbora ailegatu bezain laster argazkiak Puppirekin atera genituen, eta hamaiketako jan genuen.



Guggenhein museora 11:00etan sartu ginen, eta Itzi izeneko gidak oso ondo azaldu zigun ikusi genuen guztia.


Lehenik eta behin sugea eta marrazkiloaren eskultura erraldoiak ikusi eta barrutik sartu ginen. Sugearen barruan geudenean gure oihuken oihartzuna entzun ahal izan genuen.



Gero kuadroak eta irudiak ikusi genituen, eta Itzik azaldu zigun Arteak ez du supozatzen errealitatea den bezala isladatzea, baizik eta norberak ikusten duen bezala. Kuadro asko ikusi genituen.

 



Eta goizeko txarrena: Autobusa oso berandu etorri zen.




Oso nekatuta bueltatu ginen baina pozik!!







KORRIKAREN AURKEZPENA

 



Badator korrika!!

Heldu da bi urterik behin Euskal herri osoa zeharkatzen duen ekimen erraldoia. KORRIKA hasi eta amaitu arte, korrikalariek eskuz esku eta kilometroz kilometro lekuko bat eramango dute helmugaraino, euskararen alde.

Azaroaren erdialdean aurkeztu zen 22. edizioa Donostian. Martxoaren 10ean aurkeztu zen Gasteizen eta martxoaren 9an Bilbon.

Noiz izango da KORRIKA? Zein egunetan eta ordutan pasatuko da Leioatik? 

22. korrika martxoaren 31tik apirilaren 10era arte ospatuko da, Amurriotik Donostiara. Leioatik apirilaren 7an, 07:06etan pasatuko da.

Leioan, martxoaren 11n 19:00etan, Barandiaran Bekoako patioko karpan elkartu ziren. Aurkezpenean herriko hainbat eragilek parte hartu zuten, hala nola bertsolariak, txikiteroak eta udalerriko eskola eta ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Zer egingo da institutoan KORRIKA egunean ikasleak eta irakasleak parte hartzeko?

Korrika egitera animatzen diren ikasleak izena eman beharko dute institutoan. Apirilaren 7an, goizeko 07:00ak aldera ikasleak eta irakasle batzuk elkartuko dira korrika egiteko (lekua zehaztu gabe dago oraindik). Korrika egitera animatzen direnak gosaria eukiko dute institutoan.

 

Ikasle, ekin;

euskaldun, ekin;

erdaldun, ekin;

eragile, ekin:

agintari, ekin;

ekin ELKARREKIN



ASIER lan egiten…

 

Asier, kurkudiko ikaslea Guadalajarara martxoaren 3an joan zen. Baina ez pentsa oporretan dagoenik, ez!!!, NIPACEko zentroan lan egiten dago.Dakizuenez Asierrek mugimendurako zailtasun handiak ditu eta horregatik joan da Guadalajarara.

Martxoaren 8an terapia hasi zen eta hurrengo gauzak egiten dagoela kontatu digu:

-Topology: kontzentratzeko eta giharrak erlajatzeko balio du.

-Gomen jantzia: giharrak lantzeko.

-Poleak eta pesak: giharrak indartzeko eta luzatzeko.

-Hirob: zaldi moduko aparatu bat da eta aldaka indartzeko balio du.


-Giharrak eta mugimenduak landuz aparte, logopedia eta mastikazioa lantzen ari da. Eta gainera institutoko lanak egin behar ditu. UFF!!!!


Hurrengo bideoan ikus dezakezue:



Asier, gure partez animo handi  handiak, eta guk zuri hobeto ulertzeko berri guzti hau zure teklatuaz idatzi dugu. Laster arte!!



EMAKUMEA eta ZIENTZIA - Otsailak 11





2011n, eta ondoren, 2013an, otsailaren 11 onartu zen emakume zientzialarien nazioarteko egun gisa, emakume zientzialariei ikusgarritasuna eman behar zaielako. Horretarako, neska eta emakume guztiei zientzian, teknologian eta berrikuntzan sartzeko eta parte hartzeko aukera eman beharko zaiela guztiz beharrezkotzat jotzen da.


Gure ikastetxean sarreratik iskalerak gora hormirudiz ornitu ditugu, emakumeen zientzilarien hormirudiak dira, informatikoak, fisikariak, katedratikoak, ingenieriak… 



Gure ustez, emakumeok eskubide berdinak ditugu zientzian eta teknologian parte hartzeko, horregatik guztiz beharrezkoa da mito asko desagerteraztea. Honekin lotuta, hurrengo orrialdean bideo oso interesgarri ikus ditzakezue:

https://sites.google.com/view/steam-euskera/lh-emakumeak/mitoak-desmuntatzen




OTSAILAK 4 - SANTA AGEDA


Santa Ageda eguna ohitura handiko jaia da Euskal

Herrian. Santa Ageda eguna otsailaren 5a da,

baina jai gehienetan moduan, bezperan ematen

zaio hasiera ospakizunari.


Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun

horretan edo bezperako egunean herrietan kopla

zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa

markatzeko.


Zein da ospakizun honen jatorria?

Agata Catanian, Sizilian, jaio zen 235. urtean.

Tradizioak dionenez, Quinciano gobernadoreak

berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agatak ez

zuen nahi eta mendeku gisa kartzelatu zuen.

Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu

zituen. Handik gerora, otsailaren 5a aukeratu zen

bera omentzeko.


Dena den, makilekin lurrari kolpeak ematen

zaizkio herri gehienetan, lurra neguko lozorrotik

esnatzeko. Zuhaitzek eta landareek neguko itxura

gordetzen badute ere, lurra udaberrirako

prestatzen ari da eta kolpeak ematearen helburua,

natura esnatzea izango da.


Zer egin da institutoan? Santa Agedako entseguak

egin dira asteartean, asteazkenean eta

ostegunean. Ostiralean, patio orduan, abestuko da

11:00etan.


Santa agedako abestia:

Zorion, etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi degu gogoz.


Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratu deguna.

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna.




21-22 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA

 



Aste honetan gure institutoan, Barandiaran institutoan INKLUSIOAren aldeko astea ospatuko dugu. Jarduera batzuk egin ditugu, adibidez, 1. Mailako ikasleekin tutoretzan sentsibilizazioa landu dugu, igarobideetan dibertsitate funtzionalari  buruzko hormirudiak jarri ditugu, gaur Athletic fundazioa etorri da 1. Mailakoekin egotera, zeinu hizkuntzaz eta Braillez idazten aritu gara, …



Baina… gauza asko falta dira egiteko:

Irakasgai guztietan gaia landuko dugu, Javier Conde (Atleta paraolinpikoa) eta Hazsten etorriko dira, azken egunean pelikulak ikusiko ditugu eta jolas bat egingo dugu…

Zuen partaidetza eta lankidetza guztiz beharrezkoa da, beraz, aurretik eta bihotz-bihotzez.


MILA MILOI ESKER







LEIOA IRTEEERA



Pasaden ostegunean, azaroak 11an, Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasle eta irakasle Leioatik irteera egin genuen.  Atsedenaldi ostean oinez Tipi-Tapa… abiatu ginen.

Hiru talde esberdinak egin genituen : Sarriena, Artatza eta Udondo Lamiako.

Aurreko irteeran bezala ikasle bakoitzak txosten baten fitxa batzuk bete behar genituenEguraldi ederra izan genuen: eguzkia .

Oso ondo pasatu genuen , baten bat gehiegi nekatu arren.









ASTRABUDUA IRTEEERA


Pasaden ostegunean, urriak 28an, Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasle eta irakasle Astrabuduara joan ginen.  Atsedenaldi ostean oinez Tipi-Tapa… abiatu ginen.






Ikasle bakoitzak txosten baten fitxa batzuk bete behar genituen: 

-Planoan ibilbidea margotu

- Planoan kokatu eraikuntz ezberdinak: eskola, anbulategia…

- Kaleen izenak idatzi eta horietan etxeak, dendak… trafiko seinaleak… topatu.



Kultur etxean sartu ginen eta liburutegia oso polita iruditu zitzaigun.




Josu Murueta plazan deskantsatu genuen ogia puxkerrak jaten. 



Eguraldi ederra izan genuen: eguzkia eta bero.

Oso ondo pasatu genuen eta Astrabudua asko gustatu zitzaigun.








GAURKO BERRIA 20-21 IKASURTEAN



GAURKO BERRIA 17-18-19-20    IKASURTETAN



GAURKO BERRIA 14-15-16    IKASURTETAN

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina