}

21-22 IKASURTEKO AGURRA

 21-22 ikasurteko barandiaran elkarlanean blogaren azken eguna



Gaur, ekainak 16, gure barandiaranelkarlanean blog maitea argitaratzen dugun azken eguna da. Ikasturte hau oso berezia izan da, musukoarekin hasi ginen eta musuko barik   amaitu dugu, distantziak gorde behar genituen eta orain lasaiago gaudela esan dezakegu. ZER ONDO!
Gure blogean gauza asko kontatu ditugu, esate baterako, egin ditugun irteerak, gabonak baino lehen ospatu genuen inklusioaren aldeko astea, sukaldaritzako errezetak…


 Bisita asko izan ditugu blogan:

 

40.483 bisita

Jakin nahi duzue zein herrialdetakoak izan diren bisitak? Bada, orain azalduko dizuegu:











Guztiok nota onak izatea espero dugu, nahiz eta batzuek zailago izan. Animo!

Bihotz-bihotzez nahi dugu zuek uda zoriontsua igarotzea.


Bueltan ikusiko dugu elkar, mesedez etorri pilak ondo kargatuta!

 

Azken egunetako irteerak eta plangintza

 

Kurtsoa bukatzear dago eta ekintza desberdinak antolatu dira azken egunetarako.

 

-DBH1eko ikasleak ekainaren 20an Lekeitiora joango dira LEAKTIBAI elkartearekin stand up paddle eta gynkana egitera. 


-DBH2koak eta Gorbeia-Kurkudikoak ekainaren 17an TAUPADABENTURA elkartearekin bodyboard eta surf egingo dute Gorlizen.

-DBH3koak ekainaren 17an Getxoko kirol portuan PAKEA elkartearekin 3 ekintza egingo dituzte: Belaontzia, Kayak eta dokumentala.


-DBH4koak ekainaren 17an Plentziako frontoi parean CABOBILLANO elkartearekin Surf, Kayak eta orientafoto egingo dute.


Espero dugu zuen gustokoak izatea antolatu diren ekintzak.

 ONDO PASA!!!!

 

 

Lamiakoko maskarada

Pasadan ostiralean, maitzaren 27an lamiakoko maskarada ospatu zen. Bi urteko etenaldi baten ondoren, Marik, Prudentziak, Sugaarrek edo Ieltxuk Lamiakoko kaleetan zehar dantzatu eta abestu dute buruhandi, erraldoi, hankapalu eta fanfarriarekin batera, eta aurten, gainera, Tartalo ere sartu da buruhandien taldean.

 

Lamiako Maskarada maiatzaren 27an hasi zen, 17:30ean, eta une horretatik aurrera magiak hartu zuen Lamiakoko txoko bakoitza. Alde batetik, Maskaradak kristautasunaren eta euskal mitologiaren arteko liskarra irudikatzen du, eta bestetik, auzoari izena ematen dion lamiaren istorioa.

 

Maskarada 3 ekitalditan banatu zen:

1- Lehena, 17:30etan hasi zen. Fanfarriak eta erraldoiek herria zeharkatu zuten Maskaradaren hasiera iragarriz, musika doinuen bidez, Lamiako geltokiko plazaraino.

 

2- Bigarrena,18:00etan hasi zen eta pertsonai mitologikoen aurkezpena egin zen.

 

3- Bukatzeko, 22:30ak aldera, elementu guztiak elkarrekin erlazionatu ziren festa giro berezi bat sortuz.