AGURRA : Azaroak, 27
Oso arin pasatu zaigu hiruhilabete hau. Oso ondo lan egin dugu elkarrekin : informatika irakasgaitik: Leire , Ander eta Jon , Artisautzakoa : Maria ;eta Gela egonkorreko :Asier, Uxue ,Katherine eta Arely.
Oso gustora egon gara. BLOG berria sortu behar izan genuen eta honen itxura eta mamia beti guztion onarpenarekin eta egindako lanekin lortu dugu , horregatik gaude hain pozik , azken finean gure ahaleginengatik sortutakoa izan da.
Hasieran beste itxura eman genion , hala ere, gure ustez gero eta politagoa gelditu zaigu.Ander eta Jonek izan ziren hasieran gehiago zekitenak, eta lana zuzentzen zuten, baina denboraz, denok ikasi dugu nola egin, nola sortu orrialde berriak,argazkiak... eta guztion inplikazioa izatea lortu dugu.
BLOGaren helburu nagusiena Izaskun eta Marisol irakasleek ipini ziguten: LANKIDETZA ; eta bete dugula esan dezakegu. Astero lanak sortzeko, idazteko, informazioa bilatzeko,... bikote berriak egiten genituen eta guztion kooperazioa elkarri eskeini edota eman diogu, behar izan dugun momentu guztietan.
Gaiak, orriak, argazkiak,.. sortzeko gure interesen araberan aukeratu ditugu, batzutan irakasleek ere proposamenak zabaldu dizkigute. Zuentzat ere interesanteak izatea espero izan dugu.
Beno, zeoer esan behar badugu, ez dugu agurrik esango, "gero arte" hitzak aukeratu nahi ditugu , zeren eta BLOGa jarraituko dugu irakurtzen eta begiratzen , eta etortzen diren ikasle berriei
ANIMO !!! , ziur gaude gu bezain ondo egongo zaretela .