}

URTE BERRI ON



Urte amaiera
  Gaur, abenduaren 15a izanda, urte honetako BLOG-aren azken eguna da, datorren ostegunean eta astelehenean ezin izango baitugu egin.
  Gaur BLOG tailerra egiteko bikoteka jarri gara: Arely eta Irati, Katherine eta Aritz, Uxue eta Barbara eta Asier eta Jeysson, bikote bakoitzak ordenagailu bat hartu dugu.
Eta guztion partez esan nahi dizuegu:

ZORIONAK

ETA


URTE BERRI ON !!!


AGURRA : Azaroak, 27



Gaur , azaroaren 27an gure azken egun BLOGean , beraz agur esan behar dizuegu, baina lasai!!! beste blogeroak etorriko dira eta gure txanda hartuko dute  .

  Oso arin pasatu zaigu hiruhilabete hau. Oso ondo lan egin dugu elkarrekin : informatika irakasgaitik:  Leire , Ander eta Jon , Artisautzakoa : Maria ;eta Gela egonkorreko :Asier, Uxue ,Katherine eta Arely.

  Oso gustora egon gara. BLOG berria sortu behar izan genuen eta honen itxura eta mamia beti guztion onarpenarekin eta egindako lanekin lortu dugu , horregatik gaude hain pozik , azken finean gure ahaleginengatik sortutakoa izan da.

   Hasieran beste itxura eman genion , hala ere, gure ustez gero eta politagoa gelditu zaigu.Ander eta Jonek izan ziren hasieran gehiago zekitenak, eta lana zuzentzen zuten, baina denboraz, denok ikasi dugu nola egin, nola sortu orrialde berriak,argazkiak... eta guztion inplikazioa izatea lortu dugu.

   BLOGaren helburu nagusiena    Izaskun eta Marisol irakasleek ipini ziguten: LANKIDETZA ; eta bete dugula esan dezakegu. Astero lanak sortzeko, idazteko, informazioa bilatzeko,... bikote berriak egiten genituen eta guztion kooperazioa elkarri eskeini edota eman diogu, behar izan dugun momentu guztietan.

   Gaiak, orriak, argazkiak,.. sortzeko gure interesen araberan aukeratu ditugu, batzutan irakasleek ere proposamenak zabaldu dizkigute. Zuentzat ere interesanteak izatea espero izan dugu.



   Beno, zeoer esan behar badugu, ez dugu agurrik esango, "gero arte" hitzak aukeratu nahi ditugu  , zeren eta BLOGa jarraituko dugu irakurtzen eta begiratzen , eta etortzen diren ikasle berriei 


ANIMO !!! , ziur gaude  gu bezain ondo egongo zaretela .

NEGUA ??

Azken egun hauetan kriston hotza izan dugula esaten badugu ziur gaude ados egongo zarela, berriro berokiak, euritakoak, Galeriara joan behar atsedenaldietan,...  , amaitu zaizkigu bero eta egun eguskitsuak? Udatik negura zuzen-zuzen igaro al gara, udazkena lurzoruan zuhaitzen hostoen arrastoak edonon botata ez baditugu ikusten , udazkena gure artean ez dela egon ematen du, eta gutaz pasatu duela, ezta?








                 Gogoratu BLOG hau zuen
                 iradokizunak   jasotzeko 
                 egiten dugula bate ere,
                 mesedez     parte hartu.
                Aldez aurretik ,mila esker!

Kaixo lankideok:

     BLOG hau 2014/15 ikasturtean artisautza, informatika eta gela egonkorreko ikasleak egiten hasi gara.
    Gure asmoa ikastetxe osoan LANKIDETZA bultzatzea da.  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina




EGURALDI EDERRA ASTEBURUAN

Asteburuan izandako eguraldia sineztezinezkoa izan da. Irakur ezazue azken berriak eta argazkiak ikusiko dituzue. Oso hurbil ateratako argazkiak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina