}

2023 URTE BERRI ON!!!

 

MILA MILOI ESKER …



Aste honetan  jarduera asko egin ditugu inklusioaren alde gaudela adierazteko.



 Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok eta irakasleok izan duzuen lankidetza eskertu nahi dizuegu.

 


EGUBERRI ON ETA 2023 URTE BERRI ON!!!







 

INKLUSIOAren aldeko astea 22-23

22-23 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA

Datorren astean, abenduak 19tik 23ra, inklusioaren astea ospatuko da. Horretarako, aste honetan zehar tutoretza orduan aurkezpen bat egin dugu klase guztietan. Aurkezpen horretan, dibertsitate funtzionalari buruzko informazioa eman dugu eta inklusioaren garrantzia azaldu dugu. Ezberdinak izan arren, elkarri lagundu behar diogula azaldu genuen, nahiz eta zailtasunen bat izan.

Inklusioaren astea ospatzeko jarduera desberdinak antolatu dira:

  • Abenduaren 21ean hitzaldia: Genuine Athletic fundazioa (DBH 1 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 22an hitzaldia: Sindrome Down fundazioa (DBH2 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 22an tailer inklusiboak goiz osoan zehar: Haszten elkartea (DBH3 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 23an Zumba inklusiboa patioan.

Ikasi dezagun guztiok guztiongandik, inklusioarekin bat!!!


 ABENDUAREN 2an EUSKERA ren EGUNA geure ikastetxean



ABENDUAREN 3a Euskararen Nazioarteko eguna da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak babestuta. Ospakizun hau aprobetxatuz hainbat elkarte, erakunde publiko eta partikularrek hainbat jarduera antolatzen dituzte euskara  omentzeko eta bermatzeko.

Abenduak 3 larunbata denez institutoan bihar ospatuko dugu euskararen eguna. Egun horretarako pentzatu den leloa “Hitzez ekiteko garaia” da.

Horretarako atsedenaldian Etxepareren testuak irakurriko dira hizkuntza desberdinetan: portugesez, arabiarrez, errusieraz… Horretaz aparte musika eta dantzak egongo dira.



Leioako udalak programazio berezia prestatu du hurrengo egunetarako. 

  • Abenduak 2 (18:30ean) Kultur Leioako Auditorioan 5€

Iratxoen kantu sekretuen musika ikuskizuna


• Abenduak 3 eta 4 (17:30ean) Kultur Leioan 4€

Haur zinea (euskaraz) Hoper, oilaskoerbia


• Abenduak 3, 4 eta 5 (20:00etan) Kultur Leioan 5€

Helduentzako Zinea (euskeraz) Unicornwars


EUSKARAZ HITZ EGIN DESAGERTU EZ DADIN