Barandiaran-eko
ORTUA
Pasaden urtean bezala, Urrian hasi gara gure ortuarekin.
Joseba eta Fran etorri dira institutora bere etxearen inguruan eta bere ortuaren inguruan hitz egitera. Haien proiektua erakutsi digute, Eko Oiz izenekoa.
Baratxuriak, tipulinak, letxugak eta bruselako kimuak landatu ditugu.
Energia tailerra
Josebak eta Franek bere etxea nola funtzionatzen duen azaldu digute. Energia lortzeko, plaka solarrak eta haize-errota erabiltzen dute. Horretarako, eguzkiaren argia erabiltzen dute eta horrekin dirua aurrezten dute.
Hori azaltzeko, egurrezko helikoptero bat montatu genuen eta eguzkiarekin helizeak nola mugitzen ziren ikusi genuen.
ASTE BERDEA
Oporrak izan baino lehenago, azken astean, Apririlak 3tik 6ra ASTE BERDEA ospatu genuen geure ikastetxean.
Eko oiz elkartetik Joseba eta Frank etorri ziren eta hitzaldi baten ondoren institutoko baratzera landatzera joan ginen.
Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. Helburua:
Ekoizpen eta Kontsumo arduratsurako moduak bermatzea
-Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzea
- Ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzea
- Oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea
- Lanpostu ekologikoak sortzea, zuzentasunez ordainduak eta lan baldintza egokietan
Informazio gehiagorako bideo hau dekozue
ekoizpen eta kontsumo jasangarria
3.eta 4.Helburuak lantzen …
Pasaden Hilabetean, otasilaren 13tik 24ra , Hezkuntza Sailak epea zabaldu zuen Ikastetxeetan Matrikulazioa egiteko, eta horregatik 3. eta 4. helburuak jorratuko ditugu.
3.Helburua:
“Bizimodu osasuntsua bermatzea eta adin guztietan ongizatea sustatzea funtsezkoa da garapen iraunkorrerako.”
4.Helburua:
“Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, eta bizitza osoan ikasteko aukerak sustatzea guztientzat” Hemendik 2030era bitartean, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntza amaituko dutela ziurtatzea, doakoa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izan behar baitu, eta ikaskuntza-emaitza egokiak eta eraginkorrak lortu behar ditu.
1.eta 2.Helburuak
lantzen …
Pasaden astean
Topagunean dagoen erakusketaz aritu ginen, “Acción sin fronteras” dituen
helburuak aipatu genituen.
Guk Agenda 30en helburuak aztertuko ditugu eta
gure iritzia aldi berean adierazi nahi dizuegu.
Aste honetan lehen bi helburuekin hasiko gara:
-Pobrezia desagertzea:
2030erako, muturreko pobrezia amaiarazi nahi
da pertsona guztientzat eta mundu osoan. Izan ere, guztiok eskubide berberak
ditugula uste dugu, eta hain oinarrizkoa diren elikadura, etxebizitza..
guztiontzatr ziurtatuta egon beharko lukete.
Gure uztez ez da
onargarria momento honetan oraindik jende pobrea egotea.
-Goserik ez izatea:
Hemendik 2030era gosea
amaiarazi eta pertsona guztiek elikadura osasuntsua, nutritiboa eta urte
osorako nahikoa dena eskura dezaketela ziurtatu nahi da. Gainera, malnutrizio
modu oro ere amaiarazi nahi da. Lehengo iritzi bera dugu: ez luke goseak dagoen
inor egon behar.
Agenda 30-ERAKUSKETA
Aste honetan Agenda 30arekin lotuta dagoen erakusketa bat aurkitu dezakezue galerian. Erakusketa ONG batek egin du, accion sin fronteras deiturikoa. 1990az geroztik, modu libre eta independientean lanean ari den Espainiako Irabazi Asmorik Gabeko elkarte bat da. Espainian, Afrikan eta Latinoamerikan lan egiten du.
Acción sin fronteras elkartearen helburu orokorrak hauek dira:
Pobrezia desagerraraztea
Goserik ez
Osasuna eta ongizatea
Kalitatezko hezkuntza
Genero berdintasuna
Ur garbia eta saneamendua
…
AGENDA 30
22/23 Egitasmoak
Ikasturte honetan
jarraituko dugu Eskola Agenda 30 proiektua lantzen , pasaden ikasurtean , 21-22
ikasurteko jarduera gehienak burutu
ziren: irteerak (Artigas, Peñas Negras, Sopelako Dunak, Merkabilbao…), Hitzaldia “ozeano eta plastikoak” batxilergoan,
Aste berdea, sukaldeko hondakinak bereiztu, ekolagunen taldea…
Lurdes, proiektu honen arduraduna, klasez klase pasatu da aurtengo egitasmoa azaltzeko asmoz eta ekolagun taldean apuntatzeko. Gure ustez mundua zaintzea guztion ardura da eta guztion onurarako, beraz animatzen zaituztegu.
Guk etxean eta institutoan birziklatzen eta jasangarriagoak izaten saiatzen gara: papera, argia, uraren kontsumoa…
Honekin
batera Leioako udalak ere ahaleginak egiten ditu, adibidez oinezkoentzako
bideak irabaziz.
AGENDA 30
Ikasturte honetan, Agenda 30 proiektuaren barruan ekintza desberdinak egiten ari dira institutoko ikasleak. Jarraian, egindako jarduerak azalduko ditugu:
1. MERCABILBAOra irteera: 2.DBHko ikasleak otsailean zehar mercabilbao bisitatzeko aukera izan dute. Oso pozik joan dira. 2kilo laranja eta oihalezko poltsa bat oparitu zieten guztiei.
2. HITZALDIA: Aketza Sanchez, Goazen Up! elkarteko kidea guregana etorri zen eta Batxilergo 1.go eta 2. mailakoei hitzaldi bat eman zien plastikoaren erabilpen arduratsuari buruz. Oso interesgarria izan zen.
3. ORTUAN LAN EGITEN: 1. eta 2. ebaluaketetan zehar, ikasle batzuk beheko ortuan lan eta lan aritu dira, haziak eta landareak ereiten. Intsektuen hotela ere eraiki dute.
4. KANPAINA BERRIA MARTXAN! Patioan zaborra ondo bereizteko eta kudeatzeko kanpaina martxan jarriko da.
5. BILBOKO KONTSUMOBIDERA IRTEERA: Gazteak eta Nabigazio segurua tailerra egiteko aukera izan zuten ikasleek. Oso ondo egon zen eta boligrafo eta sukaldatzeko amantala oparitu ziguten.
UDAZKENA DATOR/ AGENDA 30
Udazkena heldu da eta ingurumenean aldaketak somatuko ditugu, zuhaitz batzuk hostoak galduko dituzte eta beste batzuk kolorea aldatuko dute. Haizeak batzuetan gogor joko du eta tenperatura jaisten joango da....
Gu Pinosolo parkera joan gara, zuhaitzak ezagutu eta hostoak eta fruituak jaso ditugu.
Udazkenari, elikagaiei eta garai honetako fruituei buruz hitz egin dugu,
eta hausnartu dugu zein garrantzitsua den elikadura osasungarria eta jasangarria eramatea, sasoiko produktuak kontsumituz, hori baita Agenda 30eko helburuetako bat.
Lourdes (agenda 30ko arduraduna) gure gelan egon da proposamen hauek egiteko:
- Agenda 30eko 21-22-ikasturtean egingo diren jarduerak azaldu.
-Ekolagunak eta ortuan aritzeko bolondresak eskatu zituen.
Guk parte hartzen animatzen zaituztegu planeta zaintzeko ardura guztiona bait da.
Gaur lan bikaina !! Ea letxugak berdin portatzen diren !!
ErantzunEzabatuA mi me parece muy bien la pagina de agenda 21 porque: hay mucho contenido y es muy chula!!!
ErantzunEzabatu