}

AZAROAK 25


Azaroak 25ean emakumearen indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Barandiaraneko institutoan tximeleta batzuk egin genituen eta gero itsatsi genituen.


Azaroaren 24an, ostiralean, azaroaren 25aren bezperan, Leioako ikastetxeak Boulevard-ean 11:30etik aurrera egin zen kontzentrazioan parte hartu zuten. Barandiaran institutotik 3. mailakoak joan ziren.



 

PETER ROBERTS MIMOA

 

Asteartean, azaroaren 21ean mimoa etorri zen institutora. Oso barregarria izan zen eta alkoholari buruz hitz egin zuen. 

Lehenengo bere burua aurkeztu zuen eta eskoziatik etorri zela esan zigun. Galdera batzuk egin zituen, bromak egiteko eta publikoarekin barre egiteko. 


Gero antzerki txiki bat egin zuen eta antzerki horretan publikoa ateratzen zuen. Broma horiek egin ondoren, serioago jarri zen eta alkoholak eragiten dituen arazoei buruz hitz egin zuen: auto istripuak, koma etilikoak, borrokak… kaltetu nagusiak 14 eta 21 urte bitarteko gazteak direla esan zuen.

Bukatzeko txartel batzuk banatu zituen.






Halloween

Pasaden asteartean urriaren 31n arimen gaua , gau beltza edo Halloween ospatu genuen. Gau horretan jendeak beldurrezko mozorroak janzten ditu eta gozokiak eskatzen ditu.Etxez etxe joaten dira, Trick or Treat ("Saria edo ziria") esanez.

Ohitura dago etxeak beldurrezko apaingarriekin apaintzeko: mamuak, armiarmak, kalabazak, odola, eskeletoak… Jendeak bromak egiten ditu eta sustoak egiten dira jendea ikaratzeko. 

Gaur egun, Halloween Ameriketako Estatu Batuetako kulturan oinarrituta dago eta hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da.

Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea.


 

 

 HOJALDREZKO HALLOWEEN ARMIARMA

Pasa den astean eta aste honetan, txokolatezko armiama egin genuen arimen gaua izan zelako. Nahiko erraza izan zen. Zailena armiarmaren forma ematea izan zen.




 





Hauek izan dira txokolatezko armiarmaren errezetaren pausuak. Animatu errezeta hau egitera.