}

INAUTERIAK

 

IHAUTERIAK - ARATUSTEAK

 


Datorren astean, otsailaren 28tik martxoaren 6ra, aste zuria ospatuko dugu, ez dago klaserik!!!, gehiago lo egin ahal izango dugu eta batez ere!!! BADA UNEA!!! inauteriak ospatuko ditugu!!!. IUJU!!!!



COVID-19ak gauza txar asko ekarri dizkigu, eta horietako bat da ezin izan dugula ia jairik ospatu, inauteriak, besteak beste. Baina badirudi azkenean normaltasunera itzultzen garela eta gustatzen zaizkigun gauzak berreskuratzen hasiko garela, mozorrotu eta ospatu ahal izango dugula. ZE ONDO!!!!!
Leioan, jaiez gozatzeaz gain, Zirku eta Magiaren ikuskizuna ikusi ahal izango dugu, Kandelazubietan, martxoaren 1ean. Ordutegia: 12:00etan eta 18:00etan. Prezioa: 2€ (mozorroa jantzita bazatoz, doan da).

Derion ere haurrentzako antzerkia eta hainbat jolas izango dira.
Lutxanan/Erandion/Astrabuduan ere haur eta gazteentzako jarduerak programatuko dituztela uste dugu.


Algortara, Bilbora edo beste herri batzuetara ere hurbildu zaitezkete, baina gure aholkurik onena da atseden handia har dezazuela eta pilak oso kargatuta itzul zaiteztela. 



Eta batez ere: ONDO baino HOBETO GOZATU!!!!!


 


2022 IKASTURTEKO ESTATISTIKAK


 2021- 22 IKASTURTEAren ESTATISTIKAK


Ikasturte honetan oraindik ez ditugu estatistikak azaldu, ba oraintze egingo dugu.

Gogoratu!!! Pasaden ikasturteko ekainaren 3an izan genuen bisita kopurua  :  

34.232 bisitak

eta gaur, 2022ko otsailaren 3an  ditugunak hurrengo hauek dira: 

38.049 bisitak




Ea ea 4.000 bisitak izan ditugu 7 hilabetetan. Gure ustez bisita nahikotxo izan ditugu. Eta nongoak izan dira bisitak?


Ba . . . Lurralde hauetatik......








Geurea den Barandiaranelkarlanean BLOG honetan Irailetik aurrera posible izan dugu bloga gure ikastetxean egitea, geletako  ikasle eta irakasle nahiko konfinatuta egon arren, batez ere urtarrilatik aurrera.

 Beti bezala  lankidetza lantzeko prest gaude eta ikasurtea ondo baino hobeto bukatzea espero dugu .


 ANIMO BLOGEROAK!!!