}

GAURKO BERRIA 16-17

 


2016-2017


LIBURUTEGIRA BISITA

Azaroak 14 eta 15ean,1.mailako, Kurkudi eta Gorbeia geletako ikasleak Leioako Udal liburutegira joan ginen.Han egonda,hango arduradunak liburutegiaren antolaketa azaldu zigun.Liburuak hizkuntza,adina eta gaiaren arabera apaletan daude jarrita.Beste aldetik,bideoak,CDak eta audio liburuak zeudela adierazi zigun.Ondoren,bakoitzak aukeratutako liburuak irakurri genituen,gozo-gozo eserita.Beste batzuk aukera izan zuten liburutegiko txarteka eskatzeko.
Oso-oso azkar pasa zitzaigun denbora.Primeran pasa genuen eta urtero errepikatzea espero dugu!
Uxuek harro-harro erakusten digu erabilitako audio-liburua.






*********************
AZAROAK,25 indarkeria sexistari aurre egiteko eguna
Datorren larunbatean,azaroak 25tean, beste askotan bezala, kalera ateratzen gara indarkeria sexistari aurre egiteko. Larunbata denez, ez da klaserik egongo, baina norberak bere kabuz parte har dezake egun horretan antolatzen diren jardueretan, hurrengo agazkian ikus ditzakezuenak:
Hemen, gure ikastetxean ere txartelak egin ditugu, eta  klaseetan  gaia landu dugu. 

Gaur azaroak 24, udaletxeak Boulevardean antolatu duen kontzentrazioan bildu gara Leioako beste eskola batzuekin.










*********************

AZAROAK,16an.osteguna
Gaur Zamudiora joan gara Vascolac lantegia bisitatzera. 

Goizeko 10:00etan ailegatu gara eta Adelaidak oso ondo azaldu digu gazta zelan egiten den.

Geroago  Jogurta, kéfir eta gazta desberdinak dastatu ditugu.

Gainera poltsa bat oparitu digute eta barruan gazta , marrubizko jogurta eta san jakoboak zeuden.

Bueltan 12:10ean autobusa hartu dugu. Oso ondo pasatu dugu.
  








Irteera benetan bikaina!!!  Primeran!!!!!!

*********************
AZAROAK,2.osteguna
 Urriaren 25etik 28ra Salamancan,Bejarren hain zuzen ere,ospatu den Espainiako "joven/junior"boxeo txapelketan gure klasekidea den Xabier Urrutikoetxeak
-50kg-ko kategorian urre dominia irabazi du.

ZORIONAK XABI!! 
*********************
URRIAK,19. osteguna
 Gaur Zamudiora joan gara. Maialen eta Iratik bere herria erakutsi digute.

Goizeko 10:00etan autobusa hartu dugu.
Zamudion, jaitsi eta eskola zaharra, Irati eta Maialenen etxeak, udaletxea, herriko liburutegia, eskola berria... ikusi ditugu.

Eta Maiteren urtebetetzea ospatzeko pintxo bat hartu dugu. 

Hau eta Maialenen katua  ( Roqui ) ezagutzea gehien gustatu zaiguna izan da.





 Primeran pasatu dugu!!!
*********************

MAIATZAK 26-28 Lamiako maskarada

Bihar, maiatzak, 26an, ostirala, Lamiako Maskarada ospatuko da. Maskarada 3 zati ditu:
Lehenengo zatia Soplador alderdian hazten da arratsaldeko 17:30etan.
Hor jendeak dantzatzen .Maiatzak jendearekin kadeneta bat egiten du eta joaten dira metroko geltokiraino. Mari eta Sugar itxaroten daude Enparantzan. Prudentzia galdetzen du jendeari ea bere semea ikusi duten.
Bigarren zatian Mari eta Sugar  beste pertsonai batzuk ere, dantzatzen dute: Lamiak, Naturalak, Galtzagorri, Mendi, ... eta Akelarrera gonbidatzen dituzte.
Azkenik 3. zatian Akelarrea egiten da.
Larunbatean eta igandean ere jaiak izango dira. Beste jardueren artean:
Euskal dantzak, play back, musika, ...
Ondo pasatu nahi baduzue etor zaitezke Lamiakora asteburu honetan.
*********************
MAIATZAK,16 -23 Irakaslen Greba 

Pasaden asteartean maiatzak 16,institutoko irakasle batzuk greba egin zuten.
Sindikatu ezberdinek egin zuten grebarako deialdia:ELA,STE,EILAS,LAB,CC.OO.
 ¿Zergatik irakaslen greba?
 Unibertsitatetik kanpo dagoen hezkuntza publikoan, sindikatu eta eusko jaularitzako hezkuntza sailean egin diren bileren porrota ostean ,haserrea adierazteko greba egin zen.
Datorren astearterako maiatzak 23 beste greba deialdi bat egingo da.


*********************
MAIATZAK, 9
Astearte honetan, maiatzak 9an, bigarren  mailako ikasleak metroz Basauriko Elikagaien Bankura joan gara    .

Institutotik 8:15ean atera ginen, Leioan metro hartu genueneta San Inazion linea aldatu genuen Arizeraino. Gero, metrotik Elikagai bankuraino paseo txiki bat emon behar izan genuen aldapa behera.
Lehenengo momentuan gela txiki batean gizon batek Power Point baten bidez azaldu zigun nola dagoen Bizkaian probezia.


* Gaur egun 2008.urtean baino pobrezia handiago dag, gizarte laguntza gehiago jaso arren. 2014 urtean Bizkaiko populazioaren % 6,4a pobrezian dago( Araban % 8,2a , eta Gipuzkoan % 4,2a)

Baita ere gure konzientzian  sartzeko azpimarratzeko zigun nola elikagai asko botatzen ditugula, eta hori ez genukeela egin behar, zeren eta gure laguntza behar duteneei , hau da , pobrezian daudenei laguntza emateaz gain , horrenbeste elikagai ez baditugu botatzen  ingurugiriko kutsadura gutxiagotuko dugu.
Geroago biltegi handira joan ginen, eta han zuzenean ikusi ahal izan genuen nola egiten duten lana: elikagaiak jaso, sailkatu, bildu... pila bat elikagai zeuden. Han azaldu ziguten nola egiten duten banaketa Bizkaiko herri guztietara.

Berriro bueltatu ginen hasierako gelara, eta eskerrak eman zizkigun gure bizitagatik eta opari bat ere ( txutxe paketea).
Guk benetan eskertu behar diegula beraien lana. Gure uztez boluntario hauengatik laguntza behar dutenek jasotzen bait dute.

ESKERRIK ASKO!!!

*********************

APIRILAK 24
Gaur,apirilak 24a, bi aste eta gero institutura bueltatu gara. Aste Santu honetan oso eguraldi ona egin du baina berriz eguraldi txarra bueltatu da.

Atzo liburuaren eguna izan zen, eta aipamen berezia merezi du, irakurtzea oso garrantzitsua delako, nahiz eta batzuei ez gustatu.  

Laster aurrebaluaketa izango da eta gogor ikastera animatzen zaituztegu; oso gutxi falta da berriro oporrak izateko!, eta oporrak disfrutatzeko dena gaindituta egon behar da. 
*********************

MARTXOAK , 9  GREBA EGUNA

Gaur 3 eta 4 mailetako ikasleek greba egingo dute.

Gaurko greba ikasle sindikatuak konbokatu du, LOMCE eta errebaliden aurka daudela adierazteko. Greba espainia osoan izango da, eta hiriburuetan manifestaldiak antolatu dira.
*********************

OTSAILAK , 24  -ASTE ZURIA-ihauteriak

Hurrengo astean  jai izango dugu,  nekatuta gaude, irrikitan gaude jaiak hartzeko.
Azken aste hau eta azterketa asko euki ditugu eta nekatuta gaude.L
Batzuk bidaietara joango dira eta beste batzuk Leioan  geratuko dira.J
Gu oso pozik gaude aste zuria ailegatu delako.

Batzuk mozorratuko dira eta beste batzuk ez.
Oraindik ez dakigu mozorratuko garen.
Baina seguro dena den oso ondo pasatuko dugula.
OSO OSO ONDO PASATU!!
*********************
OTSAILAK , 8: ANTZERKIRA GOAZ
  Atzo, otsailak 8an, asteazkena, antzerki bat ikusi genuen 1.mailako eta Gorbeia gelako ikasleok.  Antzerkiaren izenburua " MARAVILLA EN EL PAIS DE LAS MISERIAS" zen.
Antzerkian neska eta mutila zeuden, gerra batean  ,eta jolasen bidez beraien zoritxarreko bizitza alaiago egiten zuten.
Azkenean galdera batzuk egin genizkien.Oso polita iruditu zitzaigun, eta harritzekoa!! aktoreak oso gazteak ziren, 15 eta 19 urtekoak, hala ere , primeran egin zuten !!!.

*********************
URTARRILAK , 30 BAKE EGUNA
Urtarrilak 30ean, hezkuntzan azpimarratu behar diren baloreen artean tolerantzia, elkartasuna, konkordia, Giza Eskubideen errespetua, indarkeria eza eta bakea daude.  Egun honetan eskolak, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonentzako, bakea eta ulermenaren aldeko baliabideak izango dira.
Egun horretan Indiako lider nazionala eta espirituala izan zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena ospatzen da, Indiar integrista batek 1948 urtean tiroz erail zuen.
    Aurten egindako bakearen aldeko bideoa ikustea gomendatzen dizuegu.
   Gaur bakearen eguna ospatzen da eskola askotan, baina ez da gaur bakarrik kontuan hartzeko, egunero baizik
*********************
URTARRILAK 19 Besarkaden Eguna
Besarkada bat guztioentzat,besarkadak banatu eta mundu osotik zabaldu!



*********************

URTARRILAK 12 : 2017 ETORRERA
2017a hasi da, beraz urte berri on denontzat. 
Gabonetan hotz handia egin du eta urtarrilarekin batera euria etorri da. Aldi berean gripea topera!!! Hemen, Asturiasen, Kantabrian, Galizian…

Laster 2. ebaluaketa izango dugu, urtarrilaren 19an aurrebaluaketa eta martxoaren 9an 2. ebaluaketa,  justu Aste zuritik bueltatu bezain laster.

Gure partez gripea libratzeaz espero dugu baina ikasketak gogoz hartzea.










2016-2017
ABENDUAK 14 - SWEET CALIFORNIA
Atzo,abenduak 14 Maialen Gallego Bilbora joan zen  Sweet California ikustera eta bere azken diska sinatzera. Gazte asko zeuden FNAC era sartzeko prest eta denbora luze egon ziren zain. Maialen apur bata urduri 

zegoen eta azkenean sartu zen.Oso majuak direla iruditu zitzaion.Argazkia atera zuen betirako gogoratzeko egun berezia.
*********************
ABENDUAK, 11 - LEIOAko Nekazari eta Abeltzaintza Azoka
Igande honetan . abenduaren 11an, goizeko 10:00etatik 15:00etara Leioako Bulebarrean eta J.R Aketxe eta Errekalde plazetan Leioako XXIX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka ospatu da. Ekoizleak herri ezberdinetakoak izan ditugu : Leioa, Muskiz, Gernika, zamudio,...
Goiz guztian zehar, produktu desberdinak dastatu eta saldu egin dira: pateak, txerrikiak, barraskiloak, ogi eta pastelak, eztia, ortuariak, loreak eta landareak, txakolina, sagardoa, gazta, frutak, etab.

     Abereak ere erakutsi dira : behiak , zaldiak , ardiak,..

     Jarduera ezberdinak ikusi eta giozatu ditugu: euskal dantzk, kirolak ( aizkolariak,.. ) eta ohizko lehiaketak ere egon dira : gazta , euskal pastela,..Aurten, gainera, “Zure behirik gustukoena” eta “Behi astunena” lehiaketan parte har daiteke: partaide guztien artean, azokako produktuz beteriko otzara zozkatuko da, eta behi irabazleak saria izango du. 

Gainera eguraldia ezin baino hobea izan dugu. Ea datorren urtean berdin suertatzen den.
*********************
AZAROAK , 25 - Emakumeen aurkako indarkeriarik ez



Gaur , azaroak 25a, emakumeen  aurkako indarkeriari ezetza azaltzeko  eguna da. Hori dela eta ,  12etan Boulevarrean kontzentrazio bat egon da , non ikastetxe guztietako ikasleak bildu garen , Udaletxekoek eskutitza irakurri ondoren gure pankartak erakutsi ditugu geure ezetza adierazteko.

*********************
AZAROAK , 23 - INSTITUKO IKASLEEN ORDEZKARIAK
Beste aldetik atzo ikasleen OOG-ko ordezkariak hautatu genituen.
OOG-n Barandiaran institutuko ikasle, irakasle , gela egonkorreko langile batek, udaletxeko partaide batek, ... batzarrak egiten dituzte urtean hiru aldiz , non inkastetxeko erabakiak hartzen dituzten, besteen artean : gastuak , egutegia , urteko eskolaz kanpoko jarduerak,...
Ikasleen artean , nahi zuenak parte har zezakeen , eta bere burua aurkez zezakeen hautagai izateko . Ikastetxeko zuzendaria gelaz –gela joan zen botoak hartzen ; nahi ez zuena ez zuen botorik eman behar. Gehienez hiru persona hautatu zitezkeen. Aurreko egunean hautagaien izenak banatu zituzten, erabakitzen hazteko. Pertsona asko parte hartu zuten.
Hurrengo hauek izango dira OOGren ordezkariak: 

OGGko kideak (2016)
4 urterako
2 urterako
ordezkoak
IRAKASLEAK
Pilar Ballesteros
Edorta Moreno
Koldo Abedillo
Alfonso Etxebarria
Marisa Otaduy
Sara Perez
Inma Santos
Mª Eugenia Diaz de Tuesta
Alicia Lano
Conchi Belloso
Yolanda Pablos
Piedad Pelaz
Estibaliz Sanz
Maite Agirre
Ainhoa Franco
Amaia Prez                                   
Estibaliz Moisen
Cristina Rodriguez
GURASOAK
Jenny Suxo Valdivia
Natalia Villanueva Serrano
Inés Acha Gandarias
Ester García Rodríguez 
Berta del Campo
Luis Alberto Mendez de Andrés
Beatriz Esperanza Villar Escobar
Rebeca Atxalandabaso Elordui
Laura Iglesias Iturralde
Mª José Martín Martín? 

IKASLEAK
Eneko Gomez Beltrán
Bittor Uriona Fernández
Alazne Fernández Frías
Oier Castrillo Mateo
Nerea Gamiz Etxaniz
Edgar Carranza
Ane Sesumaga
Nahele Carranza                                                                                                 
Haizea Porter
Andoitz Salas
Ugaitz Puente Sesumaga
Alain Amo
Daniel Muguruza
Aitor Peña Casal
Nagore Riguera Pomposo
Maria Serrano Marquinez
Iker Chavarri
Oinatz Landera Angulo
G. EGONKORRA
Juana Díaz


EZ DOZENTEAK
Txema Gabilondo


ZUZENDARITZA

Nerea Sotres Landache
Amaya Martínez Casado
Ane Gorrotxategi

UDALETXEA







*********************
AZAROAK , 10 -    Minbizia …

Minbizia izan duten  bost emakume  itsasotik  itsasontziz joango dira Valentzian  hasita  Cariberaino. Itsasontzia Barco Cannoball  deitzen da.
  Suerte on opa diegu emaku ausart hauei!!
   Minbizaren gaiarekin lotuta “ Baby Pelon"
deitzen diren panpin batzuk saltzen ari dira: Buruan duten zapia minbizia duten umeek diseinatzen dute eta famatuen laguntzaz egiten dituzte.
Ondo usaitzen dute ere. 

Erosten duzunean ez dakizu zer papin tokatuko zaizun, sorpresa polit bat da.Begira hauek :

   Irabazten duten diru guztia minbizia eta ikerkuntzan erabiliko da.Panpin gehiago saltzen   badituzte,  diru gehiago irabaziko  dute; eta aurreko emakumeek bezala , minbiziaren kontrako guda irabazteko aukera gehiago izango ditugu. 
Anima zaitezte:)
*********************
SURF INKLUSIBOA FAMILIAN.

Igande honetan, urriak 2, Barinatxe hondartzan Surf inklusibo jarduera familian antolatu dute Amesten eta La Salbaje surf eskolako  taldekideek.
zena emoleko hauxe da telefonoa 660302536 Jardueran parte har dezake nahi dute edozein pertsonak, nahiz eta ezgaintasun fisikoa izan, horregatik oso jarduera polita eta inklusiba iruditzen zaigu.

   Parte hartzeko animatzen zaituztegu.



*********************
YES, I'CAN
 Hau izango da 16/17 ikasturteko lehenengo berria.Gaur, irailak 15, Rio de Janeiro hirian ospatzen ari dira XV Udako Jolas Paralinpikoak.
Paralinpiadak hasi ziren irailaren 7an eta bukatuko dira irailaren 18an. 
   Guk gure gelan iragarkiaren bideoa ikusi dugu, asko gustatu zaigunez, hemen duzue aukera zuek ere ikusteko. 2016 paralinpiadak bai direla WE're THE SUPERHUMANS !!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina