}

 MARTXAOAK 8 :  Emakumearen eguna 


Atzo, emakumearen eguna ospatu zen. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko beharra XIX. mendean sortu zen, emakume asko esplotatu egiten zituztelako eta legeek babesten ez zituelako. 1857ko martxoaren 8an, ehungintzan lan egiten zuten emakumeek greba egin zuten. Borrokan ari ziren soldata justuagoak eta lan-baldintza gizatiarragoak egon zitezen. Ondoren, beste herrialde batzuk batu ziren eskubideen eta berdintasunaren aldeko borrokara. 1911ko martxoaren 25a funtsezko data izan zen New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikan gertatu zen tragediagatik. Izan ere, ehungintzako 100 emakume langile baino gehiago, gehienak Ekialdeko Europakoak eta Italiakoak, hil egin ziren sute batean.

Horren ondorioz martxoak 8 emakumearen eguna ospatzen da berdintasuna aldarrikatzeko. Guk institutuan hainbat ekitaldi egin ditugu: