}

APIRILAK 23: LIBURU EGUNA

 

Apirilak,23: LIBURU EGUNA geure ikastetxean….

 


Pasaden astean geure ikastetxean jarduera desberdinak garatu genituen Liburu Eguna ospatzeko:

-Hilots-atsegina: Apirilaren 19an egindako ekintza izan zen, instituto guztia 6. saioan prest zegoen hau burutzeko. Gela bakoitzean bost talde sortu ziren eta bakoitzari esaldi bat idatzita zuen folio bat jaso zuen (2 euskeraz, 3 gazteleraz eta 2 ingelesez), talde horrek idatzita zuen esadia kontutan hartuta beste bat idatzi behar zuen, eta gero hurrengo taldeari pasatu behar zion folioa, beti ere idatzita zegoena izkutatuz. Horrela talde guztietatik pasatu arte. Azkenean historio arraro,... baina dibertigarriak sortu ziren. 

-Asmatu Istorioa: Apirilaren 20an, 2. maiakoak egindako ekintza izan zen. Liburu desberdinen izenburuak kontutan hartuta ikasleek istorio bat sortu behar zuten, ekintza hau ere 3 hizkuntzetan burutu zen.

-Antzar jolasa: Apirilaren 21an eta 22an topagunean egindako ekintza izan zen, liburu desberdinen azalak zintzilikaturik zeuden bi talde eta antzar jolasaren arauak kontuan izanik, dadoa bota, eta jausten zinen kasilaren zenbakiari lotuta zegoen liburuaren azala erakusten zizun irakasleak azala bilatu, egilea eta izeanburua ikasi, bota eta ondo baldin bazegoen aurrera jarraitu ahal zenuen jolasan.  

-Oihan Vega DJ: Apirilaren 23an etorri zen, kontatu zigun zertan egiten duen lan eta animatu zien ikastera eta gustatzen zaiena egitera.  


-Liburutegian liburu azoka (elkar- trukatzea): Apirilaren 23an ere  burututako ekintza, liburutegian egin zen eta ikasleek ekarritako liburuen elkar-trukatzea egin zen.

Hona hemen astean zehar egindakoaren laburpentxoa: