}

GAURKO BERRIA 14-15-16

 





 


2015-2016
UDABERRIKO JAIA
Eskola Agenda 21 programaren barruan,  aurtengoan ere ,ASTE  BERDEA  antolatu dugu maiatzaren 9a eta 13a bitartean eta azken egunean UDABERRIKO JAIA ospatu egin da.
Astean zehar hainbat jarduera antolatu ziren aurtengo gaiaren inguruan,“ Elikadura jasangarria”, hala nola, hitzaldiak, inkestak, mahai-inguruak, Power  Point bidezko aurkezpenak, etb.
Jarduera hauetan, parte hartze handia egon zen eta itxaropena dugu ondorengo urteetan ere, parte hartze maila horrekin jarraitzeko edo hobetzeko.
Azken egunean, maiatzaren 13,  Leioako Sakoneta kiroldegian ikus-entzun ekoekitaldi bat antolatu zen, musika eta dantza nagusitu zirelarik.  Honen ondoren, ikasle guztiek taloa jateko aukera izan zuten ekitaldiaren amaieran antolatuta zegoen “gincana”-rako indarrak hartzeko; zoritxarrez, eguraldi kaxkarra zela medio, azken kirol froga hauek bertan behera gelditu ziren.
     Hala ere, ikasturtea amaitu aurretik  espero dugu burutu ahal izatea.
Azkenik, gaur ekainaren 2an litxuak klasez-klase banatu ditugu.
Benetan lankidetza handia landu dugula esan dezakegu. Ondo pasa oporretan eta hobeto bukatu ikasurtea!

*********************
Maiatzak 19  
 GORBEIA GELAKO IKASLE BERRIAK INSTITUTOAN  
 Gaur datorren urteko ikasle berriak etorri dira bisitan. Maialen , Irati eta Julen gurekin egon dira, David hezitzailea eta gurasoekin batera
bizkotxoa eta ogi tarta.Asko gustatu zaie gure gosaria ere. Bukatzeko oso dantza polita egin dute Alaitzek eta Olaiak.haiekin egotea, oso ondo pasatu  dugu.  

Kurtsoa ondo amaitu, oporrak ondo pasatu eta irailean ikusten gara!!!
*********************
Martxoa 8
 Emakumeen Nazioarteko eguna, kartelen irabazleak
Gaur jolastorduan irabazleentzako sariak banatu dira, sariak libretak eta zinema sarrerak izan dira.

1.mailan:



2.mailan:





3.mailan:



   
 





Eta hau izan da sari berezia







Mila ezker partaidetzagatik!!!
  
*********************
2.ebaluaketaren NOTAK!
Beno azken  egun hauetan ikasten “A TOPE” egon zaretela supozatzen dugu. Bihar, Martxoak, 10an irakasleak bilduko dira gure notak jartzeko.

Ea ikasi duenak emaitza onak ateratzen dituen, eta ea ikasi ez duena, hurrengorako pilak jartzen dituen.




ANIMO! Laster oporrak izango ditugu eta ahaleginak aurretik izan behar dira.
SORTEA IZAN!!









*********************

INAUTERIAK...

Bihar, Otsailak 4-an institutoko ikasle batzuk Leioako kalez-kale joango dira Agate Deuna abestera.
Euskal Herriko ospakizuna da eta antzinian baserriz-baserri joaten ziren, etxe horretako pertsona guztiak zorion hutsa izan zitezen.
Gogoratu kantaren letra:

Aintzaldun daigun
Agate deuna
Bihar da ba
Deuna agate
Etxe honetan
Zorion hutsa
Betiko euko
Al dabe.
Baina guretzat ospakizun handiagoa datorren aste zuria da, KLASERIK EZ DUGU ETA!!.
Aste honetan inauteriak ospatuko dira eta egingo diren jarduerak alboko kartelan ikus ditzakezue.






*********************
ABENDUAN GAUDE…
Gaur, abenduak 10 an, zubitik etorri berriak gara, hala ere nekatuta gaudela esan dezakegu  eta atsedenaldi bat merezi dugula zihur gaude.

Lasai!!!,  laster gabonetako oporrak berriro izango ditugu, eta hor nota onak atera dituzuenak ospatzeko aukera izango duzue, eta nota ez hain onak atera dituzuenak opariak izan nahi ba dituzue, gehiago ikasi behar duzue
Hala ere  blogeroen partez

URTE BERI ON DENONTZAT!!!
*********************
 Azaroaren 25:Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, Leioako Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, udalerriko ikastetxeen lankidetzan, Bulebarrean 12:15ean elkartuko gara. Barandiaran BHI institutoko ikasle eta irakasleok ere parte hartuko dugu!.
Honez gain tapoi bilketa antolatu da 2015/2016 ikasurtean zehar. Gure institutoko sarreran kutxa haundi bat jarri dute tapoiak biltzeko.
Anima zaitezte ahalik eta tapoi gehien ekartzen!.
*********************


AURREBALUAKETAK , ONDO??
Urriaren 15ean irakasle guztiak elkartu ziren gure ikasketa prozasuari buruz 
hitz egiteko, bilera horietan gustatzen eta ez gustatzen ez zizkiguten notakjarri
zizkiguten. Eta hurrengo egunean horri bat eman ziguten gure notekin.
Guk espero dugu zuen notak onak izatea eta ez badira izan onak hobetu behar duzue,

 DENBORA DAGO HOBETZEKO.

2014-2015
EGURALDI EDERRA
Azken egun hauetan nahiz eta udazkena gure ondoan izan , aurreko argazkian ikus dezakezuenez ,eta hauetan ere , Pinosolo parkean aterata daude , larunbatean , Urriaren 18an , hain zuzen ere.

  Paseoa jarraituz gero , hondartzaraino ailegatuko zara.
Eta hara non udara bueltatu garela ematen du, bestela ikusi egun berean ateratako argazkiak , ordu erdi besterik ez da pasa aurreko eta hauen argazkien artean :

                                 eguraldi ederra , ezta?
*********************
URRIAK,27
Gaur klasez klase egon gara Blogeroak, DBHko 1.2.eta 3.mailetako ikasleak FUTBOL TXAPELKETAn parte hartzeko animatzen. 
       Badakizue, bi aste hauetan zuen Futbol Taldearen izenak apunta ditzakezue, gero geuk egutegia antolatuko dugu. 
   Anima zaitezte!



Futbolarekin jarraituz , gure Atlhetic irabazi du Almeriaren kontran 0-1. Hain beharrezkoak ziren 3 puntuak lortu ditugu.

   Aupa Atlhetic!!
*********************



Magia eta baloreak, Leioan:    Hauzokide batzuk ipuinkontalariak izango dira Bakearen aldeko baloreen oinarriak eskoletako umeei irakasteko. Bai ideia ona!! 
Ostiralean , Urriak,24an Kotxe batek sua hartu zuen , eta horren ondorioz Abanzadako tunela baino lehenago bide batzuk moztu behar izan zituzten Bilborako zuzenbidean. 
*********************
Urriak 30.OPERA:
Astelehenean Arriaga Antzerkira opera bat ikustera joan ginen 2.mailako ikasleak eta irakasle batzuk. Oso ondo pasatu genuen , metroz joan ginen eta.
Eguraldi atsegina izan genuen,eta metrora oinez joan ginen lagunekin.
Operaren argumentoa hau zen: neska bat musika modernoa entzuten  duena eta mutil bat musika klasikoa.
Ez zitzaigun asko gustatu, zeren eta jarri ziguten lekuan ez zen ondo ikusten, eta gainera opera ez zaigu asko gustatzen.
*********************
AZAROAK,3an Futbol txapelketarako....
Gaur azaroaren 3an Asier eta Ander joan gara ikustera nortzuk apuntatu zareten futbol txapelketan.
Hauek dira momentuz apuntu diren taldeak.
POLLA TEAM 
ANONIMUS
BARANDIARAN 1
ASIER TEAM
IKER TEAM
MEKATXIS LAMAR
LOS PERFECTOS
ALEX TALDEA
OHIAN TALDEA
Beraz 9 talde daude momentuz, eta datorren astean txapelketaren egutegia bai blog honetan bai institutoko pasillotan argiratauko dugu.
*********************
AZAROAK,9anBerlingo harresia ….

Berlingo harresia, ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista (alemanez: Antifaschistischer Schutzwall) Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlin hiritatik eta inguruko Ekialdeko 
Alemaniako lurraldeetatik isolatu zuen 144 kilometroko harresi bat izan zen, 1961etik 1989 urterarte.
  Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden AEDko zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio. Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen, baina Berlingo fiskalak hildako kopuru osoa, minen eztandan hildako 33 pertsonak kontuan hartuta, 270 pertsonakoa dela dio. Potsdamgo Historia Ikasketen zentroak, aldiz, 125 hildako izan zirela baieztatu 
zuen. Dena den,Alemaniaren banatzearen eta Gerra Hotzaren ikurrik garrantzitsuenetariko bat izan zen.
Honekin lotuta bideo bat aurkitzen saiatu gara, baina historia osoari buruz oso interesantea den beste bat topatu dugu eta asko gustuku dugunez zuek ere ikustea nahi dugu :
Zuk berriak irakurriz gero, eta bideo ikusi ondoren, zer  deritzozu?
*********************
Azaroak, 24 Ibairen Bisita
Gaur Ibai gure ikastetxera etorri da visita bat egitera, benetan poztu gaituela.

  Mila esker Ibai eta bueltatu nahi duzunean, beti ongi etorria izango zara eta.
*********************
BELENAK


Ikasturte guztietan 1. Mailako ikasleak Bilboko Belenak 
ikustera joaten gara. Aurten ostegunean, abenduaren 18ajoan dira, eta argazkiren bat ekarriko dute blogean ipintzeko.


Aurten ikus ditzakezuen belenak hauek dira:

Iturribiden: “Museo de los pasos”
-Santiago katedralean
-San Nicolas elizako portikoan
-Gas enparantzan
- Euskal Museoan
- Arte karnazio plazan.
- Korte Inglesean
Beno ondo pasa gabonetan!!
*********************
1.mailako ikasleek  Batxilergokoei     irakasten
Pasaden astelehenean , Urtarrilaren 12an 1.mailako ikasleak goiko institutora joan ziren Batxilergoko 2.mailako  ikasleei Adimen anitzei buruzko jarduerak ezaguteraztea.

Lehenengo mailako ikasleak astelehenero 2 saiotan jarduera desberdinak egiten ditugu adimen anitzak lantzeko. 
  Einstein-ek esaten zuen bezala: “arrain bat zuhaitz batera igotzea eskatzen badiozu , bere bizitza osoan ergela dela pentsatuko du.
Gadner-ek bederatzi adimen desberdinak ditugula baieztatu zuen:  musikala, matematikoa, linguistikoa, gorputz adimena, naturalista, ..
Honekin lotuta bi paleta landu ditugu: Jose Miguel Barandiaran eta Eguberriak.

1.paletan “Joxemiel” egindako jarduera batzuk:
-weq quest ingeleras jose miguel barrandiaraneraz
-eskutitza bat idatzi udaletzeko arduradunari jatiteko zergatik gure ikastze gure izena .
-Txalapartaren soinuaren entzun eta distantziak kalkulatu
-…..
2.paletan "Eguberriak" egindako jarduera batzuk:
-Flash mobe bat prestatu Gorptz adimen taldekoak
-Denbora lerro batean ospakizun nabarmenak kokatu
-Marijesiak azaldu zer diren eta non ospatzen diren
-..... 
Gure azalpena egiteko PPT bat prestatu  genuen, baina aurkezpena egiterakoan ordenadoreek ez zuten funtzionatu, beraz, PPTrik gabe egin genuen azalpena. Zailtasun guztiak gaindituz gero Batxilergoko Bigamen mailako ikasleek oso ondo egin genuela ahorzko aurkezpena esan ziguten eta txalo bero bat emon ziguten.
   Guri gustatu zitzaigun bai ikastetxea bai egindako jarduera, eta eskerrak emanez agurtu genituen.
*********************
OTSAILAren 5an 
  Atzo elurra egin zuen Leioan.
Goizean altxatu ginenean sorpresa!!: 
Dena txuri-txuri zegoen!
Oso pozik geunden, nahiz eta batzuk blai-blai ailegatu institutura.
Patio orduan noiz ailegatuko zain geunden.
Hemen dituzue zein ondo pasatu genuen adierazteko argazki batzuk.
Espero dugu laster berriro aukera izatea
*********************

Asierren urtebetetzea Martxoaren 20an
 Igandean izan zen. Eta gaur,Martxoak 24an, osteguna , ospatu egin dugu.
 Asierrek ekarri du txokolatezko tarta bat , jateko guztion artean. Asierrek egin du bere amarekin eta oso gozo zegoen.

Nahi baduzue egin  hona hemen errezeta:
Tartako osagaiak:
-­Txokolatea      - Gurina    - Maria galletak
- Azukrea          - Arrautzak   - Esnea
Prozedura:
Hasteko  ateratzen ditugu osagai guztiak.Gero zatitzen dugu txokolatea eta sartzen dugu lapiko batean, berotzen dugu txokolatea,urtu arte.Txokolatea ez itsasteko irabiazten egon behar dugu, guztiz urtuta dagoenean , erdia nahastu behar dugu gurinaz eta beste erdia esnea eta azukreaz, bi lapiko ezberdinetan.
Plater batean jartzen ditugu gailetak eta esne apur bat gainetik botatzen  diegu.
Txokolate-esneaz  pixka bat gaileta gainetik bota,  dorre bat egiten dugu galletekin. Azkenik jartzen dugu txokolatea gainetik.  
*********************
MARTXOAK 21: SINDROME de DOWN  nazioarteko eguna
Martxoaren 17an Bilboko Denontzako Moda” izeneko VI. Desfilea ospatuko da Bilboko “Campos Eliseos” antzokian.
 Sindrome de Down Fundazioak desfile bat antolatu eta ospatu zuen. Desfilearen helburu nagusiena Sindrome de Down duten pertsona guztien gizartean integrazioa bilatzea izan zen , limite gabeko bizitza eskatzen dute eta . Edozein pertsonarentzat hain garrantzitsua den MODA gaia , Sindrome de Down pertsona horientzat ere inportantea dela kontutan harturik, Bilboko dendariek eta hainbat pertsona bere elkartasuna adierazi zuten atzo. 
Pertsona famatuak joan ziren antzokira ( Eusko Jaurlaritzakoak, Udaletxeakoak, idazlea, futbolaria, kazetariak,...) baina inportanteenak parte hartu zuten 91 modeloak izan ziren . Horien artean gure ikastetxean hain maitagarria izan den IBAI , gure IBAI ikusi genuen.

Oso ondo egin zuten parte hartu zuten pertsona guztiek .
Hona hemen gure Ibai atzo bere lagun batzurekin eta desfilearen hainbat argazki.
Gure ustez Ibai gauza asko irakatsi zizkigun, hori dela eta Ikastetxeko “ barandiaranelkarlanean.blogspot.com “ BLOGean Txapelketa Berri bat antolatu dugu AHJ irakasgaian egiteko. Zuen partaidetza eskertuko dizuegu. Oinarriak BLOGean daude . ANIMA ZAITEZTE!!! 
*********************

ASTE BERDEA
Aste honetan Maiatzaren 11 tik  15.era aste  berdea ospatuko da, klima aldaketa  lemapean eta  jarduera ezberdinak egingo ditugu, adibidez:
- NATURA arloan, KLIMA ALDEKETA, zer den, zergatiak eta ondorioak. 


-LEHIAKETA:GELA TXUKUNENA klase guztiak parte hartzen ari dira, Aste Berdean emaitza eta sailkapena partzialak argitaratuak dira. Sariak ikasturte amaieran banatuko dira.
 - AHJ:Klima aldaketaren eraginez, aurreko eta osteko planetaren egoerari buruzko horma-irudiak egitea proposatuko da.
- EUSKARA , 5. EDUKIONTZIA: Power-point aurkezpena mahai-ingurua.
- GAZTELANIA:Talde batzutan eta Olerkigintza barruan, gai hau proposatu dute olerkiak sortzeko.

-PELIKULA: “El dia de mañana”. Dagoeneko disko multimedian sartuta dago  EA21 karpeta barruan.
- MATEMATIKA Talde batzuetan, gai honen inguruko ``buruketa’’ batzuk bilatzen ari dira, estadistikak, grafikoak irudikatzeko.
- TUTORETZA: ikasturte hasieran sinatutako konpromisoa
BERRIKUSTEA ea betetze den eta ez betetzekotan zer egin daiteken: ARAUAK EZARRI, NEURRIA HEZITZAILEAK betetze ez dituztenekin, kanpainak egitea.
-MUSIKA: Aitor de Torres ikaslea, beste ikaskideekin, musika arloan oso trebeak, RAP musikarekin egokitutako abesti bat sortzen saiatuko da.
-PLASTIKA: talde batzuetan lan batzuk egin dira,. Zabaltze baldin bada gela guztietara sariak egon daitezke.
-INSTITUTORA BIZIKLETAZ: Asteartean ikasleak bizikletaz etortzera animatu. Bizikletarekin bertaratzera animatzen diren ikasleek hamaiketakoa jasoko dute.
-LEHIAKETA: institutuaren maskota EKOLAGUNA sortu nahi dugu. Mundu guztiak parte har dezake
*********************
ASTE BERDEAn JAIA patioan
Ostiral honetan, patio ordutik aurrera jaia antolatu da patioan ospatzeko.
-Jarduera ezberdinak izango ditugu:
-Sokatira(talde bakoitzean 8 petsona)Talde orekatuak.
-Lokotza(korrika egin , makilak hartu eta utzi).
-Sagar bat makil batean eraman eta saski batean utzi.
- kiloko pesak eman.


-......

Talo egile laguntzaileak,dantzak,abestiak ... egiteko beharrezkoak dira.
Beraz zuen partaidetza oso baliotsu eta beharrezkoa da jaia ondo ateratzeko. Bukaeran taloa jango dugu.
 ANIMA ZAITEZTE!!
ADIMEN ANITZAK 1.MAILAN  1.mailan adimen anitzak lantzen ari garen saioetan proiektu berria egiten ari gara : LEIOA izenekoa..
Gaur Leioako auzo guztietara argazkiak ateratzera joan gara..
Hona hemen atera ditugun batzuk

*********************
UMORE AZOKA
Umore azoka urtean behin egiten da eta leku guztietako aktoreak Leioara etortzen dira aurkezpen barregarriak egitera.Umore azoka asteburu batean egiten da,hain zuzen ere ,  aurtengoa maitzaren 21etik  24ra arte izan da.
*********************
EKAINAK,10

Ikasurte honetan ere ortu taillerrearen bidez lankidetza lantzen saiatu gara, eta oso ondo aritu gara gela egonkorreko ikasleaok 1.eta 2.mailetako ikasleekin.
Aurten ere litxuak landatu ditugu, eta eguraldi ona egin duenez, oso litxu ederrak atera dira!! Hori dela eta ikasle, irakasle eta langile guztiei litxu bana eman ahal izan dugu. 

Espero dugu entsalada gozo gozoak prestau ahal izatea.

ON EGIN ETA DATORREN IKASURTEARTE!!! 
*********************

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina