}

 INKLUSIOAREN ASTEA

Bihar hasiko da INKLUSIOAREN ASTEA, ekintza piloa daude prestatuta, animatu zaitezte parte hartzen!!!

Hona hemen, EGITARAUA


 Inklusioaren astea

Abenduaren 16tik 22ra

Aurten ere, gure institutoan, inklusioaren astea ospatuko da, abenduaren 16tik 22ra hain zuzen ere.

Egun horietan, eta ikasgai desberdinetan, irakasleek jaduera batzuk aurkeztuko dizkigute. 

Abenduaren 16an, Athletic Genuine taldeko jokalari batzuk hitzalditxo bat emango digute.



Abenduaren 20an, Javi Conde atleta paralinpikoa gurekin egongo da.




Abenduaren 21ean HASZTEN elkartekoek etorriko dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin egiten dute lan, batez ere kirol arloan.


Azkenik,abenduaren 22an, jaia. Lehenengo saioan SCAPE ROOM ordenagailuan, gero pelikula,patioa eta ostean,galdetegi bat bete beharko dugu inklusioaren astearen inguruan gure iritzia ematen.


 ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna, ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.Euskal Etxeak guretik kanpo bizi diren euskaldunak biltzeko guneak dira,  Munduan barrena gaur egun 150 euskal etxetik gora aurki ditzakegu, horien gehiengoa Ipar eta Hego Amerikan sakabanatuta daudelarik.



Eta zer egingo dugu institutoan egun hau ospatzeko? Kahoot bat egingo dugu, patio orduan euskal musika jarriko da eta euskararen aldeko kamiseta badaukazu, ekarri.


Euskaraz bizi nahi dut!!!!


 Azaroak,25 -Emekumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna


AZAROAK 25, INSTITUTOAN



2021eko azaroaren 25Barandiaran institutuan genero-indarkeriaren aurka gaude, eta, jakina!, emakumeenganako tratu txarren aurka. 

erako hainbat jarduera egin ditugu geure institutoan:

  • Gaia landu dugu (galdetegiak, mezuak, bideoak...), sentsibilizatzeko.

  • Karetak margotu ditugu eta horiekin horma-irudi bat osatu dugu patioan.

  • Gorputz-hezkuntzan bideo bat egin dugu. Primeran geratu zaigu! Begira….




  • 12etan, Bulebarrean, Leioako ikastetxeek kontzentrazio bat egin dute udaletxean.

Izan ere, gure fatxadan irakur dezakezuen bezala:


KOPERIK EZ, EZTA HITZ MINGARRI ERE 




2021-22 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA

 

21-22 ikasturteari ONGI ETORRIA !!!
















Gaur irailaren 16an Barandiaranelkarlanean BLOGa egiten dugun gure lehenengo eguna da, nahiz eta astebete luze daramagun lanean.



Olatz eta Ethan gelaz-gela azaltzen egon dira gure BLOGa zuen partaidetza eskatzen.

Gure partez animatzen zaituztegu, elkar lanean elkarrengandik ikas dezakegu eta.

Animo !!!! zuen izen guztiak ikusi nahi ditugu!!!

2021/22 ikasturte EZIN HOBEA OPA DIZUEGU.

20-21 ikasturteari AGURRA

 

20-21 ikasturteari azken AGURRA…

 


Gaur ekainak,17 BLOGa argitaratzen dugun azken eguna da, Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleok MILA MILOI ESKER emon nahi dizkizuegu adierazi duzuen LANKIDETZAgatik.

Hain zaila izan den ikasturte hau bukatutzat ematen dugu. Oso zaila izan da musukoagatik, distantziagatik, materiala ezin izan delako elkarbanatu, irteerak bertan behera gelditu direlako...  

 Gurekin lan egin duzuen guztioi eta gogoz gelditu zaretenoi….

UDA ONA BAINO HOBEA IZATEA opa dizuegu.

Bueltan elkar ikusiko dugu, gogo handiz , orain merezi duzuen atsedenaz gozatzea nahi dugu.

Datorren kurtsoan COVID-19 egoera hau aldatzea espero dugu normaltasuna izateko. 

ONDO IZAN!!!!!

 

20/21 IKASTURTEKO ESTATISTIKAK

 

2020- 21 IKASTURTEAren

Azken  ESTATISTIKAK


Gogoratu!!! Pasaden ikasturteko ekainaren 13 an izan genuen bisita kopurua  :  26.875 bisitak

Gaur egun ,2021.eko ekainaren 3an :

34.232 bisitak



Gure ustez bisita nahikotxo izan ditugu. Eta nongoak izan dira bisitak? Ba . . . Lurralde hauetatik......









Geurea den Barandiaranelkarlanean BLOG honetan irailetik ekaina  arte 125 ikasle inguru ( DBHko 6 ikasle astero +Gorbeia /Kurkudiko 12 ikasleak) lankidetza lantzen saiatu gara  .

Irailetik aurrera posible izan dugu bloga gure ikastetxean egitea, geletako  ikasle eta irakasle gutxi konfinatuta egon baitira.

Datorren 21/22 ikasturtean gauden errealitatean, hau da ikasleok ere bakuna jasoko dugu eta horregatik neurri hain gogorrak ez izatea espero dugu: patiotan elkarlagun gehiago egon, irteerak egin, futbol txapelketak, inklusio arteko jarduerak egin…

 Ziur lankidetza lantzeko prest egongo garela berriro, eta ikasi behar dugunez, lana nola egin dezakegun zuen iradokizunak jasotzea eskertuko dizuegu.

 



ONDO PASA OPORRETAN!!!

 



Barandiaran ikastetxean ASTE BERDEA ospatzen …

Aste honetan, maiatzak 10tik 14ra Aste berdea ospatzen ari gara. Sarreran panel batzuk jarri dituzte lelo honekin: Jan eta ikasi eskolatik hasi. Panel bakoitzak QR kode bat dauka eta eskaneatzerakoan bideo bat ikus daiteke.






Gainera, hortua zabaldu da eta ikasle batzuk barazkiak landatu dituzte. Gonbidatuta zaudete bisitatzera nahi baduzue. 




Topagunera joan eta agenda 30eko logo finalistak ikusi genituen.





Beste panel batzuk ere badaude han institutu berri jasangarriago bat lortzeko proposamenekin.

Animatu zaitezte parte hartzera zuen ideiekin.



Galerian STEM proiektuak daude ikus

dezazuen.




APIRILAK 23: LIBURU EGUNA

 

Apirilak,23: LIBURU EGUNA geure ikastetxean….

 


Pasaden astean geure ikastetxean jarduera desberdinak garatu genituen Liburu Eguna ospatzeko:

-Hilots-atsegina: Apirilaren 19an egindako ekintza izan zen, instituto guztia 6. saioan prest zegoen hau burutzeko. Gela bakoitzean bost talde sortu ziren eta bakoitzari esaldi bat idatzita zuen folio bat jaso zuen (2 euskeraz, 3 gazteleraz eta 2 ingelesez), talde horrek idatzita zuen esadia kontutan hartuta beste bat idatzi behar zuen, eta gero hurrengo taldeari pasatu behar zion folioa, beti ere idatzita zegoena izkutatuz. Horrela talde guztietatik pasatu arte. Azkenean historio arraro,... baina dibertigarriak sortu ziren. 

-Asmatu Istorioa: Apirilaren 20an, 2. maiakoak egindako ekintza izan zen. Liburu desberdinen izenburuak kontutan hartuta ikasleek istorio bat sortu behar zuten, ekintza hau ere 3 hizkuntzetan burutu zen.

-Antzar jolasa: Apirilaren 21an eta 22an topagunean egindako ekintza izan zen, liburu desberdinen azalak zintzilikaturik zeuden bi talde eta antzar jolasaren arauak kontuan izanik, dadoa bota, eta jausten zinen kasilaren zenbakiari lotuta zegoen liburuaren azala erakusten zizun irakasleak azala bilatu, egilea eta izeanburua ikasi, bota eta ondo baldin bazegoen aurrera jarraitu ahal zenuen jolasan.  

-Oihan Vega DJ: Apirilaren 23an etorri zen, kontatu zigun zertan egiten duen lan eta animatu zien ikastera eta gustatzen zaiena egitera.  


-Liburutegian liburu azoka (elkar- trukatzea): Apirilaren 23an ere  burututako ekintza, liburutegian egin zen eta ikasleek ekarritako liburuen elkar-trukatzea egin zen.

Hona hemen astean zehar egindakoaren laburpentxoa:


 

IKASLEGOAren INPLIKAZIOA LORTU NAHIAN

 

Ikaslegoaren inplikazioa lortu nahian...

 

Pasaden asteetan DBHko 1.mailatik 2.batxilergorainoko ikasleek  galdetegi bat bete behar genuen tutoretzan. Galdetegi horren helburua ikaslegoaren inplikazioa lortzea zen.

Guztira 159 ikasleek erantzun dute, gure ustez  gutxiegi izan arren, ondorio nabarmenak ateratzen saiatuko gara.



Gehienen erantzunen arabera “ institutoan proposatzen diren ekimenak ez zaikie ikasleei gustatzen”, gure ustez , hau konpontzeko ikasleok aukera ederra daukagu geure gustokoak diren proposamenak egiteko. Hurrengo hauek dira gure zaletasunak:





Aurreko erantzunak aztertuz ikasleok animatuko ginateke ekimenak gure gustokoak izango balira, sariak egongo balira eta irakasleek ebaluaketan kontutan izango balute.

Hiru baldintza ematen badira jadanik, zergatik ez gara animatzen? Gure ustez ordu asko gaude institutoan, aukera ederrak ditugu hobetzeko, eta hobetzen badugu gu hobeto egongo gara, eta horretarako ikasleok inplikatu beharko gara.

Beste galdera batzuk izan dira ia euskal musika entzuten dugun, euskerazko telebista edo zinema ikusten dugun, euskerazko idazleak edo youtuberrak ezagutzen ditugun… erantzun gehienak ezezkoak izan dira.

Aipatuko ditugu ezagutzen ditugun batzuk:

Musika: Glaukoma, En tol Sarmiento, Huntza, Zetak eta Gatibu, Xatiro, Rock and Roll, Oskorri, Vendetta,  ETS. Hesian…

Telebista: Goazen , ETB, filme batzuk…

Kirolak: futbola, saskibaloia, gimnasia ritmika, atletismoa, igeriketa,…

Youtuberrak: Ibai Llanos,…

…..

Egia aitortu behar dugu ikasturte honetako baldintzak ez direla bat ere egokiak izan, COVID dela eta ezin ditugu gauza askorik egin, horregatik datorren ikasturte hasieran berriro galdetegia egitea proposatzen dugu eta ia benetazko  ikasleen inplikazioa  lortzen dugun.


ANIMO!!!!!!!!!!!


 

MARTXOAK 8. EMAKUME EGUNA

 

Martxoak,8: Emakume eguna


Martxoaren 8an beti bezala EMAKUME EGUNA ospatuko da, eta ikasturte berezi honetan ere Barandiaran ikastetxean hurrengo jarduerak egin ditugu:

*Lehenik eta behin gonbidapena morez jantzita etortzeko, eta hau zergatik? Emakume eguna dela adierazteko.

Beheko institutuan :

Irrati saio bereziak M8ren inguruan. 

- M8ko errekreoan emakume mundu martxaren koreografia eta abestia. 

 

Goiko institutoan:

 



-  Feminismoa martxan grafitia. 

- Feminismoaren historiaren monografikoa Batxillergoko Historiako klaseetan. 

- Leioako Sutea talde feministaren aurkezpena klase desberdinetan. 

 

Bestalde ,  Leioako udalak, Andrak eta Leioako sare feministak M8ari begira prestatu dituzte ekintza batzuk: 

 

- Martxoak 4 : Zaintzaren greba eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare feministak 20.00tan bulean. 

- Martxoak 8: Emakume Langileen nazioarteko eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare feministak 19.30tan bulean. 

- Martxoak 9 : Diskriminazio edo askotariko zailtasun egoeran dauden emakumeei buruzko solasaldia 18.00-tan kultur Leioan-prentsa gelan, Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta. 

- Martxooak 10: Gizonezkoei zuzendutako maskulinitate tailerra 18.00-tan kultur Leioan-prentsa gelan, Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta. 

- Martxoak 11: " Soy la bomba" Bea Larrañaga Clown 19.00tan kultur Leioako auditoriumena,  Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta.

 

 


Gure partez, emakume guztiok …..Maite zaitezte eta zaindu zaitezte!!!!





#guztiokberdin

 

#guztiokberdin

 


Balore Etiko irakasgaian " berdinak garela " lantzen ari gara, errespetua eta inklusioaren aldeko jarrerak garatu nahian.

 


Hori dela hurrengo # sortu dugu, 


  

#guztiokberdin

 Animatzen zaituztegu bidaltzen!!!