}

EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN eta LEIOAKO AGENDA

 

22/23 IKASTURTEA  

 

LEIOA

ZURE BIHOTZEAN

Azaroak 11, 12 eta 13an Leioako Udalak argi eta soinu espektakulu berri bat jarri zuen martxan herrira hurbildu ziren herritar eta bisitarien bihotzera iristeko. Espektakulua, Leioa Zure Bihotzean deitzen zen, eta 10 proposamen izan zituen herrian zehar.


Aurten espektakuluak herrian zehar sakabanatu ziren. Pasaden urtean, Covid dela eta arazoak egon ziren aforoarekin jende guztia leku berean zegoelako eta ilara luzeak egin ziren.


 

Espektakuluen artean tetris handi bat, argiz betetako tunel bat, taupadaka zegoen bihotz handi bat, indarra neurtzeko mailu bat…

 



 

LEIOAko GAZTEGUNEA



 

Pasaden ostegunean Leioako Gaztegunea bisita egin genuen. Dakizuenez Gaztegunea Pinosoloko skate parkearen ondoan kokatuta dago.




Barrura sartu ginen eta instalazioak (sukaldea, gelak eta ludoteka) ikusi genituen. Gainera jolastu genuen eta opari bat eman ziguten.




Hona hemen urrian egin ditzakezuen ekintzak:

 

http://www.kulturleioa.com/agenda/actividades/gaztegunea/gaztegunea-programazioa/







LEIOAko



AGENDA


Leioa oso herri polita da, Leioan bizitzea gustatzen zaigu, ez bakarrik dituen lorategiengatik, baita eskaintzen dizkigun jarduerengatik ere, adibidez, duela gutxi Umore Azokaz gozatu ahal izan genuen.

   
   Horregatik, ideia ona iruditu zaigu gure barandiaranelkarlanean bloga erabiltzea gustatzen zaizkizuen jardueren publizitatea egiteko.

 

LEIOAko  AGENDA

DESIOEN BASOA

 

Imajinatzen al duzu Leioan espazio magiko

bat, non burutik bueltaka duzun desio hori eskatzeko aukera ematen dizuna?

Orain egin dezakezu…

Azaroaren  5, 6 eta 7ko arratsaldeetan PINOSOLO parkean 18:30etik 23:00era, naturaren taupada

berezia entzun ahal izango duzu, basoa ametsen espazio bihurtuko da, gauez soilik ikusi ahalko dituzun soinu, kolore eta textura berrien ingurune batean murgilduz.


Bere putzua espazio magikoa izango da… desira hori eskatzeko lekua, bai hori…



Agian oraingoan beteko da!Leioan natura ikusteko modu berria ezagutu nahi baduzu, ingurune seguru batean eta zure familiarekin edo lagunekin egoteko aukerarekin, erreserba itzazu data hauek esperientzia magiko hau bizitzeko.


Sarrera doanik izango da, eta ez da gonbidapena izango behar.





   





 





Gaztegunea asteburuetan irekitzen hasiko dela azaldu nahi dizuegu. Irudi honetan ikus ditzakezue egongo diren tailerrak:



   








Apuntatzera animatzen zaituztegu. Uste dugu ondo egon daitezkeela eta ziur gustukoa izango duzuela.

   Orain, urrian auditorioan ikus ditzakezuen obrak kontatuko dizkizuegu:


          *Urriaren 15ean: "La señorita doña Margarita"

  *Urriak 17: etxerik txikiena

    *Urriak 22: "Ojo de buey".

 

   Eta urriko filmak hauek dira:





Filmei eta antzezlanei buruzko informazio gehiago nahi baduzue, segur aski kartelak egongo dira Kultur Etxean.
   Animatzen zaituztegu eta gure herri politak eskaintzen dizkigun jarduera guztiekin gozatzea espero dugu.



AZAROAK 25

Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna azaroaren 25an ospatzen da, mundu mailan emakumeen kontra egiten den indarkeria salatu eta desagertzea eskatzeko.


Leioa buru belarri arituko da azaroaren 25arekin eta genero indarkeriaren kontrako 

aktibismoaren 16 egunekin.

Tailer hauek egingo dira:

-Irakurketa tailerrak gaia honi buruz.

-Autodefentsa feminista 10 eta 14 urteko neskei zuzendutakoa. Azaroaren 20an 10:00-14:00 eta 15:00-20:00

-Antzerkia: “Corazón de campeona”. 

Azaroaren 24an, 20:00. Kultur Leioan.

 La violencia simbólica y mediática hacia las mujeres – Observatorio  Nacional de la Violencia contra las Mujeres y los Integrantes del Grupo  Familiar

Barandiaran institutoan emakumearen indarkeriaren kontrako aldarrikapena egingo dugu ekintza ezberdinen bitartez, horren adierazle hezian mural bat ipiniko dugu.














EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN - ORRI BERRIA



Oraingoan, “Leioako agenda”ren orria, “EZAGUTU EUSKAL HERRIA ETA LEIOAKO AGENDA” bihurtuko dugu. Orrialde berri honetan, Euskal Herriko herri zein hiriei buruz hitz egingo dugu. Nahi duzuen guztia, imaginatu kanpoko norbait datorrela eta zenbait herri edo hiri bisitatu nahi dituela, gure blogean aurkituko du behar duen informazioa.

  • NOLA HELDU
  • ZER BISITATU DEZAKEGU (leku politak, interesgarriak…)

 Eta noski!! hasiko gara gure herritik,LEIOA!!!

Leioara heltzekko, etor gaitezke kotxez, autobusez edo metroz.

Oso ondo komunikatuta gaude, beste arrazoien artetik, gure herrian unibertsitatea dagoelako.

Jakiteko nola etor gaitezken hurrengo esteketan begiratu dezakegu informazioa:

https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/lineen-mapa

https://www.metrobilbao.eus

……

Orain azalduko dizuegu Leioan ikusi behar dituzuen lekuak: guretzako ezinbestekoak direlako.

 












 

*Gure institutoa, J. M. Barandiaran eta noski unibertsitatea.

*Udaletxea, Boulebarra, kaleak…

*Parke teknologikoa

*Pinosolo parkea eta Artatzako jauregia.

*IKuskizunak: umore azoka, gaueko eta gabonetako argiak, feriak (artisautza, abeltzantza…. )




*  Jaiak:
San juan, Lamiakoko maskarada,inhauteriak…


Ziur gaude Leioa gustatuko zaizuela.ONGI ETORRIAK IZANGO ZARETE.




GETXO EZAGUTZEN 

Kaixo lagunak, gaurko proposamena Getxo ezagutzea izango da. Areeta, Algorta, Erromo, Neguri eta Andra Mari auzoek osatzen dute Getxo. Bertan baditugu Bizkaian ezagunak diren txoko eta eraikinak.

Goazen ezagutzera!!


    BIZKAIA ZUBIA


Bizkaia zubia Bizkaiko transbordadore zubi bat da, Bilboko itsasadarraren bi ertzak batzen dituena: Portugalete ezkerreko ertzean, eta Getxoko Areeta auzoa eskuinekoan. 1887 eta 1893 artean eraiki zen. Burdinezko egituraz eraikitako lehenengotarikoa izan zen.

UNESKOk Gizadiaren Ondare izendatu du.










PORTU ZAHARRA 



Arrantzaleen antzinako herria, Portu Zaharra gaur egun aisialdirako gune bihurtu da. Getxoko historian tradizio handienetakoa duen lekua da.


Itsasoak, itsaslabarrek eta Getxoko hondartzek inguratuta, Portu Zaharra Kultura Ondasun izendapenaz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sailkatutako monumentu-multzoaren zati da.




AIXERROTA


1726 eta 1727 artean eraikitako errota zahar hau Galeako labarretan dago, lehorte handi bati aurre egiteko eraiki zen, garia ehotzeko haizeak ura ordezkatu zuelarik. 1787an utzi egin zion bere horretan funtzionatzeari.

Gaur egun, arte-galeria bat dago bertan, eta jatetxe bat dago eraikinari erantsita.








Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen




1 iruzkin :