}

  INKLUSIOAri buruzko GALDETEGIA

Gabonak pasa dira, ondo baino hobeto pasa duzuela espero dugu eta berriro lanean, eta gauden egoera larria ere ondo pasatzea.

Gogoratzen duzue oporrak baino lehenago egin genuen galdetegia? Bai noski!!! inklusioaren asteari buruzko galderak erantzun genituen eta hona hemen atera ditugun ondorio nagusienak:

1.Inklusioari buruz hitz egiten dugunean pertsonak desberdinak garela ulertzen dugu, eta desberdinak izateko eskubidea daukagula, horregatik errespetua, inklusioa, enpatia... behar beharrezkoak dira.

2. Desgaitasun duten pertsonekin izandako harremanak




Gehiengoren ustez jarrera lagungarria izan duzuela adierazi duzue , eta noizbait mingarria izatekotan ez jaiketagatik izan dela batez ere .

3.- Inklusioa lortzeko behar beharrezkoak diren sentimenduak hurrengo hauek erantzun dituzue:


4.-

Inklusioaren astean egindako jarduerak ( irkasgai guztietan: H.Fisikoan jolasak, PPTak, marrazkiak, igarobideak apaintzea, ... ) oso baliogarriak izan direla uste duzue .



Jokua gehiengoek ( %70a baino gehiago) gustatu zaizuela erantzun duzue, batzuk bukatu ez arren.

Hitzaldiak ere oso ondo egon direla esan duzue, eta pelikula gustatu zaizuela.


5.-Gure partez eskerrak eman behar dizkizuegu zuen partaidetzagatik, eta ez ahastu INKLUSIOA EGUNEROKO egin beharra denik.

 URTE BERRI ON!!!!!