}

2020 URTEA BUKATZEKO INKKLUSIOaren ASTEa

 2020 urtea bukatu baino lehen INKLUSIOAren ALDE gaudela esango dugu...

2020. urtea bukatzear dago eta guk INKLUSIOAren ALDEKO ASTEA ospatu dugu. Egin ditugun jardueren artean:

TUTORETZAn: Barandiaran 20-21 inklusioaren aldeko jokua.

H.FISIKOAn: Klasetik polikiroldegira begiak itxita joan gara. Zelai errera jolastu dugu oztopoaz....


PLASTIKAn: ormirudiak marraztu, gabonetako bolak, marrazkiak braillez,...

HIZKUNTZetan: desgaitasuna duen lagun bati gutun bat idatzi, esaldiak beste hizkuntzetan idatzi( braillez, keinu hizkuntzan,piktogramak, ...).

NATUR ZIENTZIetan: PPT bat egin dugu desgaitasunak azaltzeko.

MATEn: Desgaitasuna duten matematikoen biografiak idatzi, itinerarioak, estadistikak...

MUSIKAn: Abestiak 

..

Honez gain bi hitzaldi izan ditugu: 

1. mailakoek Athletic  Fundazioarekin eta 2. mailakoek Javi Conderekin, atleta paralimpikoa, eta ikasi ditugu pila bat gauza.


Azken egunean, abenduak 22an,  desgaitasunei buruzko pelikula bat ikusiko dugu eta hurrengo galdetegia bete beharko dugu: 


INKLUSIOAren ALDEko ASTEAren GALDETEGIA


Patioan  dantzak egiten amaituko dugu 2020 urtea, gure partez.........


 

    GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!

BARANDIARAN ikastetxean LANKIDETZA

 

Barandiaran Ikastetexean LANKIDETZA!!!

Gabon Zoriontsuak Guztiontzat!!!


2020ko martxoan "normaltasun berri" batean bizitzen hasi ginen. 

Egoera horrek egoera berri askotara eraman gaitu, eta horietan moldatzen ikasi behar izan  dugu, gainera, egin ohi genituen beste horrenbeste gauza batzuk egin gabe uzten gaitu, hala nola azken bi ikasturteetan gabonetako oporrak baino lehenago polikiroldegian egiten genituen  jolas inklusiboak.
Ikasturte  honetan ezin izango ditugu jolas horiek egin, baina elkarlagunok pentsatu dugu JOKUA garrantzitsua dela ikasteko, horregatik...  desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko eta   inklusioaren aldeko jarrera erakusteko 20-21 Inklusioaren Aldeko JOKU hau erabiliko dugu; izan ere, jolastuz gero, errazagoa izango bait zaigu desgaitasuna duten pertsonen errealitatea edo "normaltasuna" ulertzea,  beraz, gure enpatia garatuko da.

Beno, aipatu dugunez, jokatzeko sortu dugu 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room hau,  gure blogaren helburu nagusia lankidetza bada ere, ez lehiaketa, guretzat garrantzitsua da proposatzen dizkizuegun erronkak konpontzea, horrek esan nahiko baitu zuen arreta, interesa eta, jakina, elkarlana lortu dugula!!!. 

Jokuan honelako irudiak agertuko zaizkizu:

 ( pista emoteko), ( galdera bat egiteko),  ( zure erantzuna idazteko),... Beno horietan klikatuz  beste lehiatilan sartzen bazaitu, adibidez "barandiaranelkarlanean" BLOGera,  ikusi , irakurri , eta  ez baduzu topatzen, pistak lagungarriak izango dira,.. ze horrek lagunduko zaitu galderen erantzunak jakiteko, baina kontuz!!!! gero berriro bueltatu beharko zara zeunden lekura , eta huts egiten baduzu saiatu berriro!!!! horrela,...azken erronkaraino iristera animatzen zaituztegu. 
Ailegatzen diren guztien izenekin zozketa egingo dugu 3 irabazleen izenak ateratzeko.

Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu, badakizue elkarrekin lan egiten jarraituko dugula/ duzuela,  Seguru!!!!

Besterik gabe, hor duzue Barandiaranelkarlanean 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room-a askatzeko. 


Hona hemen LINKa jokua hasteko:

 ABENDUAK 3: Euskaraldia gure ikastetxean 


Gaur abenduak 3 da, eta euskeraren eguna gure ikastetxean ospatuko dugu. 


Aurtengo lema:


GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN .


Bi ekintza nagusi daude:



AHOBIZI (hitz egiten dutenentzako)









BELARRIPREST (euskera ez dakite eta entzuteko prest daudenentzako).








Gure ikastetxean atsedenaldian egingo dugu:


*Egunean behin lehiaketaren saridunak:

      

-3.E: Naroa Flores

-2.A: Yuri Bilbao

-1.A: Aratz  Fernández

-1.B : Ariane Pérez



*Euskal dantzak



*"Ez negar egin" kanta abestuko dugu. 




Kanta oso polita da, eta hemen  daukazue entzuteko aukera:









Barandiaran institutoan EUSKERAZ!!!!!!.... badakizue:


 GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN


Indarkeriaren aurkako eguna ospatzen

 

Indarkeriaren aurkako eguna ospatzen!!!!


Urtero bezala, azaroaren 25ean indarkeriaren nazio aurkako nazioarteko eguna aldarrikatu egiten da eta gure institutoan jarduera batzuk egin genituen:


Patioan leloa zintzilikatu genuen eta haren inguruan,ikasle bakoitzak egindako tximeleta kokatu zuen.


Gainontzeko ekintzak atsedenaldian egin genituen . Lehendabizi, Iraia Aranak  sari banaketa eman zuen eta hauek izan ziren lemen txapeldunak:

1. Oihane Alonso (2.D): “Maite nazazu ondo, ez hainbeste”

2. Araitz Fernández (1.A) :“Don’t pretend you  haven’ t seen it “.

3. Enara Da Silva (3.D): “ De camino a casa quiero ser libre “.

4. Ethan Izan Del Valle ( Kurkudi gela ): “Elkartasuna 1- Indarkeria 0”.

Sari banaketa bukatu ostean euskal dantzak egin genituen Iraia Aranaren laguntzaz.

 







Halloween : Arimen gau beltza

  



Urriaren 31an, Arimen Gau Beltza ( Halloween)  dela ospatzeko lan asko egin ditugu institutoan:




saguzarrak, armiarmak, armiarma-oihalak, eta  sarrera eta korridoreak  apaindu ditugu.

Batzuk difrazatu eta bere etxeak apainduko dituzte.

Eta etxez etxe joaten da sari edo ziria esanez, goxokiak edo fruitu lehorrak lortzeko. 


 Mundu osoan ospatzen da, uste genuen Euskal herrian ez zela ospatzen, baina hemen ere ospatzen dela ikusi dugu: jendea trapu zaharrez mozorratzen da, baserriz  baserri joateko eta fruitu lehorrak lortzeko.

 Nahiz eta urte honetan COVIDek ez digula uzten beti bezala ospakizunak egiten, ondo pasatzea espero dugu.
 

ONGI ETORRI 2020-2021 IKASTURTERA


Abenduaren 3a

 desgaitasunaren eguna.


 

Abenduaren 3an desgaitasunarekiko pertsonen nazioarteko eguna ospatzen da, eskubideak eta gizartearen eremu guztietako desgaitasunarekiko pertsonen ongizatea  bultzatzeko, baita bizitzaren alderdi guztietako bere egoeraren gainean kontzientzatzeko ere .

 

2020an kanpainako lema guztiontzako egun bat da. Lema honek esan nahi digu desgaitasuna giza baldintzaren parte dela, guztiok gure bizitzaren zehar desgaitasuna iraunkorra edo ez, esperimenta dezakegula eta gizartea horretarako prest egon behar da. 


2030 agendak inor atzean ez uzteko konpromisoa hartu egin du eta horretarako bere integrazioa eta berdintasuna bermatu behar dira.


Hurrengo bideoan ikusi ahal da aipatutakoa.


DESgaitasuna ez da EZgaitasuna


Ongi etorri 2020-2021 ikasturtera


Ikasturte berri eta berezi honetan ongi etorria ematen diogu gure blogari.


Aurten, beste urteak bezala, bloga  sustatu behar dugu eta horretarako ezinbestekoa izango da zuen 

laguntza.


COVID-a dela eta, orain arte egin dugun lankidetza egoera berri honetara egokitu beharko dugu guztion artean. 



Ekin gogor eta zaindu zaitezte!!!

   

19-20 IKASURTEKO AZKEN ESTATISTIKAK


2019- 20 IKASTURTEAren
Azken  ESTATISTIKAK
Gaur, ekainaren 13an, 19/20 ikasurteko azken egunan  azaldu nahi dizkizugu  kurtso hasieratik hona gure BLOGean eduki ditugun bisitak:


Gogoratu!!! Otsailaren 6an izan genuen bisita kopurua  : 24.818 bisitak
Gaur egun , ekainaren 13an :
26.875 bisitak
Geurea den Barandiaranelkarlanean BLOG honetan irailetik martxoa arte 150 ikasle inguru ( DBHko 8 ikasle astero +Gorbeia /Kurkudiko 12 ikasleak) lankidetza lantzen saiatu gara  .Martxotik Aurrera Gorbeia eta Kurkudi geletako  ikasle eta irakasleok BLOGa astero argitaratu dugu , etxean pasatu dugun horrenbeste denbora betetzen saiatu garelarik.
Datorren ikasurtean “errealitate berria”n lankidetza lantzeko prest egongo gara berriro, eta ikasi behar dugunez, lana nola egin dezakegun zuen iradokizunak jasotzea eskertuko dizuegu.

ONDO PASA OPORRETAN!!!

EUSKARALDIA

Etxealdetik Euskaraldira


#EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!! Baina… Zer da, zehazki? Nori dago zuzendua? Zer egin behar dugu? Nola parte har dezakegu? Aurtengo Euskaraldiak berrikuntza bat dakar Euskara Etxean lantzeko!
Hona hemen parte hartzeko gonbidapena: Ohitura aldaketa etxean hasten da! Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen? Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Egunero, Euskaraldiko web gunean etxealdian euskaraz aritzeko pildorak edo ideiak emango dizkigute gure egunerokoa hobetzeko eta euskaraz aritzeko! Aritu nahi duzu praktika honetan? Jarrai ezazu Euskaraldiko web gunea eta Euskal pildorak praktikan jarri.


NATALIEk dio: Inor atzean utzi gabe....


Nataliek dio: Inor atzean utzi gabe....

Aste honetan Natalie Wasylyken bisita jaso dugu.
 Barandiaraneko ikasleei ingeleseko ahozkotasunarekin laguntzeaz gain, ikastetxeko beste edozein ekintzatan parte hartzeko prest egoten da beti. 
Gure gelak ezagutzera etorri da Kanadiar jator hau eta bere adierazpenak ezin izan dira argiagoak izan: 
“Ez dago trikimailurik eta ez daukat zalantzarik: inor atzean utzi gabe, aurrera denok batera egiteko pasahitza elkarlana da.”



ASTE SANTUAN.......


ASTE SANTUKO OPORRAK

Aste Santuko oporrak bueltan dira, eta ziur zuetako askok bidaia programatua zenutela, edo aitona-amonen herrira bisita, edo, besterik gabe, aire zabaleko jarduera pila bat, baina aurten plan guzti horiek bertan behera gelditu dira jasaten ari garen konfinamenduaren ondorioz, hau da , COVID-19a (koronabirus) dela eta.

Badakigu Aste Santua etxean igarotzea ez zela gure asmoa, baina etxean geratu behar dugunez, ideia mordoa uzten dizuegu egun horietan egiteko.


ANIMO GUZTIOI!!!

GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!!

NI ETXEAN GELDITUKO NAIZ!!!



KORONABIRUSAren KRISIA ETXEAN


KORONABIRUSaREN KRISIA ETXEAN.



Ezinbestekoa dugu aste honetan Koronabirusari buruzko beste publikazio bat egitea, oraingoan etxetik ikusita. Horretarako Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok parte hartu dugu errekurtso digitalak erabiliz, eta gure ustez, garrantzizkoa denez, ustez orrialde nagusian argitaratu behar dugu.
Guk erantzun ditugun galderak zeuek ere egin ditzakezue eta gelako korreora bidali, horrela, argitalpena berriztuz joango gara. Gure erantzunak gastelaniaz izen direnez, horrela jarriko ditugu...


  1. Zer da koronabirusa eta zelan erasaten digu?
Aurreko publikazioan esan bezala, Koronabirusa arnas aparatua erasotu eta heriotza eragin dezakeen birusa dugu. Zahartzaroan dauden pertsonak pairatzen dituzte erasorik gogorrenak, baina gazteek ere izan dezakete.
Sintoma nagusiak: sukarra, eztula, aire falta eta gaizki egotea dira.

Oso kutsakorra da eta prebenitzeko etengabe eskuak garbitu eta kalera joaten garenean, ezer ez ukitzeko ahaleginak egin behar ditugu.

Ezinbesteko kontuetarako soilik joan gaitezke kalera. Polizia kontrolatzen dabiltza jendea etxean gera dadin eta birusa kontrolatu ahal izateko.

  1. Nola sentitzen zara etxean?

Koronabirusa dela eta bizi ari garen egoera oso berezia da, gure egunerokotasunetik oso urrun dagoen egoera, alegia. Hortaz, planteatzen den galderari erantzun desberdinak konpartitzea gustatuko litzaiguke:

Muy bien. Estoy bailando y jugando”
Aburrida y pienso que eso no va a pasar nunca”
Me siento muy bien; hay veces que me agobio, pero no pasa salgo un poco a la ventana”
Muy a gusto y a salvo del Covid-19, que en este caso es el coronavirus”
En casa me siento bien y seguro, pero tengo ganas de andar en bici”
Yo en casa estoy muy bien”
Me siento bien porque aplaudo a las enfermeras y porque estoy con mi familia”

Garrantzitsuena egoera honetan, positiboak izatea eta egoerari berari egokitzea litzateke; izan ere, dena normaltasunera bueltatuko da baina denon laguntza behar beharrezkoa dugu.


  1. Zeintzuk gauza positibo ditu etxean hainbeste denbora egoteak?

Ez gaude ohituta etxean hainbeste denbora egoten eta egoera honek ikasarazten ari digu gauza positibo mordo bat dituela:

Que podemos jugar, bailar, cantar, ver películas y aprovechar amazon prime video”
Puedes estar con la familia, hacer cosas que no lo puede hacen en el insti, jugar a la Wii , jugar con el móvil etc…..”
Puedes hacer cosas divertidas en familia”
Puedo descansar”
Puedo jugar mucho al Mario Kart”
Puedo jugar con mi perro”
Puedo jugar con mi familia y tenemos relación con los vecinos, ponen música”

Eta garrantzitsuena :
Ayudar a los que tienen coronavirus y que ayudas a los médicos para que no haya más infectados”

  1. Mándanos alguna cosa digital divertida que hayas encontrado relacionado con el Coronavirus.



Txistea:
Y si hacemos un hilo de chistes?? Para entretenernos en la cuarentena?
Empiezo yo....

-Nivel de inglés?
Alto
-Traduzca fiesta
Party
-Utilícelo en una frase
Ayer me party la cara con la bici..
- Fuera......








Aste Zuria eta inauteriak

Aste Zuria ... oporrak eta inauteriak!


inauteriak bilaketarekin bat datozen irudiak
Datorren astean, otsailak 24tik martxoak 1era Aste Zuria
ospatuko dugu gure institutoan, beraz ez dugu
klaserik izango.
Leioan inauteriak ospatuko dira eta umeentzako jolasak,
musika... eta garrantzitsuena! mozorroak!!!







Beste herrialdeetan ere inauteriak ospatzen dira,
2020 carnaval canarias bilaketarekin bat datozen irudiakadibidez; Kanariak, Cadiz, Brasil...






Gure partez ondo pasatzea espero dugu eta buelta pila
kargatuta etortzea.

  1. leioa jovenes fiestas bilaketarekin bat datozen irudiak

19-20 IKASURTEKO 1.HIRUHILABETEaren ESTATISTIKAK


2019- 20 IKASTURTEAren
1. hiruhilabeteko ESTATISTIKAK
Gaur, otsaialaren 6an , kurtso hasieratik hona gure BLOGean eduki ditugnn bisitak hurrengo hauek izan dira:













Orain arteko Bisitak  : 


24.818 bisitak