}

JOKU MATEMATIKOAK



2020-2021

XAKE TXAPELKETA



Barandiaran ikastetxean xake 2. txapelketa jolasten ari da liburutegian. 

Hona hemen Xake txapelketaren egutegia. 




Atzo azkenaurreko partida jolastu zen eta gaur azken partida ezin denez jolastu ( Aritz / Iker), bihar izango da eta irabazlea azken ordurarte jakiteko irrikitan egongo gara.



Ostiral honetan ere “Aje Garajea” galderen lehiaketan gela guztietako ikasleek parte hartuko dugu. Saria ostiraleko azken orduan jasoko dute, eta aldi berean “egunean behin” lehiaketaren irabazleei saria emango diete.


Proposatzen diren hurrengo txapelketak hauek dira:


“ESCOBA”
: Karta jolas bat da. 15 puntu lortu behar dira, karta bakoitzak balio bat duela kontutan hartuz.


JENGA
: egurrezko bloke txikiak erabiliz eraikin bat egin behar da, eta apurtzen zaionari galtzen du. 


PETANKA

: bolak jautitzen dira, eta bolintxe bolaren gero eta hurbilago bota, puntu gehiago lortzen duzu. irabazteko 13 puntu lortu behar dira.

Gure partez parte hartzen animatzen zaituztegu, saria lortzeaz aparte institutoa atseginagoa izango da. 



2019-2020


*****************
MAGIA


Gozatu dugu bideo hau ikusten, eta guretzat ez dago inolako trukorik azalera bera mantentzeko piezak gehitzean. Behintzat ez dugu topatu. Ea zuek asmatzen duzuen...


1* Zuk sinesten duzu Magian?
SOFIA: bai
ARI: bai
IZARO: bai, gustatzen zaidalako eta oso hunkigarria delako
EDYK: bai, ilusiozko mundua delako
DANIEL: Gure begien aurrean gauzak dsagerterazten dituztela liluragarria deritzot.

2* Uste duzu posible dela agertzea/desagertzea.  Gauzak? Nola lortzen dute magoek?
SOFIA: bai
ARI: ez dut uste posible denik
IZARO: ez dakit nola den posible gauzak desagerraraztea, Internetez begiratuko dut
EDYK: ez dut uste posible denik
DANIEL: Hain arin egiten dituzten eta guk ikusi er ezin ditugun  trukoak eta barita magikoa erabiltzen dute.

3* Magoak antzezten ikustea gustatzen zaizu? Zergatik?
SOFIA: bai, ilusioa gustatzen zaidalako
ARI: bai, dibertigarria delako.
IZARO: magoak antzezten ikustea gustatzen zait, euren emanaldiak "mogollon" gustatzen baitzaizkit.
EDYK: bai, nik ikas dezakedalako.
DANIEL: Bai, arreta handiz egon behar duzulako egiten dutena ikusteko eta hórrela, erne egon behar zara trukoa bukatu arte, horrekin jolasten dute.

4* Badakizu edo ezagutzen duzu Magiaren trukoren bat?
SOFIA: bai
ARI: ez, ez dakit
IZARO: bai, kartak desagererazteko trukoa.
EDYK: ez, ikustea gustatzen zait, baina ez dut magia trukorik entseatu.
DANIEL:Ez , Magoek egiten dutena ikustea gustatzen zait.

5* Magia egiten jakin nahiko zenuke? Zergatik?
SOFIA: bai, magia egiten ikusten nautenei zoriona ekartzeko.
ARI: bai, pertsona batzuk desagererazteko.
IZARO: bai, magia trikimailuak asko gustatzen zaizkidalako
EDYK: bai, batzuetan gauza batzuk desagerrarazi nahiko nituzke. Magia egiten jakin nahi nuke.
Fantasiazko eta ilusiozko mundua delako.
DANIEL: Bai, Magoek erabiltzen dituzten truko guztiak ezagutzea gustatuko litzaidake.


Bideoarekin gozatu ondoren, Magoak  erakusten diguna  esaten diguna bezain polita iruditzen zaigu, pixka bat hausnartu dugu eta esan dezakegu badagoela TRUKOA, MAGIAn dagoen ILUSIO eta FANTASIArekin lortzen dena.
Ez da beharrezkoa beti MAGIAri TRUKOAak harrapatzea. GOZATZEN  JAKIN behar da.
Trukoa ezagutzen baduzu, MAGOA zara, eta horregatik lortuko duzu besteen ZORIONTASUNA.
Ez galdu inoiz MAGIAn sinesteko ITXAROPENA, horrek zure ILUSIOA areagotuko du eta, beraz, ZORIONTSUAGO sentituko zara!!! 

Zu zeuk, zer uste duzu???
*****************

PARTXISA
Partxisaren historia:

Partxisa Indian sortu zen, XVI. mendean, 1570 urtean. Gaur egungo taulak duen izar itxura Akbar Handia enperadorearen lorategiaren irudikapena da. Taularen zentruak tronua errepresentatzen du, enperadorea esertzen zen tokian. Fitxak berriz Indiako neska ederrenak ziren, enperadorearentzako jolasten zutenak. Dadoak moluskuen oskolak izan ohi ziren, bizkarrean zulo bat zutenak irudikatuz.
Partxisera jolasteko arauak:
  • Jokalari bakoitzak dado bat eta lau fitxarekin jolasten du.
  • Bi jokalaritik lau jokalarira jolastu dezakete.
  • Dadoko 5 zenbakiak kartzelatik ateratzeko balio du eta 6ak txanda extra bat irabazteko balio du.
  • Irteera edota salbu laukitxoetan harresiak eraiki daitezke 2 fitxekin. Beste fitxei bidea eragoztean gain, jokalari baten irteera laukitxoan egiten bada harresia, honek ezingo ditu bere fitxak kartzelati atera. Harresia sortu duen jokalariak ireki dezake nahi duelako, edota 6 atera duelako, orduan berau osatzen duten fitxetako bat mugitzera behartuta baitago.
  • Jokalari batek 4 fitxak etxetik edo kartzelatik kanpo dituenean, 6 ateratzen duenean 7 aurrera ditzake. Fitxa aurkari bat dagoen laukitxoan eroriz gero (salbu laukitxo bat ez denean) aurkariaren fitxa jan dezake. Hau etxera itzuliko da eta jokalariak 20 laukitxo aurrera ditzake nahi duen fitxarekin.
  • Helmugara heltzean, jokalariak 10 laukitxo aurrera ditzake nahi duen fitxarekin.
    *******************
Bingoren Historia
Bingo dirua irabazteko asmotan egiten den jolasa da. Kartoi laukidun batean zenbakiak direla, zoriz ateratzen diren zenbakien arabera laukiak estaliz, kartoia lehenengo betetzen duenak irabazten du jokoa, eta hala dirua jasotzen.Bere jatorria ez da guztiz ezaguna baina baliteke XVI.mendekoa izatea. Bi aldaera nagusiak ditu: 75 eta 90 bolakoa
Nola Jolasten da?
  1. 1.-Bilera mota aukeratu.
  2. 2.-Bilera hasi baino lehen, kopiatu taula oharrak hartuko dituzun orrian.
3.-Taulan dagoen hitz bat aipatzen duten bakoitzean ezabatu.
4.-Lerro bat, zutabe bat edo diagonal bat osorik ezabatu duzunean, egin oihu ozen: BINGO!
*******************


Sudokuak
*Nola jolasten da?
Sudokuak normalean 3x3 gelazkako laukitan banatuta egituratzen dira. Aldez aurretik idatzitako zenbait zenbaki daude. Erreproduzitzeko, gelaxka hutsak bete besterik ez duzu egin behar, errenkada, zutabe eta 3x3 koadro bakoitzak zenbaki errepikatuak izan ez ditzan.
Honela azalduta sinplea dirudi, baina puzzlean hasten zarenean, deskibratu gauzak ez direla hain sinpleak. Hasieran zirudiena baino konplikatuagoa da.
Pazientzia, ikusmen zorroztasuna eta arrazoibidea behar dituen puzzlea da.
SuDoKu-ren zailtasunaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago behar da hori konpontzeko. Errazena minutu gutxitan konpondu daiteke eta zailenetan hainbat ordu erabil daitezke. Maila desberdinetako SuDoKus-en adibide batzuk hauek dira.
 

Adibide bat:


**Arauak:
Sudokuaren helburua 1etik 9ra bitarteko zenbakiak dituzten hutsik dauden koadroak betetzea da, baina debekatuta dago edozein zenbaki errenkada, zutabe edo azpi-sare berean errepikatzea.

*******************

Braille Jolasak

Pasaden astean braillea ezagutu zenuten, zertarako balio zuen. Gaur itsuek braillea joku matematikoen bidez ikasteko modua erakutsiko dizkizuegu, zuek jolasteko.
LEGO eta UNO jolasak azalduko dizkizuegu.

LEGO: Guztira 250 fitxa daude eta 0tik 9ra zenbakiak. 2020tik aurrera izango dugun jolasa izango da.

Zuek zuen izena, lagunena… idaztera animatu braille sisteman!!




UNO:
Uno jolasak inklusioan jolastea posible egiten du. Kartek goian braille hizkuntza gehitu dute non kolorea ,zenbakia edo ekintza adierazten diguten.


*******************

Joku Matematikoak

Orrialde honetan matematika irakasgaian joku matematiko edota buruhausteak konpontzen saiatuko gara. Irakasleek sortuko dituzte eta zuok, ikasleok ebatzi beharko dituzue. ANIMO Txapeldun ¡!!



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina