}

EUSKARALDIA

Etxealdetik Euskaraldira


#EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!! Baina… Zer da, zehazki? Nori dago zuzendua? Zer egin behar dugu? Nola parte har dezakegu? Aurtengo Euskaraldiak berrikuntza bat dakar Euskara Etxean lantzeko!
Hona hemen parte hartzeko gonbidapena: Ohitura aldaketa etxean hasten da! Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen? Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Egunero, Euskaraldiko web gunean etxealdian euskaraz aritzeko pildorak edo ideiak emango dizkigute gure egunerokoa hobetzeko eta euskaraz aritzeko! Aritu nahi duzu praktika honetan? Jarrai ezazu Euskaraldiko web gunea eta Euskal pildorak praktikan jarri.


NATALIEk dio: Inor atzean utzi gabe....


Nataliek dio: Inor atzean utzi gabe....

Aste honetan Natalie Wasylyken bisita jaso dugu.
 Barandiaraneko ikasleei ingeleseko ahozkotasunarekin laguntzeaz gain, ikastetxeko beste edozein ekintzatan parte hartzeko prest egoten da beti. 
Gure gelak ezagutzera etorri da Kanadiar jator hau eta bere adierazpenak ezin izan dira argiagoak izan: 
“Ez dago trikimailurik eta ez daukat zalantzarik: inor atzean utzi gabe, aurrera denok batera egiteko pasahitza elkarlana da.”