}

Rialia museoa

 RIALIA


Pasa den astean, urtarrilaren 18an, Rialia museora joan ginen, Portugaletera. Autobusa Leioan hartu genuen Bizkaiko zubiraino. Bizkaiko zubia gurutzatu genuen eta gero oinez joan ginen Rialia museoraino.

Hamaiketakoa jan ondoren, museora sartu ginen. Museoak lau solairu zituen eta kuadroak, erakusketak, maketa erraldoi bat… zeuden.

Burdinari buruz, Bizkaiko Altos Hornos-i buruz,  itsasadarrari buruz… hitz egin zuten.

Tailer batean parte hartu genuen eta gure izeneko lehen hizkiekin bandera bat egin genuen.

Azkenik, autobusez institutura bueltatu ginen.



2024 Urte berri on!

 

Gabonak amaitu dira eta urte berri bat hasten da. Atzean utzi ditugu gabonetako afariak, bazkariak, opariak, gabonetako apaingarriak eta oporrak. 

Atzean geratzen dira ere egindako irteerak: Vascolac fabrika, Bilboko portua, Soncilloko ostatua, Baratze, Zuhatza, Hondartza eta Euskal museoa.

Batzuentzako institutoan azken urtea izango da, beste batzuentzako lehenengoa. Espero dugu 2024a urte zoriontsua izatea, munduan dauden gerrak amaitzea, osasuna edukitzea eta irribarrea ez galtzea!

Zer eskatzen diogu 2024ari?

-Osasuna 

-Pasaden urtea baino hobea izatea 

-Lagun berriak egitea 

-Bikotea aurkitzea

-Ikasturtea gainditzea 

-Aukera berriak izatea

Kurkudi eta gorbeiatik, urte berri ona opa dizuegu!