}

TUTORIALAK






TUTORIALAK

Orrialde honetan  tutorialak argitaratuko ditugu, ondo egiten ditugun gauzak zuei irakasteko.

Ea gustokoak dituzuen!!!!

21-22 ikasturtea

Nola eta zertarako erabili GENIALLY?


Gaur Genially aplikazioa erabiliko dugu bideoak, aurkezpenak, argazki interaktiboak… egiteko.

1.Genially aplikazioa zabaldu gmail kontuaren bitartez.

2.Genially sortu – klikatu.

3. Aukeratu zer egin nahi dugun. ( gaur bideoa).

4.Gehien gustatzen zaigun txantiloia hartu (gaurkoan oinarrizkoa).

5.Orain erabaki beharko dugu gure bideoaren atalak, ez da premiazkoa, egiten dugun bitartean alda dezakegu (gaur 3 hartuko ditugu).

6.Lehenik eta behin atzeko argazkia jarriko dugu, gurea edo aplikazioan dagoen baten bat. (Orrialde guztietan jartzeko aukera dugu)

7.Idazten hasten gara. Izenburua.

8.Orrialde bakoitza kopiatu edo ezabatzeko aukera ematen du.

9.Orrialde bakoitzean argazkiak (gureak , aplikazioarenak edo sarean daudenak) jar ditzakegu.

Testua idazteko aukera ere ematen du aplikazioak.

10.   Bai argazkiak baita testuak ere bi aukera polita emoten dute:

-       Interaktibitatea (etiketa, leihoa , orrialdea eta  web-lotura)

-       Animazioa ( aukera desberdinak: Bote, arrastraka…)

11.   Musika jarriko diogu gure bideoari, beti bezala, gurea edo sarean topa dezakeguna.

12.   Ea ea bukatu dugu. 

13.   “LISTO” klikatzean, pribatua, izenburua…


 

UDABERRIA




20-21 ikasturtea


Nola egin lan baten aurkezpen politak?




Batzuetan taldeko edo banakako lan bat ikasgelan aurkezpen bat egin behar dugu, eta horretarako baliabide asko ditugu aurkezpen politak egin ahal izateko,…PowerPoint izeneko programa klasikoaren alternatiba ugari daude, eta jarraian, aurkezpen originalak eta kalitate handikoak egiteko hainbat tresna eta programa aipatuko ditugu.



Aurkezpen originalak eta mugimendu handikoak sortzea da helburua, edukiak interes handia baitu.


Baina aurkezpenak egiteko tresnarik onenak zein izango liratekeen kontatu aurretik, aldez aurretik hainbat alderdi hartu behar dira kontuan.


Lehenik eta behin, azaldu nahi dugun lanaren edukia antolatu behar dugu. 

Ondoren, irudi erakargarriak eta kalitatezkoak aukeratu beharko ditugu, erabiliko dugun diseinua zehaztu, aurkezpenak iraungo duen denbora kontuan hartu, bisualagoa edo teorikoagoa izango den, argazkiak eta/edo bideoak sartuko ditugun.


Aurkezpen original eta erakargarriak egiteko 10 programarik onenak azalduko ditugu.



1-PREZI.

Prezi online aplikazio bat da, diapositibetan aurkezpenak modu dinamiko eta modernoan egiteko aukera ematen dizuna.


2-KNOVIO.

Knovio tresna erraza da erabiltzeko.

PowerPointeko aurkezpenak bideo bihurtzeko erabiltzen da.

3-EMAZE.

Aurkezpenak modu errazean eta minutu gutxiren buruan egiteko, batez ere dituen plantilla profesional ugariei esker, azkar eta minutu gutxiren buruan aurkezpenak egiteko aukera izango baituzu.




4-POWTOON.

Powtoon bideo eta aurkezpen animatuak sortzeko tresna bat da.


5-GENIALLY.

Genially-rekin tresna bikaina aurkituko duzu argitalpenak sortzeko, edukiak partekatzeko eta zure aurkezpenak askoz ere erakargarriagoak egiteko, animazioaren eta esteka interaktiboen erabilerari esker.


6-SWAY.

Sway narrazio digitaleko aplikazio bat da txostenak, aurkezpenak, istorio pertsonalak eta beste gauza asko erraz eta azkar sortzeko eta partekatzeko aukera ematen duena, hori guztia itxura bikainarekin. Gehitu edukia eta Swayk egingo du gainerakoa.


7-CANVA AURKEZPENAK.

Aurkezpen ikusgarriak sortzen ditu doako softwarearekin, eta ehunka diseinu aukera ditzake.

 8-VISME.

   Visme oso tresna erraza da erabiltzeko, eta minutu gutxi batzuetan aurkezpenak, infografiak eta ikusizko beste eduki batzuk sortzeko aukera ematen dizu.


9-BIDEOSCRIBE.

BideoScribe online tresna bat da, eta bideo formatuan aurkezpen animatuak sortzeko aukera ere ematen du.


10-AURKEZPENAK GOOGLE DRIVE.

Zure aurkezpenak sortzeko beste modu erraz bat Google Drive da. Oso erraza da erabiltzea, eta sartzen dituen gaiak erabil ditzakegu emaitza hobea lortzeko.

 

 

 

 






19-20 ikasturtea



Eskulanak etxean

Klaserik ez zela egongo esan zigutenean urduritasuna nabaritu zen, baina hainbeste denbora etxean sartuta zer egingo genuen ere pasatu zitzaigun burutik. Gauza asko egin daitezke eta horietako bat eskulanak egitea da, birziklatuta materialekin edo beste edozein material erabilita. Gure gelako ikasleek hainbat eskulan egin dituzte egun hauetan eta zuekin konpartitu nahi ditugu.

Tximeleta txontxongiloa
 Materialak                                    Erramintak                  
-Bi galtzerdi beltz                -silikonapistola
-Goma eva                            -Guraizeak
-Mugitzen diren begiak 
-Silikona barra -Kotoi

Pausuak
-Galtzerdi bat kotoiz bete eta aurretik eta atzetik silikonarekin itxi 
-Goma eva tximileten hego formarekin moztu 
-Burua egiteko, goitik lotu eta silikonarekin hegoak, begiak eta antenak pegatu. 
Bukatzeko beste galtzerdia gorputz atzetik pegatu eskua sartu ahal izateko txontxongiloa egiteko. 
 
kartulinazko suziria
 
Materialak:                     Erramintak
-kartulina margoak                          -Guraizeak
-zinta itsasgarria 
-errotulagailuak -pajita
 Pausuak 
   -Suziria marraztu eta margotu 
   -Errotulagailu eta paper batekin kanuto bat egin 
   -Kanutoa suzirira pegatu zintarekin 
   -Pajitak kanutoak sartu 
   -Pajitan putz egin suziria egan ateratzeko






tres en raya” “ Hiru lerroan”
 Materialak:                     Erramintak 
-tablero bat                                                       -Guraizeak
-kartoia edo orri bat 
-koleretako margoak
  Pausuak
-Fitxak moztu 
-Tableroan laukiak marraztu


 

Cua cua
     Materialak:                     Erramintak

    - folio bat                                                         -Guraizeak
    - koloretako margoak
    - boligrafoa
     Pausuak
    -Orria erditik tolestu. 
    -Behin erditik tolestu dugula, alde bakoitza erditik tolestu behar da. 
    -Hiru toledura dituen aldetik, bazterrak tolestuko dira erdialdera hiruki bat sortuz.
    -guraizekin erdian mozketa bat egin eta bertatik sortzen diren puntak erdialdera tolestu. 
     
    Koloretako zizarea
     Materialak:                     Erramintak
    -arrautza kartoia                                        -guraizak
     -2 babarrun                 pintzela                                                             -koloretako akuarelak   Kola
    -ura

     Pausuak
    -kartoia guraizeekin mozten da 
    -ura hartzen dugu 
    -aukeratu ditugun koloreekin margotu eta lehortzen utzi 
    -soberan geratu den kartoitik antenak moztu eta margotu 
    -azkenik begiak, ahoa eta antenak itsatsi

Ideia politak ezta? animatzen bazarete zuek ere horrelakorik egitera, hemen badituzue ideai batzuk!!

Ondo izan!

 ************

Gabonetako zuhaitz birziklatuak

Gabonetan Leioako gaztegunean leiaketa bat zabaldu zuten:
Birziklatutako materialak erabiliz gabonetako zuhaitzak egin,eta noski!! Gorbeia eta Kurkudi gelakoak animatu ginen.
Hurrengo bideoan ikus dezakezue zelan egin genuen:

Gabonetako zuhaitz birziklatua






PAPIROFLEXIA

 

Papiroflexia hitza, Origamia hitzatik dator: japonieraz:  "tolestu" oru  eta "paper" (kami) eta paper orriak tolestean datza. Origamiaren jatorria China da eta ostean Japoniara heldu zen.  Ekialdeko filosofiaren arabera, origamiak lasaitasuna eta pazientzia ematen dio praktikatzen duenari. Normalean, gurasoei haien semeari erakusten diete origamiaren sekretuak. Baina eskulan ere oso baliogarria da, matematiketan, marrazketa teknikoak, diseinua tailerrean edo plastikan ere.







HEMEN UZTEN DIZUEGU UNTZI BAT. ANIMO ETA PAZIENTZIA !
https://www.youtube.com/watch?v=68oz7mCVLKY




18-19 ikasturtea 

 aBC
BIDEO BAT EGIN DUGU ERAKUSTEKO 
 ABC BILDUMA
 2. - tiestoak 
BIDEO BAT EGIN DUGU IKUSTEKO ZELAN EGIN DUGUN TIESTOA ERAKUSTEKO. 

1.-ESKEGITZEKO APAINGARRIAK
BEHARREZKO MATERIALA:
-Kola
-Mediku paloak
-Soka
-Koloreak (margoak,akuarelak…)
-Apaingarriak (purpurina,gometzak…)

PAUSUAK
1-Mediku paloak margoztu.
2-Ondoren, mediku paloak itsatsi bata bestearekin.



3-Itsasten goazen bitartean, eskegitzeko soka itsatsi azken mediku paloan.


4-Azkenik, bakoitzak nahi duen apaingarria jarriko dio eskulanari.


5.-Azkenik, horman leku berezi batean eskegi.

17-18
KOADERNOA
 
1.-MASKARAK


1.-egurrezko kutxak


2 iruzkin :