}

INKLUSIOAren ALDE


23-24 Ikasturtea

INKLUSIO ASTEAREN

 BALORAZIOA

Inklusio astea abenduaren 18tik 22ra ospatu genuen. Astelenean 18an Athletic genuineko jokalari bat etorri zen, Igor Porset eta Gontzal Suances Athleticeko jokalari ohia. Athetic genuinek zabaldu nahi zuenmezua hau da: desgaitasun bat izateak ez dauka limiteak.

Asteazkenean 20an etorri ziren HASZTENekoak eta ekintzabatzuk egin genituen: gurpildun aulkiarekin eta begiak estalita. Ekintza hau egin dugu nola sentitzen diren desgaitasunak dituzten pertsonak.

Ostegun goizean AIDAEko presidentea etorri zen  bere alabaren istorioa  kontatu zigun. oso unkigarria izan zen, asko harritu gintuen eta emozionatuta atera ginen. Arratsaldean, pelikulak ikusi genituen: Campeones, Forrest Gump eta Intocable. Gure gustokoak izan ziren eta dibertigarriak.

Azken egunean, gynkana egin  genuen patioan. Eguraldi txarra egin arren bikain pasatu genuen. Gero zumba dantzatu eta azkenik txokolatada bat egon zen, oso gozoa zegoen.

INKLUSIO ASTEA


Hasi da Inklusio Astea!

Aste honetan…ekintza batzuk egin ditugu:

Astelehenean, Athlétic Genuine

Fundazioko Gontzal Suances eta

Igor Porset etorri ziren institutora eta

hitzaldi bat eman ziguten.

Asteazkenean, Hasztenekoak etorri ziren eta joku batzuk egin genituen gurpil aulkiekin eta antifazekin.

Ostegunean, AIDAEko presidentea etorriko da hitzalde bat emateko.

Ostiralean, gynkana egingo dugu patioan eta gero zumba eta txokolatada.

Eta honekin amaitzen da Inklusio Astea eta oporrak disfrutatzeko momentua!!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!




INKLUSIOAREN ASTEA

 

IINKLUSIO astea!

Datorren astean Inklusio astea ospatuko da. Barandiaraneko ikasleak ospatuko dugu. barandiaran behekoa ekintza batzuk egingo ditugu eta Barandiaran goikoa beste batzuk. 

 

Astelehenean, Athletic genuine fundazioa etorriko da 1. mailakoekin egotera jantokira. 

 

Azteazkenean, Haszten elkartekoak etorriko dira hirugarren mailakoei hitzaldi bat ematera. Klase bakoitzak goizean zehar izango dute hitzaldia.

 

Ostegunean, bigarren mailakoengana AIDAEko presidentea etorriko da zer egiten dute azaltzera.Ordua: 11:00 - 12:15 


Eguna bukatzeko, azken bi saioetan pelikula bat ikusiko dugu:

1.mailakoek:Campeones 2018

2.mailakoek:Intocable 2011

3.mailakoek:Forrest Gump 1994

 

Espero dugu  ondo  pasatzea!!!!!

 

Sentsibilizazio astea!

Datorren astean sentsibilizazioaren astea ospatuko dugu. Irailaren 25etik 29ra.

Datorren astean zehar 1, 2 eta 3 DBHko geletatik pasatuko gara Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak.

Azalduko dugu zer egiten dugun gure geletan eta boluntarioak eskatuko ditugu blogerako eta sukaldaritzarako.

Gogoraraziko dugu inklusioak eta desberdintasunekiko errespetuak gu guztion presentzia, parte hartzea, garapena eta ikaskuntza dakarrela.

Ezin dugu ahaztu: BERDINAK eta DESBERDINAK GARA!!!



22-23 Ikasturtea

 22-23 ikasurtean INKLUSIOAren ALDE!!!!


Laster bukatuko den 22-23 ikasurtean INKLUSIOAren ALDE GAUDELA adierazi nahi izan dugu berriro ere.

Ikasturtea inklusioa zertan datzan lan egiten hasi ginen; Presentzia , parte hartzea , ikaskuntza eta aurrerapena. Horrek esan nahi du ikaskuntzarako oztopo barik  egon behar  garela guztiok ikasi eta garatu ahal izateko…

GUZTIOK BERDINAK ETA DESBERDINAK GARELAKO.

Cobid larrialdi egoera pasatu ondoren, berriro elkartu ahal izan gara sukaldaritza, bloga, komunitate… eta hainbat ekintzetan elkarrekin lan egiteko.


Aste honetan Alfonsoren agurra prestatu dugu. Barandiaran institutoan 37 urte inguru lanean aritu den irakaslea. Oso maitatua ikasleen artean eta estimatua lankideen artean. Hona hemen  bere agurraren zati bat:







Apirilaren 2a: AUTISMOaren  nazioarteko eguna


Gaur guri dagokigu TEAri buruz hitz egitea
(Autismoaren espektroaren trastornoa), datorren apirilaren 2an autismoaren nazioarteko eguna baita.




2023an 3 alderdi
autismoaren espektroaren barruan azaldu nahi nahi dituzte:




*
ALDAKORTASUNA Berdinak, baina desberdinak.


* BEREZITASUNA ETA ESPEZIFIKOTASUNA: Estigmak eta mitoak eraistea.


Autismoa ulertzea eta autistak baloratzea.




* KIDE IZATEA:


Harrotasuna bazterkeriaren aurrean; babesa ordezkapenaren aurrean.

Aurtengo lema:



Ikusi dugun bideoan hainbat pertsona agertzen dira:Nacho , Jaime, Eva eta Aline,  autistak, oso desberdinak direla ikusi dugu, eta oso interesgarria iruditu zaigu, horregatik partekatu nahi dizuegu:
https://youtu.be/WM8d39oFBD4

 



Beste aldetik, hurbilago dugun APNABI elkarteak, Bizkaiko familien elkarteak, familia martxa bat proposatu du Berangon autismoa ikusarazteko.

 

 



Martxoak 21a: Síndrome Down nazioarteko eguna

Datorren astean, martxoaren 21ean, down sindromearen nazioarteko eguna ospatzen da. Aurtengo kanpainaren leloa “#EzgaraEstereotipobat, askoz ere gehiago gara” da. Down sindromea duten pertsonak ikusteko modua aldatzea du helburu, gizartea aurreiritziz eta estereotipoz beteta dagoelako. 


Institutoan down fundazioan dauden ikasle batzuk daude eta elkarte ezberdinekin lan egiten dute. Adibidez Bilbaocentro eta music for the world proiektua. 




22-23 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA- BALORAZIOA

2023 urte berri ON!!!

22-23 Inklusioaren Aldeko Astearen balorazioaren laburpena partekatu nahi dizuegu:


Gehiengoek desgaitasuna duen pertsona batekin harremanak izan dituzuela adierazi duzue  eta noizbait mina egitekotan ez jakiteagatik izan dela.




 


 Aste horretan izandako hitzaldiak ( Atletic Fundazioa, Down Sindromea, Hazsten) eta pelikulak gustatu zaizkizue. 

Zuen ustez Sentsibilizazioa Tutoretzan landu genuen Saioa beharrezkoa da. Tamalez marrazketa lehiaketan partaidetza eskasa izan da, lema “ aurreritziak edota mitoak ezabatzen”, aldiz, ondo baloratu duzue. Ikastetxeko igarobideak irudiaz ornitzea ondo baloratu duzue, ornitzeaz aparte ikasteko baliogarriak  bait dira.


Eskertzen dizkizuegu zuen balorazioak eta jarritako iradokizunak kontuan hartuko ditugu hurrengo urterako.

Behin eta berriro…

MILA MILOI ESKER

  zuen LANKIDETZAGATIK!!!!!

 


ZER DA INKLUSIOA???

Aurreko elkarlagunen bileran horietako batek galdetu zuen:

-Zer da INKLUSIOA?

Galdera garrantzi handikoa da eta horren argitarapena handiagoa…

Inklusioa lortzeko hiru oinarri bete beharko ditugu:

1.       Dibertsitate funtsionala duten pertsonak onartu eta errespetatu, hau da, pertsonen arteko desberdintasunak izatea ez da problemarik izan behar, baizik eta aukera ederra ikasteko.

2.       Dibertsitate funtsionala duten pertsonek inklusioa izateko PARTE HARTZEko eskubideak izan behar dituzte.

3.       Dibertsitate funtsionala duten pertsonak inklusioa izateko behar dituzten laguntzak eskeini edo dituzten zailtasunak ekiditzen saiatu behar gara.

 Honekin lotuta dago gure ikaskideek

Ethan eta Daniel egin dutena.Pasaden astean azaldu genizuen Jon Zuazola abeslariarekin bideo klip bat grabatu dutela( “ Divididos “ kanta), eta Youtuben edo gure blogan ikus dezakezue.Aste honetan Ethan eta Daniel berriro Jon Zuazolarekin egon dira, prentsaurrea bat egin dutelarik, beraz parte hartzeko aukera izan dute. Hurrengo argazkian ikus ditzakezue:





ETHAN eta DANIEL abesten!!!

 


Ethan eta Daniel, Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak, protagonistak izan dira, Jon Zuazola abeslariarekin eta Sindrome Down fundazioarekin bideo bat egin dute eta. Bideoa Bizkaiko herri batzuetan grabatu dute: Getxo, Erandio, Sopela, Portugalete...

Abestia entzun dugu eta gustatu zaigu, eta esaten duenean “hemen jarraitzen dut zure zain, begiak zabaltzen eta nire bihotza beti bi zatitan banatuta izango dut” guk ulertzen dugu alde batetik pazientziaz eta astiro egin behar ditugula gauzak, eta beste aldetik bizitzaren erritmoa arina da.

Honelako bideoak egiten dituzten abeslariek inklusioaren alde lan egiten dute eta hori gure ustez oso ondo dago.

Hor daukazue bideoa ikusteko, ziur gaude gustatuko zaizuela.


DIVIDIDO - ZUA "MUSIC FOR THE WORLD"




ELKARLAGUNAK lanean





Pasaden ostegunean, azaroaren27an, 22-23 ikasurteko ELKARLAGUNEN bilera ospatu genuen. Hauek gara ikasturte honetako elkarlagunak

1.A

-Maika Granados

-Joseba Gómez

1.B

-Valeria Pinzón

-Alba Correal

1.D

-Irati garcía 

-Sheila montaño

1.E

Asier Núñez

-Urko Jiménez

1.F

-Naia sarria 

-Urtzi González de Langarika

2.A

-Mikel rodríguez

-Julen Montero

2.B

-Leire Martínez

-Uxue Espina

-Alaine García

-June Ortún

2.D

-Eneroytz Puente

-Aritz Uriarte

-Aitor Sierra

-Lier Elorriaga

-Asier Pérez

-Brenon da Silva

2.E

-Alvaro Méndez

-Ane Hidalgo

-Esti Francia

3.A

-Yara Juarros

-Ashley

-Aimar Adánez

3.B

-Jose Miguel Jiménez

-Noa Abaitua

3.D

-Ariane de Dios Diéguez

-Ander Nichifor

3.E

-Egor Vidal 

-Naia Herrero

3.F

-Eider Atxandalabaso

-

 

Bi eginkizun betetzen saiatuko gara:

1.- BLOGan astero argitaratuko diren gaiak aukeratu.

2.-Ikastetxean Inklusioaren Aldeko jarduerak bultzatu: txapelketak, apainketa,…

Hemendik abendurarte izango ditugun ospakizunak  proposamenak zabaldu beharko ditugu: pala eta marrazketa txapeldetak.



SENTSIBILIZAZIOAREN BALORAZIOA

Irailean tutoretzetan Gorbeia eta Kurkudi gelakideok Sentsibilizazioa landu genuen klase guztietan eta tutoreek horren balorazioa egin dute. Hona hemen lortutako erantzunen laburpena.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Inklusioaren aldeko Sensibilizazio saioa institutoan egitea beharrezkoa ikusten duzu? . Erantzunen kopurua: 26 erantzun.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Zure gelan egindako sentsibilizazio saioaren egokitasuna baloratu. Erantzunen kopurua: 26 erantzun.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Erabilitako Materiala baloratu. Erantzunen kopurua: 26 erantzun.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Denboralizazioa baloratu. Erantzunen kopurua: 26 erantzun.

Egindako proposamenak: sentsibilizazio saio gehiago egitea edo luzeagoak izatea proposatzen da. Patioan ekintzak batera prestatzea. Gela guztiek Kurkudi eta Gorbeia gelak bisitatu ditzaten ikasturtean zehar. Proiektuaren batean elkarlanean aritzean…

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!


SENTSIBILIZAZIOA lantzen…

irailaren 19tik 23ra.



Aste honetan zehar DBHko 1.,2.,eta 3.mailetako ikasleekin inklusioa landu dugu Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok. “EZ +, EZTA – ERE, PERTSONA BEREZIAK GARA, ZU BEZAIN BEREZIAK” lema abiapuntutzat hartuta, jarduera ezberdinak landu ditugu.


Zer da inklusioa?: Presentzia , parte hartzea , ikaskuntza eta aurrerapena. Horrek esan nahi du ikaskuntzarako oztopo barik  egon behar  garela guztiok ikasi eta garatu ahal izateko,
 zeren eta 

GUZTIOK BERDINAK ETA DESBERDINAK GARA.

TOPERA INKLUSIOAren ALDE!!!!



Datorren astean INKLUSIOaren aldeko sentsibilizazioa landuko dugu berriro. Gogoraraziko dugu inklusioak eta desberdintasunekiko errespetuak gu guztion presentzia, parte-hartzea, garapena eta ikaskuntza dakarrela, ezin dugu  ahaztu: BERDINAK ETA  DESBERDINAK gara!!!!!.




2021- 2022


TELMO IRURETA

Apirilaren 13an, Telmo Irureta institutora etorri zen hitzaldi bat ematera. Telmo Irureta euskal aktore, umorista eta ingeleseko irakaslea da. 1989ko urtarrilaren 8an jaio zen Zumaian. Garuneko paralisia dauka, 2 urte eta erdi zituela jasan zuen entzefalitisaren ondorioz.

 

Euskal Herriko Unibertsitatean ingelesa eta pedagogia ikasi zituen, eta gero Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean matrikulatu zen. Hiru urteko interpretazio-ikasketak nahikoak izan zaizkio jakiteko horretan aritu nahi zuela.

 

Ordutik, pelikula eta telesail desberdinetan aritu da: La Que se Avecina,

Barre librea, Robarte una noche, La consagración de la primavera….

 

Asko gustatu zitzaigun hitzaldia, oso gauza interesgarriak kontatu zizkigun bere ezgaitasunaren inguruan, beti ere umore ikutua emanez.

Nahiz eta zailtasun asko aurkitu dituen bere bizitzan, lortu du nahi izan duena eta oso maitatua sentitu eta sentitzen da.





AUTISMOAREN NAZIOARTEKO

EGUNA 

 

 Datorren larunbatean,  apirilak 2, autismoaren eguna ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007an apirilaren 2a ezarri zuen Autismoaren gaineko Kontzentziaziorako Munduko Egun gisa, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko eta eskubide osoko herritar gisa gizartearen eremu guztietan sartzea sustatzeko.

Autismoaren espektroaren nahasmendua nerbio-sistemaren konfigurazioan eta garun-funtzionamenduan eragina duen jatorri neurobiologikoko nahasmendua da. Pertsonari bizitza osoan laguntzen dio eta, funtsean, funtzionamendu pertsonaleko bi arlori eragiten die:

  • Komunikazioa eta interakzio soziala
  • Pentsamenduaren eta portaeraren malgutasuna
Horietako askok diskriminazio-maila oso altuari egin behar diote aurre bizitzaren alderdi guztietan, neurri handi batean EATari buruzko kontzientziaziorik ezagatik. Beharrezkoa da dauden aurreiritziak ezabatzea eta kolektiboarekin enpatizatzea. Haien beharrak ezagutzea eta ulertzea, zoriontsu bizitzeko eta gizartean gainerako herritarren baldintza berberetan parte hartzeko aukera emango dieten berariazko laguntzak eman ahal izateko.


Barandiaran institutoan inklusioaren erronkan guztion partaidetza bultzatu nahi dugu eta egiten ditugun ekintzetan irisgarritazun kognitiboa sustatzen dugu. Irisgarritasun kognitiboa da testu, kartel, teknologia eta piktogramek bete behar duten baldintza, pertsona guztiek erraz uler ditzaten. Hau da, irisgarritasun kognitiboak mundua errazago ulertzea du helburu.

Adibidez, korrika egunerako dantza egiteko pausuak irudien bitartez prestatu ditugu denok errezago ikasteko.



 

















“Martxoak 21an, DOWN Sindromearen Nazioarteko Eguna”



Down sindromea duten pertsonek hiru kromosoma izaten dituzte 21. parean, normalean dauden bien ordez; horregatik, sindrome horri trisomia 21 ere esaten zaio. Down sindromea da adimen-desgaitasunaren kausa nagusia.

 Down Sindromearen Nazioarteko Eguna urtero martxoaren 21an  2012tik  ospatzen da.

Guretzat bizitza ez da kromosomatan oinarritu behar, bizitzan pertsonak gaude, ... eta gomendatzen dizuegu horrengo bideoa ikustea:

sindrome de down 2015

 

Gure ustez pertsona guztiak desberdinak gara eta errespetu osoa guztiok  merezi dugu. Inklusioaren alde gaudenez, zalantzarik ez,  guztiok ELKARREKIN  eta ELKARRENGATIK ikas dezakegula uste dugu.

Down Sindromea duen pertsona bat ezagutzen dugu, gure Barandiaran institutoan ikasten dago  eta berarekin eta berarengatik hurrengo gauzak ikasten ditugu: Irrifartsu izatera , ikasteko ahaleginak egitera, pertsona positiboa saiatzen izatera, Maitagarria izatera. besteak entzutera… eta guzti horregatik ESKERRAK  ematen dizkiogu.  

Aurtengo lema hori da: “eskerrak eman horrenbestegatik”......


.....eta batzutan zaila izan arren, guk egin nahi dugu. Hona hemen aurtengo bideoa  benetan ikusgarria:







“NEGUKO PARAOLINPIADAK”



Joko Paralinpikoak Ludwig Guttmannek 1960an sortutako nazioarteko lehiaketak dira, era guztietako desgaitasun fisikoak, burukoak edo zentzumenezkoak dituzten atletei zuzendutakoak dira.

Lehendabiziko Neguko Paralinpiar Jokoak Örnsköldsviken egin ziren, Suedian. Joko horietan, hainbat desgaitasun eta kategoria zituzten atletak lehiatu ziren. Neguko Jokoak lau urtetik behin jokatzen dira, Neguko Olinpiar Jokoak egin eta lau urtera eta udakoak baino bi urte geroago. Tradizio hori 1992ko Jokoekin hasi zen Albertvillen (Frantzian).

NOIZ OSPATUKO DIRA? 2022ko Martxoaren 4tik 13ra.

NON OSPATUKO DIRA? Pekinen (Txinan)

 

46 herrialde ariko dira, seiehun kirolari baino gehiago, eta, lehen aldiz, honako hauek: Israel, Panama eta Azerbaijan. Euskal Herriko kirolaririk ez da izango Txinako hiriburuan.

 

ZE MODALITATE JOKATUKO DIRA?  

  • MENDI ESKIA
  • ESKI NORDIKOA
  • SNOWBOARDA
  • IZOTZ HOCKEYA
  • CURLINGA 
  • BIATLOIA

 







Aurreko ikasturteetan bezala hemen daukazue 21-22 ikasturtean inklusioaren aldeko astean egindako jardueren bideoa, gozatu!!!.

21-22 INKLUSIOAren ALDEko BIDEOA




21-22 IKASTURTEan INKLUSIOAz JOLASEAN…


Ikasturte honetan ere joku bat prestatu dugu Inklusioaren eta dibertsitate funtzionala duten pertsonengandik gauza pilo ikasteko.

Jokatzeko hurrengo LINKan klikatu:

 

 21-22 INKLUSIOAz JOLASEAN









Berriro mila esker zuen partaidetzagatik!!!



 

 “SASKIBALOI EGOKITUAREN TOPAKETA”


Azaroaren 21ean, Portugaleten, saskibaloi egokituaren txapelketa antolatu zen. Topaketan, hurrengo taldeek parte hartu zuten: GORABIDE, NORTH SASKI HASZTEN, ORIBELTZA, SASKI GETXO HASZTEN, HASZTEN SASKI, BILBAO BASKET eta BOSKOZALEAK. Horien artean, institutoko ikaslea den Martin bertan egon zen. Topaketa goizeko 10:00etan hasi zen eta 13:30etan amaitu zen




«URRIAK 10: 

 X FRAGIL SINDROMEAREN EUROPAKO EGUNA » 


X FRAGIL sindromea jatorri genetiko eta hereditarioko adimen-desgaitasunaren lehen kausa da.


Ba al zenekiten X sindrome hauskorra duten pertsonek behatzeko gaitasun handia dutela? Gauza gehiago jakin nahi dituzue pertsona horiei buruz?


- 2500 gizonetik 1ek SXF dute.


- 4.000 emakumetik 1ek SXF dute.


- 1/238 emakume eta 1/800 gizon genearen mutazioaren eramaileak dira.

Eta ez zekiten.


X FRAGIL sindromea duten pertsona askok honako ezaugarri hauetako bat edo batzuk izan ditzakete:


-Arreta-defizita


-Hiperaktibitatea


-Jokabide-arazoak (kontrolik eza, patetak, kasketak)


-Antsietate soziala


Jokabide-ezaugarri horiek guztiak hobetu egiten dira urteetan zehar.


Guk, pertsona guztion inklusioa eta desberdintasunak errespetatzearen alde gaudenok, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu. Asko gustatu zaigu, hasiera jartzen dizuegu... ea zuei ere gustatzen zaizuen!




GORREN NAZIOARTEKO EGUNA

21/22 ikasturte berri honetan inklusioaren alde gaudela azaldu nahi dugu, eta klasez klase zuen partaidetza eskatu genuen blogan gurekin batera lan egiteko. Orrialde honetan aniztasun funtzionalaren inguruan dauden ekimenen berri emango dizuegu.


Irailak 25ean, pasa den larunbatean, Gorren Nazioarteko eguna ospatu zen.

Dakizuenez, gorrak zeinu-hizkuntzaren bidez komunikatzen dira; horretarako,


keinu desberdinak erabiltzen dituzte, hau da, beren hizkuntza dute.

Pertsona gorrentzat garrantzitsua da ezpainak irakurtzea, eta COVID dela eta, maskarak nahitaez erabiltzeak kalte handia egin die.

Bideo honetan benetako adibide bat ikus dezakezue:

LENGUA DE SIGNOS - VOCABULARIO

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako helbide honetan aurki dezakezue:
EUSKAL GORRAK




Aurreko ikasurtetako argitalpenak.....

Hurrengo lehiatiletan aurreko argitalpenak ikus daitezke, egin klik eta listo!!!!!





INKLUSIOAREN ALDE 14 - 15 - 16 - 17 



INKLUSIOAREN ALDE 18 - 19 - 20




INKLUSIOAREN ALDE 20-21



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina