}

LIBURUAREN ASTEA

 

APIRILAK25tik… LIBURU ASTEA BARANDIARAN IKASTETXEAN




Apirilak 23an liburuaren eguna ospatzen da, baina gu oporretan geudenez, hurrengo astean ospatu genuen, Apirilak 25tik 29ra.

Jarduera asko egin genituen, eta orain bakoitzaren azalpen txiki bat egingo dizuegu:

ANTZAR JOKOA: taula batean dadoak bota eta tokatzen zitzaizun portada topatu behar zenuen  galerian zeuden kortinen artean.



BOOK TRAILERRA: liburu baten trailerra egin behar zenuen.





ASMATU LIBURUA: izenak dion bezala asmatu behar zenuen liburua.


HILOTZ ATSEGINA: orri baten idatzitako esaldiari jarraipena eman behar zenion, gero zapaldu eta hurrengoa idatzi istoria jarraitzeko.




ORRI MARKATZAILE TXAPELKETA: Ikasle asko parte hartu genuen txapelketan eta liburuaren markatzaile pilo egin genituen.



Txapelketaren irabazleak hurrengo hauek izan ziren:

1.   mailan: Ane Moja, Nerea Martinez, Estibaliz Francia, Leire Martinez.

2.   mailan: Ariane de Dios, Naia Herrero, Shirley Barriga

3.   mailan: Aurkeztutako orri- markatzaileak ez zuten behar kalitatea, ez dira sariak banatu.

4.   mailan: Maider Azkarate, Ainhize Mesa.

               Gure ikasleak diplom jaso zuten egindako lanagatik

Gure ustez liburu eguna ospatzea oso garrantzitsua da, zeren eta  liburuak gauzak  ikasteko eta kultura aberazteko  baliogarriak baitira.