}

GAURKO BERRIA 20-21 IKASURTEAn

 

2020-2021

 

 

 

 

 

 

 

Nola eraman dugu 20 / 21 ikasturtea?…

20-21 ikasturte hau berezia izan da, guztiz berezia!!! Ez dugu azaldu behar zergatia, COVID , noski!!!

 

Nola hasi ginen ? Eta ….. Ze nolako gauzak egin behar izan ditugu kurtsoan zehar?




*Sartzeko eta irteteko ordutegi desberdinekin, guztiok batera ez elkartzeko. eta mantendu behar ditugun distantziak izateko. 

*Muxukoa denbora guztian ipinita eraman behar izan dugu.

*Eskuak sarritan hidrogelaz garbitu behar izan ditugu.

 *Talde burbuilak mantendu.

*Patioan kurtso amaitu arte ezin izan dugu jolastu baloiaz, frontoian… materiala ezin genuelako elkar trukatu.

*Klaseko materialak elkar trukatzeko kontuz ibili behar izan gara.

 

Eta nola bukatzen ari gara?

Egia aitortuz,  ilusionatuta baino askoz gehiago nekatuta gaudela esan beharko dugu, horrenbeste kontrol  neurriak betetzen saiatu garela eta.

Baina ….positiboak ere izaten saiatuko  gara. Kasu positibo gutxi egon dira, konfinamendu asko ez ditugu izan …. eta … 20 /21 ikasturtea Barandiaran institutoan bukatuko dugu, eta ez etxean. 

 

Animo!! gutxi falta zaigu , asko ikasi…. eta… ondo baino hobeto bukatu!!! 

 

 

1.mailan Ciber-bulling…

Pasaden astean 1.mailako ikasleek Ciber Bulling-ari buruzko hitzaldiak izan genituen.

Datorren maiatzaren 2an Bulling aurkakoa nazioarteko eguna ospatuko da…

 

Zer da Ciber-bullinga?

Teknologien bidez bidaltzen diren mezu edo irudi mingarriak, beste pertsona bat

jazartzeko erabiltzen direnean.

Gaur egun, gehien bat, eskoletan mugikor eta ordenagailuaren bidez egiten da. 

 

Ondorioak: 

1-Eskolako notak jeisten dira.

2-Depresio sintomak azaltzea. 

3-Autoestimu baxua.

4-Lagunengan konfiantza galdu.

5-Gauzak egiteko gogo eza.

6-Kasu batzuetan bere buruaz beste egitea.

 

Guk zer egin laguntzeko:

1-Laguntza eskatu.

2-Gurasoei, irakaslei eta lagunei azaldu gertatutakoa.

3-Salaketa jarri.

4-Gure sare-sozialak pribatuan jarri.

5-Blokeatu eta ezabatu jazarpen mezuak bidaltzen dituenari.

6-Sare sozialetatik denbora batez urrundu.

 

Gaiaren inguruko pelikulak:

-Ben X.

-Cadena de favores.

-Acoso en las aulas.



Nola ospatu bullingaren aurkako eguna:

1-Gaiari buruz azalpenak  eman besteei.

2-Sare sozialak erabili gaia ikusgarri egiteko.

 



 

https://www.diainternacionalde.com/ficha/dia-internacional-contra-bullying-acoso-escolar#resTit_7

 

Lanean ari gara!!!…

 


 


Igarobideetatik buelta bat emoten baduzue, lan pila ikusteko  aukera ederra izango duzue.

Horrela 1.mailako ikasle bakoitzak pentsatu du 2021 urtean zer espero duen. Gero klase guztietan hormairudiak margotu dituzte.

 

 

2.mailakoak ere lanean ari dira, kasu honetan irakurketa desberdinak landuz, narrazioak, biografiak eta albisteak hizkuntza desberdinetan (ingelera, euskera eta gastelaniaz) hormairudiak ere margotu dituzte.


 

JOPE!!! Etxean gelditu behar…

Pasaden larunbatan, otsailaren 27an,  Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasle guztiak etxean konfinatuta gelditu behar izan gara 10 egun, martxoak 9a arte.

Protokoloa jarraituz 2 PCR egin  behar izan  ditugu eta guztiok negatibo atera dugunez berriro gaude Barandiaran institutoan poz pozik.





Baikorrak izanda, aste horretan  gehien gustatu zaiguna  pasaden ostegunean MEETen bidez egin genuen bilera izan da, hor elkar ikusteko aukera ederra izan bait genuen, muxuko gabe gainera!!!

 

 

 

 

 

 

Otsailak 21: Ama hizkuntzaren eguna


Otsailaren 21ean Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu osoan hitz egiten diren hizkuntza eta dialekto guztiak zaindu eta babesteko helburuarekin.
2007an Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aldarrikatu zuen.

Geure ikastetxean hizkuntza desberdinak ikasteko aukerak ditugu: euskera, gaztelania, ingelera eta frantseza.
Balore etiko eta irratigintzan saioetan egun berezi hau landu genuen, ikasleen aniztasuna kontuan hartuta.

 

 

 

 




 

 

EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA...

 


 

Gaur Gorbeia eta Kurkudi gelakoak informatika-gelara joan gara emakume zientzialariei buruzko kahoot jolasa egitera. Hasieran lio samarra izan da, jokoan sartzen uzten zigulako, orduan erabaki dugu galderak inprimatzea eta horrela jokoa egin ahal izatea. 10 galdera zeuden, batzuk errazak ziren eta beste batzuk ez hainbeste. Asmatu dugu ASKO. Pilo bat  gustatu zaigu.

 

 

Otsailak,4: Santa Ageda!

Gaur Agate Deuna da eta abesteko eguna da, baina COVID-19 dela eta umeak eskoletan abestuko dute.

Eta zergatik ospatzen dugu Santa Ageda?

Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza esker ibiltzea.Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

 

Agate Deuna martiria Italian ( Sizilian) jaio zen 230. urtean. Familia diruduna eta onekoa, kristau sutsua eta benetan ederra. Quintianus senatariak beretzako nahi zuen baina Jaungoikoarekin konprometitua zegoenez ez zuen onartu. Orduan Quintanususek torturatu eta bularrak moztu zizkion. 251. Urtean hil zen, 21 urte zituela.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea. 

 

2021 urte berria!!!!

2021 urte berria hasi gara eta..

 

*COVID egoera, bakuna-txertoaren itxaropenak….

Orain gabonetako irrespontzabilitateen kontsekuentziak sufritzen ari gara. Kutxatuen kasuak igotzen ari dira, hirugarren olatuan gaude. Ospitaleak kolapsoaren ertzean daude. Abenduaren 27an txertoa jartzen hasi ziren erresidentzietan.

Beste alde batetik eta urte berriaren hasierarekin, institutoan proiektu berriak jarri dira martzan.



*Ikastetxean proiektu berriak: 

  -Patioko jolasak

Arau orokorrak: talde bakoitzeko sei lagun gehienez, taldeko lehenengo izena ikasle arduraduna da, denbora tartea aste betekoa, garbiketa jolastu baino lehen eta gero (atezaintzan), maskara beti jantzita eta distantzia beti mantentzen.

 

  -Irratigintza

Lehiaketa bat egongo da irratian, urtarrilaren 22ra arte izena emateko aukera dago eta urtarrilaren 25ean hasiko dira grabazioak. Jolas desberdinak egongo dira: asmakizunak, tabu, egunean behin, zertarako balio du, pentsatzeko jolasak eta musika. 6 ikasleko taldeak eta talde bakoitza jolastordu bakar batean joan beharko zen grabatzera.

 

*BLOGaren azken estatistikak:

Hurrengo taulan blogaren bisiten azkenengo datuak.

 


Mundu mailan izan ditugun bisitak.





 

 

 HAZSTENekoekin HEZIKETA FISIKOA EGITEN HASI GARA

Atzo, urriaren 11an, gimnasia egiten  hasi genuen Hazstenekoekin. Aspaldi ez genuela ikusten Borja monitorea, martxoaren 12an ikusi genuen azkeneko aldiz, konfinamendua hasi baino lehen, eta Aitor monitore berria ezagutu genuen.

Saioaren hasieran beroketa egin genuen, eta gero jolas desberdinak egin genituen. Primeran pasatu genuen. 


 


 

 

 

 

 

 

 

 

CHRIS, GURE BLOG-aren JARRAITZAILE BERRIA…

Urriaren 22an, mezu bitxi bat jaso genuen gure korreoan, Chris izeneko mutil batek bidalitakoa.


Inoiz ez dugu horrelako mezurik jaso eta hasiera batean harrituta gelditu ginen, broma bat zela pentsatu genuen, baina ez, blogean egiten dugun lanagatik eta batez ere autismoari buruz hitz egiteagatik zoriontzen gintuen.Suposatzen dugu Chris atzerritarra dela (EEBB edo UK), eta berak pentsatu zuen gu indonesiarrak ginela, google itzultzaileak , itzulpen oso traketsa egin zuelako. Akats hau argitzeko, mezu bat bidali genion azalpen guztiak ematen, nongoak garen, zein den blogean erabiltzen dugun hizkuntza, zein institutotan ikasten dugun, nolako ikasleak garen, zer nolako ekintzak egiten ditugun INKLUSIOA ETA LANKIDETZA aurrera eramateko.Oraindik bere erantzunaren zain gaude...

 

 

 

 

 

INKLUSIOAREN ALDEKO SENSIBILIZAZIOA

   Aste honetan , irailak 22 eta 23an Kurkudiko Marisol eta Ethanek 1.2. eta 3.mailako gela guztietan Barandiaranelkarlanean bloga aurkeztu dute. Aurreko ikasturteetan Gorbeia eta Kurkudiko ikasle guztiok egiten genuen, baina aurtengo egoera berezia dela kontutan hartu behar izan dugu, eta 2 pertsonak bakarrik klaseetan aurkezpena egin  ahal izan dute.

Inklusioaren aldeko jarrera bultzatzeko BLOGa erakutsi dute.

Ethanek, bere naturaltasun osoz, ikasleei inplikazioa eskatu eta behin eta berriro esan  die:

Animatu!!!

Aste honetan gurasoek blogaren berria jasoko dute eta inprimaki bat beteko dute bere seme-alabaren partaidetza adierazteko. Horren ondoren egutegi bat argitaratuko dugu BLOGa martxan jartzeko.

 


 

Irrikitan gaude hasteko!!!!

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina