}

 INKLUSIOAREN ASTEA

Bihar hasiko da INKLUSIOAREN ASTEA, ekintza piloa daude prestatuta, animatu zaitezte parte hartzen!!!

Hona hemen, EGITARAUA


 Inklusioaren astea

Abenduaren 16tik 22ra

Aurten ere, gure institutoan, inklusioaren astea ospatuko da, abenduaren 16tik 22ra hain zuzen ere.

Egun horietan, eta ikasgai desberdinetan, irakasleek jaduera batzuk aurkeztuko dizkigute. 

Abenduaren 16an, Athletic Genuine taldeko jokalari batzuk hitzalditxo bat emango digute.



Abenduaren 20an, Javi Conde atleta paralinpikoa gurekin egongo da.




Abenduaren 21ean HASZTEN elkartekoek etorriko dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin egiten dute lan, batez ere kirol arloan.


Azkenik,abenduaren 22an, jaia. Lehenengo saioan SCAPE ROOM ordenagailuan, gero pelikula,patioa eta ostean,galdetegi bat bete beharko dugu inklusioaren astearen inguruan gure iritzia ematen.


 ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna, ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.Euskal Etxeak guretik kanpo bizi diren euskaldunak biltzeko guneak dira,  Munduan barrena gaur egun 150 euskal etxetik gora aurki ditzakegu, horien gehiengoa Ipar eta Hego Amerikan sakabanatuta daudelarik.



Eta zer egingo dugu institutoan egun hau ospatzeko? Kahoot bat egingo dugu, patio orduan euskal musika jarriko da eta euskararen aldeko kamiseta badaukazu, ekarri.


Euskaraz bizi nahi dut!!!!