}

 ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna, ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.Euskal Etxeak guretik kanpo bizi diren euskaldunak biltzeko guneak dira,  Munduan barrena gaur egun 150 euskal etxetik gora aurki ditzakegu, horien gehiengoa Ipar eta Hego Amerikan sakabanatuta daudelarik.



Eta zer egingo dugu institutoan egun hau ospatzeko? Kahoot bat egingo dugu, patio orduan euskal musika jarriko da eta euskararen aldeko kamiseta badaukazu, ekarri.


Euskaraz bizi nahi dut!!!!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina