}

IKASLEGOAren INPLIKAZIOA LORTU NAHIAN

 

Ikaslegoaren inplikazioa lortu nahian...

 

Pasaden asteetan DBHko 1.mailatik 2.batxilergorainoko ikasleek  galdetegi bat bete behar genuen tutoretzan. Galdetegi horren helburua ikaslegoaren inplikazioa lortzea zen.

Guztira 159 ikasleek erantzun dute, gure ustez  gutxiegi izan arren, ondorio nabarmenak ateratzen saiatuko gara.



Gehienen erantzunen arabera “ institutoan proposatzen diren ekimenak ez zaikie ikasleei gustatzen”, gure ustez , hau konpontzeko ikasleok aukera ederra daukagu geure gustokoak diren proposamenak egiteko. Hurrengo hauek dira gure zaletasunak:





Aurreko erantzunak aztertuz ikasleok animatuko ginateke ekimenak gure gustokoak izango balira, sariak egongo balira eta irakasleek ebaluaketan kontutan izango balute.

Hiru baldintza ematen badira jadanik, zergatik ez gara animatzen? Gure ustez ordu asko gaude institutoan, aukera ederrak ditugu hobetzeko, eta hobetzen badugu gu hobeto egongo gara, eta horretarako ikasleok inplikatu beharko gara.

Beste galdera batzuk izan dira ia euskal musika entzuten dugun, euskerazko telebista edo zinema ikusten dugun, euskerazko idazleak edo youtuberrak ezagutzen ditugun… erantzun gehienak ezezkoak izan dira.

Aipatuko ditugu ezagutzen ditugun batzuk:

Musika: Glaukoma, En tol Sarmiento, Huntza, Zetak eta Gatibu, Xatiro, Rock and Roll, Oskorri, Vendetta,  ETS. Hesian…

Telebista: Goazen , ETB, filme batzuk…

Kirolak: futbola, saskibaloia, gimnasia ritmika, atletismoa, igeriketa,…

Youtuberrak: Ibai Llanos,…

…..

Egia aitortu behar dugu ikasturte honetako baldintzak ez direla bat ere egokiak izan, COVID dela eta ezin ditugu gauza askorik egin, horregatik datorren ikasturte hasieran berriro galdetegia egitea proposatzen dugu eta ia benetazko  ikasleen inplikazioa  lortzen dugun.


ANIMO!!!!!!!!!!!


 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina