}

MARTXOAK 8. EMAKUME EGUNA

 

Martxoak,8: Emakume eguna


Martxoaren 8an beti bezala EMAKUME EGUNA ospatuko da, eta ikasturte berezi honetan ere Barandiaran ikastetxean hurrengo jarduerak egin ditugu:

*Lehenik eta behin gonbidapena morez jantzita etortzeko, eta hau zergatik? Emakume eguna dela adierazteko.

Beheko institutuan :

Irrati saio bereziak M8ren inguruan. 

- M8ko errekreoan emakume mundu martxaren koreografia eta abestia. 

 

Goiko institutoan:

 



-  Feminismoa martxan grafitia. 

- Feminismoaren historiaren monografikoa Batxillergoko Historiako klaseetan. 

- Leioako Sutea talde feministaren aurkezpena klase desberdinetan. 

 

Bestalde ,  Leioako udalak, Andrak eta Leioako sare feministak M8ari begira prestatu dituzte ekintza batzuk: 

 

- Martxoak 4 : Zaintzaren greba eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare feministak 20.00tan bulean. 

- Martxoak 8: Emakume Langileen nazioarteko eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare feministak 19.30tan bulean. 

- Martxoak 9 : Diskriminazio edo askotariko zailtasun egoeran dauden emakumeei buruzko solasaldia 18.00-tan kultur Leioan-prentsa gelan, Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta. 

- Martxooak 10: Gizonezkoei zuzendutako maskulinitate tailerra 18.00-tan kultur Leioan-prentsa gelan, Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta. 

- Martxoak 11: " Soy la bomba" Bea Larrañaga Clown 19.00tan kultur Leioako auditoriumena,  Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta.

 

 


Gure partez, emakume guztiok …..Maite zaitezte eta zaindu zaitezte!!!!





iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina