2018- 2019
INKLUSIOAREN
ALDEKO ASTEA
Aste
honetan Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasle eta
irakasleok tutoretza saioan ormirudiak egin ditugu 1.mailakoekin.
Ormirudian nabarmendu ditugu geure
barruan izan nahi ditugun gauzak, emozioak,... inklusioaren aldekoak
direnak , noski!!: errespetua , enpatia, maitasuna, familia,amor,
alegría,...eta kanporatu nahi ditugunak , adibidez: izorra, irainak, jipoitu,
jarrera ezezkorrak, indignación,...
Benetan politak direla ormirudiak , eta egindako lana primeran egon zen!!
Horra hor 18-19 ikasurte honetan inklusioaren aldeko astean egindako BIDEOa:
INKLUSIOAREN ALDEKO
ASTEA Abenduaren 18tik 22ra arte
Aste honetan Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasle eta irakasleok
klasez klase tutoretza saioetan Inklusioaren aldeko jarduerak egiten hasi
gara, lema honekin:
EZ + ( gehiago ) , EZ
- ( gutxiago) ,
PERTSONA BEREZIAK GARA ,
ZU ZEU BEZAIN BEREZIAK.
Datorren astean ere , hainbat jarduera landuko dira irakasgai guztietan : naturan,
H.fisikoan, gizarte, hizkuntzetan ( euskera , gazte,… ),….
Guzti honen helburua ezgaitasun ezberdinak ezagutzea eta guztion
errespetua eta lankidetza jarrerak garatzea da.
Mila esker zuen partaidetza izategatik eta ikasturtean zehar
praktikan jartzeko aukera izango duzue.
LEIOAko Aste Solidarioa
Leioako udala eta dendari elkarteak, aste sodidarioa antolatu dute gure herrian. Aste hau (azaroak 6tik 12ra) sei elkarte laguntzeko nahian egiten ari da. Sei elkarte horiek hurrengo hauek dira: Aspanovas Bizkaia, Fidias proiektua, Cáritas, Sortarazi, pro Sahara-Fath eta Loizagako elkarte kulturala.
Egingo diren jarduerak: janari bilketa, bi karpa solidario, eskumuturrekoak saldu… Eta lortzen den diru hori, aurretik aipatutako elkarteei emango zaie.
Guztion laguntza beti eskertzekoa izango da.
Bizitzen ari garen egoera hoek,gure persona
maitatuengandik urrun egotera behartzen gaitu. Hau dela eta hurrengo
kanta, zuoi dedikatzea erabaki dugu, ezin hobea iruditu zaigu eta.
Izan ere , txapeldunak eta arduratsuak benetan izan gara
egoera honi aurre egiten .
Mesedez esan…benetan maite nauzula…
Aurtengo ikasturtea pixka bat berezia izan den arren
amaitzeko oso gutxi falta da, eta Kurkudi eta Gorbeiako ikasleek agurra
idazteko ideia izan dugu. Gure sentimenduak eta sentsazioak zuekin konpartitzea
nahi izan dugu. Ikasturteak bere alde onak eta txarrak izan ditu. Has gaitezen
gauza honekin:
*BLOGean parte hartzea asko gustatu zaigu, beste gela
batzuetako ikasleak ezagutzeko aukera eman digulako.
*Aurten ikaskide berriak ezagutzea gustatu zaigu
*Irakasleak gustatzen zaizkigu
*Sukaldeko ekintzak gustatzen zaizkigu eta egiten
duguna jatea.
*Autobuseko momentuak konpartitzea gustuko izan dugu.
*Pistinako saioak oso gustuko izan ditugu.
*Ikasle batzuk berriak izan gara aurten eta oso ondo
sentiarazi gaituzte.
*Gimnasiako saioak ere asko gustatu zaizkigu, beste
ikasle batzuekin egoteko aukera izan dugulako
Gauza txarrak ere egon dira.
*Gutxien gustatu zaiguna da virusaren ondorioz klaseak
ezin amaitzea. Ezin izan gara gure ikaskideetaz agurtu ezta gure irakasleetaz
ere.
Gainera horrek ekarri du institutuan egiten genituen (sukalde, gimnasia…) eta egin behar genituen ekintza guztiak ezin egitea.
*Batzuetan arazoak izan ditugu gure artean, zarata
asko gelan edo desadostasunak gure artean adibidez, baina beti konpondu izan
ditugu.
*Ez zaigu gustatzen ere, ez jakitea zer gertatuko den hurrengo kurtsoan, normal bueltatuko garen, jangela egongo den...
Momentu txarrak izan ditugun arren momentu onek pisu gehiago dute, eta momentu
oso onak pasatu ditugu bai gure artean baita beste geletako ikasleekin. Gure
artean hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Eta asko ikasi dugu elkarrengadik.
Kurtsoa ondo amaitu izan balitz primerako ikasturtea izango litzateke!
Eta zuei? zer iruditu zaizue ikasturte hau?
COVID-19 gure bizitzara heldu baino lehen, Asierren falta geneukan
Kurkudin, izan ere, Guadalajararan, Nipacen, zegoen fisioterapia egiten. Txikitatik,
urtero hilabete bat joaten da terapia jasotzera. Koronabirusa dela eta, etxera
bueltatu behar izan da terapia bukatu baino lehen eta gurekin konpartitu nahi
izan du bere esperientzia Nipacen, izan ere, bere esanetan, hango espezialistek
asko lagundu izan ohi dute txikitatik.
NIPACE Fundazioa 2004. urteaz geroztik garun-paralisia eta nahasmendu neuromotorrak dituzten haur eta gazteei arreta integrala emateko prozesuak garatzen ari da.
Errehabilitazio neurologikoko zentro nagusietako bat da.
atuko litzaiguke honekin batera, Asier eta bere familiari egindako elkarrizketa bat konpartitzea zuek ikus dezazuen zein inportantea izan den Nipace bere bizitzan zehar:
Pertsona gorrak alde batera gelditu direla
sentitu dute
Covid-19ak krisi orokorra ekarri duela argi
dago, baina pertsona gorrei oraindik eta zailagoa egiten zaie komunikazioa
egoera honetan, horregatik aparte utzi dituztela sentitzen dute.
Hauetako askok espainak irakurtzen dakite, eta maskarilen erabilerak zaildu
egiten du ezin baitute ahoa ikusi. Arazo honek ikasleei ere eragin die.
Madrideko gorren federazioak (Fesorcam) dioenez ikasle gor askok hezkuntza
arloan isolamendua jasango dute zeinu-mintzairako interpreteen zerbitzuak aldi
baterako bertan behera utzi dituztelako. Beraz, klaseak jarraitzeko zailtasunak
izango dituzte, klase gehienak ahoz egiten baitira.
Horretaz gain, etxean isolatuta daudela
sentitzen dute, asko bakarrik bizi dira, eta ez dute inorekin komunikatzeko
aukerarik. Telebista ez dago moldatuta hauek programak jarraitu ahala izateko
eta oso zaila egiten zaie honekin entretenitzea.
Hala ere, badaude pertsona hauek kontuan dituztenak, eta maskarila
transparenteak asmatu dituzte.
Apirilak,2 :
Autismo eguna
Gaur, aprilak 2, Autismoaren Nazioarteko
Eguna da, baina ...Zer da AUTISMOa? “ Gauza miresgarriak gertatzen dira “
deitzen den bideo honek sinple bezain argi azaltzen digu.
Guri asko gustatu zaigu, zuek ikusi eta ikasi... Ea zuen gustokoa den!!
Pasaden urtean, Abenduak 16tik 20ra gure institutoan inklusioaren aldeko astea ospatu genuen.Aurreko astean Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasleek gela guztietan azaldu ziguten inklusioa zer den, desgaitasunak duena errespetatu eta lagundu behar dugula…Gauza horiek ezagutu arren, gure ustez, ondo dago gogoratzea.
Hona hemen 19-20 ikasurtean Inklusioaren aldeko astean egindako BIDEOa:
DBH1eko ikasleak ATHLETIC FUNDAZIOAREN HITZALDIA
AZAROAREN 16AN OSPATZEN DA 2004 URTETIK.
***********************************************
IDAZTEKO MODUA:
Maiatzaren 2an , bullyingaren aurkako eguna izan da.
*******************************************
ESKERRIK ASKO Itziar!!! Eta parte hartu duzuen guztioi!!!!
Autismoa daukaten pertsonei kostatzen zaie besteekin komunikatzea, erlazionatzea eta hitz egitea. Haiek besteekin egon nahi dute baina batzuetan ez dakite nola egin.
Gu jendearekin hitz egiten animatuko gara lotsa eman arren, pertsona berriak ezagutzen saiatuko gara...
ANIMA ZAITEZ IKUSTERA!!!!!!!!!
Campeones” pelikula, sail askotan nominatuta zegoen eta haietako sail batzuk ziren, pelikula hoberena, “mejor actor revelación “ eta “ mejor actriz revelación”.
*************************************
Pasaden ikasturtean lantzen hasi ginen, eta poz pozik amaitu genuenez, erronka nagusitzat hart dugu eta urtero lantzea erabaki dugu.
Gure ondorio nabarmenen artean hurrengo hau aipa dezakegu : ezgaitasun ezberdinak ezagutzea inportatnea dela , guztion errespetua, enpatia .. eta noski! lankidetza jarrerak garatzeko. Guztiok guztiokin lan egiten hobe!!!.
Zuen partaidetza izatea eskertuko dugu eta aurretik aipatutako jarrerak: enpatia, lankidetza,... ikasturtean zehar praktikan jartzeko aukerak izango dituzue, beraz, behin eta berriro:
Hurrengo bideoan azken ikasurtetan izandako lankidetza ikusgarria da. Zuek zarete benetazko lankideak!!!
*************************************************
Elkarlagunak + Ekomotorrak 2.bileran...
Lehen ekintza astearteetan hasiko da, dantza desberdinak: Modernoa,Just dance, Kpop, Hip hop...
Plastika gelan astearte atsedenaldietan egingo dira. Nahi duenak parte har dezake, taldea 15koa izango da. Izena aldez aurretik eman behar da.
Zelai errea astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, patio orduan.Taldekideen izenak Gorputz hezkuntzako irakasleei emango dizkiogu , hauek antolaketaz arduratuko dira eta.
2017-2018
Bi filma hauek ikustea gomendatzen dizkizuegu. Guri asko gustatu zaizkigu oso politak eta dibertigarriak direlako.
WONDER :
23Filma 2017ko azaroaren 17an estrenatu zen. Drama eta komedia nahasten ditu. Liburu baten oinarrituta dago eta gai nagusiak hauek dira: laguntza, esfortzua, familia, bulling eta lagunak.
https://youtu.be/AWgLSlxOAt4
CAMPEONES
filma 2018ko apirilaren 6an estrenatu zen. Komediazkoa da baina gure ustez hunkigarria ere bada. Gai nagusiak hauek dira: laguntza, esfortzua, lagunak eta lankidetza
https://youtu.be/C0p5-b3YwIM
************************************
HORMAIRUDIaren LELO TXAPELKETALELO BAT ASMATU, Maiatzaren 3rako
Asmatu ahal izateko hurrengo ideiak kontutan har ditzakezue.
*EUSKERA *KULTURA *INKLUSIOA *LANKIDETZA
*KIROLA *HEZKUNTZA *ERRESPETUA
barandiaranegonkorra@gmail.com emailera bidali.
IRABAZLEENTZAT SARIA EGONGO DA!
***************
DOWN SINDROMEAren nazioarteko eguna
Atzo, martxoak 21, Down sindromearen nazioarteko eguna izan zen.
Zergatik martxoak 21 (21/03)?
21garren kromosoma bikotean bi izan beharrean hiru dituztelako.
Hurrengo bideoa horren inguruko kontzientzia zabaltzea du helburua oso ondo azaltzen dute nolakoak diren eta nola sentitzen diren.
https://youtu.be/kb8mJ0r8Guk
Nafarroako “motxila 21” taldeak Erroman egindako kontzertuen bideoa jarriko dizuegu.
https://youtu.be/jzetpd30XNk
**************
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina