}

INKLUSIOAREN ALDE 20-21 IKASURTEAN

 

2020- 2021

 

DANOK

 ELKARENGANDIK

 IKASTEN

 

Aspalditik Gorbeia eta Kurkudi geletako hebururik garrantzitsuenetarikoa lankidetza eta elkarengandik ikastea izan da. Horretarako, BLOGa eta sukaldaritza tailerrak sortu ziren. Gure geletatik institutoko ikasle piloa pasatu dira, baita irakasle batzuk ere. Guk ere beste geletara joateko aukera izan dugu (salbuespena, COVIDa).

Normalean, gu gara irakasleengandik ikasten dugunok, baina... atzo, heziketa fisikoko saioan, egoera erabat aldatu zen. Bi ikasle zunba irakasle bihurtu ginen. Guri laguntza ematen, Gorka eta Aitor, HASZTEN elkartekoak. Primeran pasatu genuen!!! Hona hemen  gure saioaren bideoa:


                               



 

Apirilak 26tik maiatzaren 2a arte: Munduko Hezkuntzaren Aldeko Astea.

1

 

Hilabete honen amaieran, apirilak 26tik maiatzaren 2 arte Hezkuntzaren Aldeko Astea ospatzen da munduan.

Aste honetan , hezkuntzarako eskubidea bermatzearen alde lan egiten duten 124 herrialde baino gehiago mobilizatu dira, hezkuntza- komunitateari , komunikabideei , gizarteari , oro  har  , eta batez ere , ordezkari politikoei arreta emateko , munduan guztiontzako kalitatezko hezkuntzarako eskubidea benetakoa eta eragikorra izan dadin.

Aurten, “   Mila milioi ahots” lelopean, kovid 19 pandemiak mundo osoa mila milioi pertsona baino gehiago heztea eragin du, baita hezkuntzan eragin dituen ondorioak ere.

Kanpaina hau “Ayuda en Acción”, “Educo”,

“Entreculturas” eta Nazioarteko Plana erakundeen gidaritzapean dago eta 20 hiri baino gehiagotan eta ikastetxe askotan egiten dituzte ekitaldiak.

COVID-19 pandemiak mundo osoan eragina izan duen konfinamenduan, hezkuntza izan da alderdi kaltetuenetako bat; izan ere, milioika haurrek ezin izan dute eskolara joan, eta haur ahulagoak eskolatu gabe egotea ekarri du, batez ere herrialde pobreetan eta baliabide faltarekin.

Hezkuntzaren alde benetako ahaleginak egin diren arren, herrialde askotan ezinezkoa izan da urrutiko kalitatezko hezkuntza.

Hala, 2021 urte honetan, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren leloa belaunaldi oso baten susperraldia eta biziberritzea da.


Azken finean, kanpaina honen helburua hezkuntzaren finantzaketa publikoa handitzea da, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzeko, COVID pandemiaren eragina jasan duten mila milioi ikaslearen ahotsak areagotuz: COVID-19 sorkuntzarako hezkuntza berreskuratzea eta suspertzea. 

 

 

Martxoak,21…. 

Egun berezia!!!!

 

Martxoak,21a, orain dela gutxi izandako egun berezia da, gauza asko ospatzen baitira eta hurrengo hauek nabarmendu nahi ditugu:


Sindrome Down nazioarteko eguna:

Down-en sindromea edo 21 trisomia 21.kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereiagarri fisiko bereziak izanik. Jaiotzetiko gabezia psikikoen artean oihikoena da eta bere izena Jhon Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen asaldura hau lehen aldiz 1866an. 1858an Jérome Lejeune ikerlari gazteak aurkitu zuen asaldura honen arrazoia.   Down sindromea duten pertsonek zenbait patologia izateko arrisku handiagoa dute, hala nola, bihotzeko patologiak, digestio-apartukoak edota sistema endokrinkoak. Sindrome hau detektatzeko umean Amniozentesia erabil daiteke haurdunaldian zehar. 800-1000 jaioberrietatik batean agertu ohi da, baina amaren adinak eragina du.   Familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute.

 

 

 

Razismoaren aurkako eguna



Martxoak 21, Arraza-bereizakeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna ospatu zen mundu osoan. Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengatuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoba dute uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar.Hurrengo orrialdean baliabide eta errekurtso ederrak dituzue gehiago jakiteko:

https://www.unaids.org/es/2021_ZDD_campaign_end_inequalities

 




Aurreko ikasturteetan bezala hemen daukazue 20 - 21 ikasturtean inklusioaren aldeko astean egindako jardueren bideoa, gozatu!!!.

20-21 INKLUSIOAren ALDEKO ASTEA



Inklusioaren asteko galdetegiaren emaitzak

Abenduak 22an, inklusioaren astea bukatzeko, ikasle guztiok galdetegi bat bete genuen eta hauek izan dira emaitza nabarmenenak:

Ø Ikasle gehienek (%87a) desgaitasuna duten pertsonekin harreman positiboak izan dituzte.

Ø %37ek ez dakite ea beraien jarrera noizbait mingarria izan den ala ez, baina izatekotan ez jakiteagatik izan dela diote.

Ø Gehiengoen ustez, inklusioa lortzeko garatu behar ditugun sentimenduak enpatia, errespetua, maitasuna eta lankidetza izan behar dira. Horrela %72ak, harreman osasuntsu eta justuak izateko bestearen lekuan jartzen ikasi beharko genukeela dio, hau da enpatia oso garrantzitsua da.

Ø Inklusioaren astean jarduera desberdinak egitea  positiboa baloratu dugu: inklusioaren  jolasa, hitzaldiak (Javi Conde, Athletic fundazioak, Haszten), pelikula, dantzak patioan, igarobideetako hormirudiak…gustatu zaizkigu.



Hau izan da emaitzen laburpena. Erantzun guztiak ikusi nahi badituzue, Inklusioaren Panelan kopiak txertatuta daude.

MILA ESKER!!!

 

Desgaitasun fisikoa edo motorra: Egunerokoa gogorra, oso gogorra da!!!

Bizi garen egoera gogorra da, COVID dela eta   denbora astiroegi pasatzen dela dirudi, hain gauza gutxi egin dezakegu eta. Hala ere, badaude pertsonak bizitzan zehar guk baina ostopo guztiz gogorragoak izaten dituztela, begira hurrengo bideoa:

 

BIZITZA GURPILDUN AULKIAN

 

 

 

 

BADUZU ZER EGITEKORIK ASTEBURU HONETAN?

 

Argitalpen honetan, desgaitasun sentsoriala duten pertsonentzako Interneten aurkitu ditugun aisialdiko jarduera batzuk azalduko dizkizugu.

 Zentzumen - desgaitasuna zentzumenetako baten desgaitasuna da, eta, oro har, ikusmen- edo entzumen- desgaitasunari erreferentzia egiteko erabiltzen da; hala ere, beste zentzumenek ere desgaitasunak gara ditzakete. Itsutasuna, ikusmen- galera, gorreria eta entzumen-galera, usaimen- eta dastamen-irritasunak (anosmia barne, usaintzeko ezintasuna baita), desgaitasun somatosentsoriala (ukimenarekiko sentikortasunik eza, beroa, hotza eta mina) eta oreka-nahasmenduak zentzumen-desgaitasunaren esparruko desgaitasun batzuk baino ez dira.

 

Horien artean irakurketarekin, antzerkiarekin edo zinemarekin lotutako ekimenak daude.

Aisia irisgarriko bilduma honen helburua da pertsona horiek beren etxeetan, aisialdian  eta konfinamenduan disfrutatzea.




 

 

Informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu hemen:

https://www.gndiario.com/ocio-accesible-discapacidad-sensorial

 

 

Eguna eta HASZTEN 



Pasa den astelehenean,azaroak-16an,  Nazio Arteko Tolerantzia eguna izan zen eta ospatu genuen institutoan. Horretarako HASZTEN elkaterkoen laguntza izan genuen.  



 

HASZTEN elkartea 2014ko azaroan sortu zen, Bizkaian aniztasun funtzionala duten neska- mutilen kirol- hastapena bultzatzeko asmoz. Hasierako ideia hainbat familiak federazioaren eta elkarteen eskaintzaren barruan hutsune bat zena betetzeko beharretik sortu zen. Horregatik, lehen helburua kirol desberdinen ikaskuntza sustatzea izan zen , sinpleenetatik konplexuenetara, etorkizunean lehia- eremua iritsi ahal izateko.

 

BIZKAIAN kirolaren eta jarduera fisiko egokitu eta inklusiboaren bidez dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi – kalitatea hobetzeko lan egiten dugu.

Sentsibilizazioak ikastetxeetan, ikasgela egonkorretan eta igeriketan, prestakuntza espezifikoa, kirol-kampus inklusiboa - Egokitua, ekitaldiak, kirol-eskolak, besteak beste.

HASZTENekoek dibertsitate funtzionala duten pertzonen ikuspegia jasotzea izan da tailerraren helburua, mugikortasunarekin lotuta.

 


DBH 3. mailako ikasle guztiak parte hartu zuten,


lehenengo hitzaldi bat jaso zuten eta ondoren, taldeka,  topagunean ezintasun bisuala lantzeko jarduera desberdinak egin zituzten.



 

Aldi berean, patioan desgaitasun fisikoak landu zituzten gurpildun aulkiak erabiliz. 

 

 

Orokorrean bai irakasleak baita ikasleak ere oso pozik egon ziren tailerrarekin, askok konturatu ziren zeintzuk diren bere zailtasunak .



 

 

 AZAROAK 3: 

1. Mailako ikasle batzu Gorbeia eta Kurkudi ikasleei azalpenak emoten…Hau bai dela INKLUSIOA!!!

Astearte honetan 1. Mailako ikasle batzuk ilargiari buruz etorri dira eta oso ondo azaldu dizkigute....

Ilargiaren lau faseak dira: ilberria, ilbetea, ilgora eta ilbehera.

 

ILBERRIA: Eguzkiaren argiak ilargiaren ezkutuko aldean jotzen du; hau da, Lurretik ikusten ez den aldean. Hori dela eta, ezin dugu Ilargia zeruan ikusi.


ILGORA: Lurretik begiratuta, ilargiak D letraren itxura du, eguzkiak argiztatutako zatia Eguzkiaren ekialdeko emisferio delako. Eguerditik gauerdiarte ikusten da.

 



ILBETEA: Eguzkiak guztiz argitzen du Lurretik ikusten den Ilargiaren aldea, Ilargia Eguzkiaren aurrez aurre kokatuta dagoelako.

ILBEHERA: Lurretik ikusita, Ilargiak C letraren itxura du, Eguzkiak ilargiaren mendebaldeko hemisferioa argitzen duelako.


Beste horrenbeste gauzak azaldu dizkigute: mareak ilargiaren menepean daudela, ilargia eta lurraren mugimenduak,...  beno, garrantzitsuena:

GUk ikasi dugu bere azalpenarekin , eta haiek ere ikasi dute guri azaltzerakoan!!! Ze ondo!!!!

URRIAK19, BENETAN PATIO INKLUSIBOA!!!!

Astelehen honetan, urriaren 19a, atsedenaldian  azkenean!!! baloiak izan ditugu 


 

Ikasle askok futbolean jokatu dugu, beste batzuek  saskibaloian eta gehienok, beti bezala: hitz egin, paseatu.  



 

 Une batean zerbait berezia gertatu da: baloia 





Ethani utzi , eta gola sartu du. Eta noski !!guztiok ospatu dugu, benetan gaurko patioa inklusiboa izan dela!!!!

 

 

INKLUSIOA ONLINE!!!

   Ikasturte berezi honetan, “normaltasuna berri arraroa dela eta ( COVID)”, ONLINE  inklusioa landu beharko dugu nahitaez.



Beraz, atzo DBHko gurasoekiko 1.bilera Meet-en bidez egin genuen, eta dena ondo atera zen,  teknologia aldetik …



 

 



Gaur ere, Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleok 1.bilera Meeten bidez egin dugu. Asko gustatu zaigu, ze nahiz eta hurbil egon, horrela hurbilago egon gara, hori da INKLUSIOA.

 

 

20 – 21 ikasturtean ere inklusioaren alde gaude …

 

Ikaskide agurgarriok:

    Gorbeiako eta Kurkudiko ikasleak gara: Edyk, Daniel, Ane, Sofia, Ari, Martin, Naia eta Asier, eta aurten berriak gara institutu honetan: Ethan, Aritz, Iraia eta Ainhize.

Jakina, zalantzarik gabe, blogaren helburua defendatzen jarraitzen dugula: GU GUZTION ARTEKO LANKIDETZA BULTZATZEA!!!, argi baitago inklusioaren alde gaudela. Ikasurte honetan zailagoa izango dugu COVID dela eta : maskarak, distantziak mantendu, pertsona gutxi elkarrekin,....

   Hala ere, Blogean lan egiten ahaleginduko gara eta gure arteko gauzak argitaratzen jarraituko dugu. Zuen iradokizunak beti ongi etorriak izango direla argi dago.

  Gure lehen inklusioaren aldeko 1.proposamena piktogramak

 



dituzten kartel batzuk egiten hastea da ( jantokia, komunak,…) ikasle batzuek komunikatzeko sistema hori behar bait dute.

  Dagoeneko, parte hartu duzuenok badakizue gurekin batera urtean BEHIN 2 saiotan ( ostegunetan, 2. eta 3. saioak, hain zuzen ere) BLOGa lantzera etorriko zarete, eta horretarako egutegi zehatz bat antolatuko dugu.

Guztiok parte hartzera animatzen zaituztegu, barandiaranelkarlanean Bloga, gure eguneroko bizitza baita.

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina