}

AGENDA,30 : 19/20 eta 20/21 IKASURTEAK

 


2020- 2021

20-21 Barandiaran ikastetxean AGENDA 30 


20/21 ikasurte honetan aldaketa batzuk izan ditugu agenda 30ean, instututoan LOURDESEK aurrera eramaten dituen proiektuan.

Lehenengo aldaketa izena izan da,agenda 21etik 30era izatera, eta zergatik?

“ agian batzuk konturatu zarete jada. Aurtengo 2020-2021 ikasturtetik aurrera  orain arte ezagutu dugun proiektua Agenda 21 zeritzona, izenaz aldatu eta Agenda 30  bihurtu egin da. Eta zer dela eta Agenda berri hau?”

Eta oso ondo ulertu diogu Garapen Iraunkorreko Helburuak zeintzuk diren, laburki:

1.-Pobreziaren aurkako borroka

2.-Planetaren zaintza

3.-Desberdinkerien murrizketa aldi berean lantzea.



Informazio gehiago nahi baduzue bideo hau ikus dezakezue:

Agenda 30- HELBURUAK

 

Urtean zehar egun berezi batzuk ospatu ditugu, baita ekintza desberdinak ere.

Urriak 24, Aldaketa klimatikoare Eguna izan zen eta gure blogean egunari buruz hitz egin genuen.

- Urtarrilak 30a, Bakearen aldeko nazioarteko eguna.

- Marrazki lehiaketa eta ortuko lanak.

- Azkenik, ASTE BERDEA. Aste honetan ekintza piloa egin genituen institutuan, haien artean, hemen azpian duzue proposatu eta egin genituen ekintza guztiak.

 

 

Datorren ikasturteari begira, bideoan, aipatzen diren 17 helburuak lortzeko lanean jarraituko dugu.




Aste Berdea geure ikastetxean ospatuko dugu

 

Datorren astean… 

ASTE BERDEA 

1. IRAKASGAIETAN JARDUERAK ETA ERAKUSKETAK:

(Ordutegi gabekoak, egun finko gabe)

GORRIZ dauden jarduerak 1.eta 2.zikloetan egin daitezke.

BELTZEZ dauden jarduerak 1. zikloan eta Kurkudi eta Gorbeian.

Erakusketak: Panelen erakusketak dira Goikoan eta Behekoan.

2. ASTEKO PLANA: (Ordutegi bati lotuta)

(2021ko maiatzaren 10etik 14ra bitartean)









MARRAZKI LEHIAKETA BARANDIARAN INSTITUTOAN ETA...  ORTUAN ARITUKO GARA!!!!! 

MARRAZKI LEHIAKETA

GAIA: Garapen Jasangarrien gaiarekin lotutako SUPER HEROI/PERTSONAIA ESANGURATSU baten sormena. 


PROPOSAMENA: Marrazki irabazlea erabiliko dugu AGENDA 30eko maskota/sinbolo gisa.


MODALITATEA: Marrazkia 

KATEGORIAK:

-12-15 urte bitartekoak

-16 urtetik gorakoak


LANAK BIDALTZEKO AZKEN EGUNA:2021ko maiatzaren 7a


NORA ERAMAN/BIDALI

-Zuzendaritza taldeko Gurutze/Isabel

-Lurdes


KATEGORIA BAKOITZERAKO IRABAZLE BAT EGONGO DA. 

Eskolako Agenda 2021 ikastetxearen iraukortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da.


IES Barandiaran institutuak, beste institutu eta erakunde askoren antzera, ibilbide orria aurkitu du GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUETAN (GIHetan).

Helburuen artean garrantzizkoa da geure planeta zaintzea….

Ikasturte honetan Eskola Agenda 2021etik Eskola Agenda 2030rako trantsizio prozesu horretan murgildu da.


-Ekintzen artean, Barandiaran Behean ORTUAri hasiera emango diogu.




Azkeneko asteetako euri zapadarrek ez dute asko lagundu, baina eremua finkatuta dago eta laster bertan lan egiteko aukera izango dugu. 

Pasa den astean ortua lantzen hasi ginen. Hasieran lurra prestatu behar izan genuen eta ongarria bota.

Ondoren landareak jartzen hasi ginen: marrubiak, letxugak eta tipulekin hasi gara.

Eguraldia aproposa denean jarraituko dugu, denboraldiko beste barazki batzuekin. 

1.go mailako zenbait ikasleak parte hartu dute.




Urtarrilak 30a, Bakearen Aldeko nazioarteko eguna

Etzi, urtarrilak 30a,  Bakearen  Aldeko Nazioarteko eguna  ospatuko da Ghandi bakezalearen heriotza  urteurrena gogoratuz.

Egun horretan bereziki sustatu nahi diren balore nagusiak besteak beste, hauek izan daitezke: errespetua, enpatia, tolerantzia, elkartasuna, indarkeria eza, bakea… 




- Agenda 30eko 16.helburua hurrengo hau da :

Gizarte bidezkoak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea.
Bakea funtsezkoa da, mundu osoko pertsonentzat arazo izaten jarraitzen du; ildo horretan, haurren tratu txarrak eta haien ondorio larriak nabarmendu behar dira.
Gakoa legeak egitean datza, arauak eraginkorragoak izan daitezen eta pertsonen eskubideak babes daitezen.


-ETA GUK… ZER EGIN DEZAKEGU BAKEA ERAIKITZEKO?

  • Ez kritikatu besteen bizitza

  • Herritar on bat izan

  • Behar duenari laguntza eman

  • Pertsona guztiak onartu eta errespetatu, denok desberdinak garelako 

  • … 

ZERGATIK orain AGENDA 30??

Lourdes, Institutoko irakaslea eta Agenda 30 proiektuaren arduraduna email baten bidez azaldu digu zergatik orain deitzen den Agenda 30:

“ agian batzuk konturatu zarete jada. Aurtengo 2020-2021 ikasturtetik aurrera  orain arte ezagutu dugun proiektua Agenda 21 zeritzona, izenaz aldatu eta Agenda 30  bihurtu egin da. Eta zer dela eta Agenda berri hau?

Eta oso ondo ulertu diogu Garapen Iraunkorreko Helburuak zeintzuk diren, laburki:

1.-Pobreziaren aurkako borroka

2.-Planetaren zaintza

3.-Desberdinkerien murrizketa aldi berean lantzea.

Gainera, kontatzen digu Nazio Batuaren Batzar Nagusiak 2015 . urtean irailaren 25ean aho batez onartu zuen  akordioa da. Akordio honek  17 HELBURU ditu

Eta 17 helburu hauek oso ondo azalduta daude bidali digun hurrengo bideoan:


Agenda 30- HELBURUAK

Ados gaude bideoan esanarekin:

“ gune hau inflexio unea da. Guztiok konpromizoa dugu planetarekin.” 


Urriak 24 : Aldaketa klimatikoaren Eguna …

Pasaden Urriaren 24an aldaketa klimatikoaren eguna ospatu egin da.

Berotze globalaren sintomak dagoeneko argi ikusten dira, eta munduko txoko guztietan sumatzen dira. Namibiaren egoera nahiko larria da: 


Janari eta ur eskasia larria gainditzeko borrokan ari diren bitartean, Namibiako Kunene eskualdean jendeak hiru hamarkadetako lehorte okerrena amaitu arte itxarotea beste aukerarik ez du. UNICEFek dioenez, 700.000 pertsona baino gehiagok, tartean bost urte baino gutxiagoko 109.000 haurrek, desnutrizioa izateko arriskua dute.


Beste alde batetik 7000 foka hilda arkitu dira namibiako hondartzetan, aldaketa klimatikoagatik, arrain eta elikagai gutxiegi, gosea...

Gure ustez oso larria da eta guztiok arduratu beharko ginateke.






*****************************
19-20 ikasturteko Aste Berdea etxetik …

Pasaden astean COVID-19 gauden pandemia honetako arau berriak atera ziren, besteak beste, familiakoak ikusi, lagunekin gelditu, paseoak, kirola…beno… gauza gehiago egin ditzakegu, dagoen gaixo kopurua jeisten den neurrian.
Agian ez zarete konturatu, baina aste honetan , hau da , maitzaren 11tik 15era ASTE BERDEA egitea geure ikastetxean programatuta zegoen, eta noski, hankaz gora gelditu zaigu.Hala ere guk azterketa txiki bat egitea pentsatu dugu(Ikusten, sentitzen, pentsatzen, galdetzen eta erantzunak  emoten saiatuko gara.
Lurraren Nazioarteko Egunean, apirilak 22an, pandemiari buruzko burutapen txiki batzuk argitaratu genituen .
Aste honetako lana egin ahal izateko bideoak  ikusi ditugu, ea zer deritzozuen:
1.                                   Bideoa-Coronabirusa:
Kuarentenak ingurumenean dituen ondorio positiboak

2.Bideoa- Coronabirusa:
 Mundua gelditzen denean, planetak arnasa hartzen du.

3.Bideoa- Kuarentena
Veneziako kanaletan kutsadura gutxitzen eta izurdeak harrapatzen

Honelako bideoak topa ditzakegu sarean, oso interesanteak dira, eta guk bai bideoak ikusten bai gure inguru hurbila aztertu eta gero, hurrengo  ondorioak atera ditugu:
   




IKUSTEN DUGU…..
   
   

 -Kotxe gutxi karreteran, jende gutxi kalean, pertsonak etxean daude, persona asko ez doaz lanera, animaliak kaleetan pertsonak ez zeudelako,  hegazkin oso gutxi zeruan, arau berriak ( pertsonen arteko distantzia,  pertsonen elkarrizketak, animaliak hirietan, ixiltasun handia,...

PENTSATZEN DUGU….
-Ze arraroa den guzti hau, emozioen falta nabarmena(maskarillak jarrita ez ditugu irrifarrak ikusten), dena geldirik dago , gizarte  berri batetan gaude,…




SENTITZEN DUGU…








-Aurreko gizartearen bueltzako itxaropena,  nostalgia itzela, jendearen falta botatzen dut, batzutan poza ( lagun batekin topatzean), bestetan tristura (familia eta  lagun asko aspalditik ez ditut ikusi), bakardadeaamorrua (animaliak gure erruagatik bilatzen ari dira bere lekua), haserrea( gure planeta zaintzeko beharra sentitu behar dugu pandemia izan baino lehen , ez izan eta gero), aspertuta nago horrenbeste denbora etxean egoteagatik, beldurra ( persona asko gaixotu eta hil dira),…
 




GALDETZEN DUGU…





Zergatik gertatu da pandemia hau?
Zergatik ezin ditugu maskarillak egin?
Bueltatuko gara ikastetxera?
Noiz bueltatuko gara?
Noiz ikusiko ditut aitite eta amama?
Irailan, zelan hasiko gara ikasurte berria? Kontaminazioaren jaitsiera mantenduko da, edo bueltatu ostean berdin berdin jarraituko dugu?
……



ERANTZUNAK EMOTEN SAIATZEN GARA…




Gure ustez egin behar ditugun gauzak argi daude, baina badaezpadaere berridatziko ditugu:
-Gure planeta zaindu beHar dugu
-Materialak birziklatu, orain plastiko asko erabiltzen ari gara
-Dauden ekosistemak ( zuhaitzak, animaliak, pertsonak,…) errespetatu. 
-Animali basatiak ez dira maskotak, bere bizilekua behar dute.
-…….

Beno, ziur gaude ados egongo zaretela gurekin ASTE BERDEA hobe institutoan ezta??……………..


ZAINDU zaitezte eta ZAINDU  PLANETA, BAKARRA da eta!!!!
*****************************
Apirilak,22 -Ama Lurraren Nazioarteko Eguna 



Nazioarteko Egunek, oro har, interes handiko gaien inguruan sentsibilizatzeko aukera ematen
 digute, hala nola giza eskubideen, garapen iraunkorraren edo osasunaren inguruan.


Ama Lurraren Nazioarteko Eguna apirilaren 22an ospatzen da herrialde askotan. Gure planeta omentzeko eta Lurra gure etxe eta ama gisa aitortzeko eguna da, historian zehar hainbat kulturak adierazi duten bezala. Elkar behar dugu eta elkarrekin egon behar dugu.




Naturak sufritzen du... adibide argiak orain dela gutxi Australiako suteak izan dira, Kenyako otarrainik okerrena...
Orain COVID-19ak sortutako pandemiari aurre egin behar diogu, gure ekosistemaren osasunarekin harreman handia duen munduko osasun-pandemia baita. Klima aldaketa, gizakiak naturan eragindako aldaketak, basoen desagerteraztea , nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpen intentsiboa, kaiolatutako animaliak...
Guk, kaiolatutako hegaztiak bezala , COVID-19ren pandemiak irudi ezohikoak uzten dizkigu munduko leku askotan: denda itxietan, kale hutsetan, parke itxietan... Egun hauetan, badirudi bizitza gelditu egin dela. Orain ikusle hutsak gara kanpoan gertatzen diren fenomenoen terrazetan edo leihoetako ikusleak. Izan ere, bai, gu gelditu egin gara, baina bizitza loratzen ari da kanpoan.Eta baieztatu ahal izan dugu zeruak eta lurrak arnasa hartzen dutela,
horrela ikerketa askok adierazten dute nola gutxitu den kutsadura hiri gehienetan, animaliatxoek galdutako txokoak birkonkistatzen

dituztela, eta horrela ikusi ahal izan ditugu koioteak, orkatzak, hartzak... hirietan, izurdeak kostaldetik gertu...



Eta... hau guztia amaitzean?... ba...gure kaioletatik irtetean zeozer ikas dezakegu, eta orduan, ...orduan, gure mundua hobea izango da.

Mezu hau Rozalen abeslariaren bideoaren zati bat izanda, "Hegazti kaiolatuak", konfinamenduan zehar konposatu duen abestia, eta bi helburu kontutan izan du: elkarrekin egotea eta laguntzea. Bildutako dirua "Entre Culturas / Kultura Arteko" Gobernuz Kanpoko Erakundeak babesten duen Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakume eta familientzako pisu-sare batera bideratuko da, ". Horregatik, gozatzera animatzen zaituztegu, keinu txikiekin mundu hobea egin dezakegu, gure Ama Lurraren mesedetan.





Ama Lurra  guztiona eta guztiontzat!!! Zain Dezagun!!!!




********************
Zer gertatzen ari da Australian ?


Klimen aldaketaren ondorioz, lehorteak eta sute handiak gertatzen ari direla. Australian graduak asko igo dira eta suteak kontrol ezinak dira.

Haren ondorioz jendea hiltzen ari da, ere bai geratzen ari dira etxe barik . Animali asko hiltzen ari dira eta espezie batzuk desagertze zorian daude.


Zer egin dezakegu laguntzeko ?



Adibidez, lagundu ahal dugu gauzak paperontzira botatzen edo birziklatzen. Hori egiten badugu klima aldaketa motelduko da.









 Gela txukuna lehiaketa.


Gela txukuna Agenda 21 taldearen proposamen bat izan zen. Klasea hobeto konserbatzeko eta gustorago egoteko egiten da. Pili eta Patxi gelak txukun dauden begiratzen dute. Baloratzen dena, adibidez gelako atea itxita edo arbela txukun dagoen da. Ikasle guztiak motibatuta egoteko sari bat egon ohi da, igerilekura joatea, piraguetara eta abar.




  • Zer da Agenda 21?
Birgogoratzen dizuegu, Agenda 21 taldeak, klima aldaketaren kontrako talde batzuk dira. Hemen, Barandiaran Institutuan ere klimaren aldaketaren kontra gaude, eta Agenda 21 talde bat daukagu, Ekolagunak. Planeta hondatzen ari gara eta horregaitik, birziklatu behar dugu, eta gauzak berrerabili. Adibidez, papera eta plastikoa. Plastikoa oso kaltegarria da planetarentzat, animali askok jaten dute eta hiltzen dira. Horregatik denon laguntza behar dugu.



Hilabete honetako puntuazioa:











Aldaketa klimatikoa


ZER DA KLIMA ALDAKETA?
Lurraren klima aldaketa da. Normalean, naturak eragiten du baina azken urteotan gizakion jarduerengatik aldaketak azkarragoak eta bortitzagoak izaten dira.


ZERGATIK GERTATZEN ARI DA?
Berotegi efektua dela eta, batez ere, gertatzen ari da. Atmosferan dauden gas batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat hartzen dutenean gertatzen den tenperatura igoera da. 


ZERTAN NABARITZEN DA ALDAKETA KLIMATIKOA?
- Tenperaturaren igoera.
-Izotza urtzea eta itsasoaren maila igotzea.
-Prezipitazioak gutxitzea.

ZER EGIN DEZAKEGU?

-Erosketak egitera goazenean adibidez: berrerabili plastikozko poltsak, plastikozko ontzirik ez erostea ahaleigintzea …

-Sukaldean : paperezko zapiak eta aluminio-papera ez erabiltzea.

-Etxean: argi naturala erabiltzea , etxea berotzeko gas naturala, butanoa edo hiri-gasa erabiltzea, eta ez elektrikoak...


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina