}

Halloween

Pasaden asteartean urriaren 31n arimen gaua , gau beltza edo Halloween ospatu genuen. Gau horretan jendeak beldurrezko mozorroak janzten ditu eta gozokiak eskatzen ditu.Etxez etxe joaten dira, Trick or Treat ("Saria edo ziria") esanez.

Ohitura dago etxeak beldurrezko apaingarriekin apaintzeko: mamuak, armiarmak, kalabazak, odola, eskeletoak… Jendeak bromak egiten ditu eta sustoak egiten dira jendea ikaratzeko. 

Gaur egun, Halloween Ameriketako Estatu Batuetako kulturan oinarrituta dago eta hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da.

Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea.


 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina