}

 APIRILAK 17tik 21ra

Barandiaranen LIBURU ASTEA 



Aste honetan, liburu astea ospatzen ari gara 17tik 21era, Apirilak 23an liburuaren eguna ospatzen delako. Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 


Institutuan, liburuaren eguna ospatzeko, hainbat ekintza egin ditugu:

 ANTZAR JOKOA: taula batean dadoak bota eta tokatzen zitzaizun portada topatu behar zenuen  galerian zeuden kortinen artean.

ASMATU LIBURUA: izenak dion bezala asmatu behar zenuen liburua.

HILOTZ ATSEGINA: orri baten idatzitako esaldiari jarraipena eman behar zenion, gero zapaldu eta hurrengoa idatzi istoria jarraitzeko.


Apirilak 21ean, atsedenaldian, Liburu Azoka eta liburu trukea egongo da. Honekin batera, Leioako udaletxean, apirilak 27an Leioako Kulturrean (liburutegian) liburu irakurketa egingo da eta ikastetxeei  gonbidapena  luzatuko zaie.


Gure ustez liburu eguna ospatzea oso garrantzitsua da, liburuak  ikasteko eta kultura aberasteko baliogarriak direlako.









iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina