}

INKLUSIOAren aldeko astea 22-23

22-23 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA

Datorren astean, abenduak 19tik 23ra, inklusioaren astea ospatuko da. Horretarako, aste honetan zehar tutoretza orduan aurkezpen bat egin dugu klase guztietan. Aurkezpen horretan, dibertsitate funtzionalari buruzko informazioa eman dugu eta inklusioaren garrantzia azaldu dugu. Ezberdinak izan arren, elkarri lagundu behar diogula azaldu genuen, nahiz eta zailtasunen bat izan.

Inklusioaren astea ospatzeko jarduera desberdinak antolatu dira:

  • Abenduaren 21ean hitzaldia: Genuine Athletic fundazioa (DBH 1 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 22an hitzaldia: Sindrome Down fundazioa (DBH2 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 22an tailer inklusiboak goiz osoan zehar: Haszten elkartea (DBH3 + Gorbeia + Kurkudi).

  • Abenduaren 23an Zumba inklusiboa patioan.

Ikasi dezagun guztiok guztiongandik, inklusioarekin bat!!!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina