}

INAUTERIAK

 

IHAUTERIAK - ARATUSTEAK

 


Datorren astean, otsailaren 28tik martxoaren 6ra, aste zuria ospatuko dugu, ez dago klaserik!!!, gehiago lo egin ahal izango dugu eta batez ere!!! BADA UNEA!!! inauteriak ospatuko ditugu!!!. IUJU!!!!



COVID-19ak gauza txar asko ekarri dizkigu, eta horietako bat da ezin izan dugula ia jairik ospatu, inauteriak, besteak beste. Baina badirudi azkenean normaltasunera itzultzen garela eta gustatzen zaizkigun gauzak berreskuratzen hasiko garela, mozorrotu eta ospatu ahal izango dugula. ZE ONDO!!!!!
Leioan, jaiez gozatzeaz gain, Zirku eta Magiaren ikuskizuna ikusi ahal izango dugu, Kandelazubietan, martxoaren 1ean. Ordutegia: 12:00etan eta 18:00etan. Prezioa: 2€ (mozorroa jantzita bazatoz, doan da).

Derion ere haurrentzako antzerkia eta hainbat jolas izango dira.
Lutxanan/Erandion/Astrabuduan ere haur eta gazteentzako jarduerak programatuko dituztela uste dugu.


Algortara, Bilbora edo beste herri batzuetara ere hurbildu zaitezkete, baina gure aholkurik onena da atseden handia har dezazuela eta pilak oso kargatuta itzul zaiteztela. 



Eta batez ere: ONDO baino HOBETO GOZATU!!!!!


 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina