}

BARANDIARAN ikastetxean LANKIDETZA

 

Barandiaran Ikastetexean LANKIDETZA!!!

Gabon Zoriontsuak Guztiontzat!!!


2020ko martxoan "normaltasun berri" batean bizitzen hasi ginen. 

Egoera horrek egoera berri askotara eraman gaitu, eta horietan moldatzen ikasi behar izan  dugu, gainera, egin ohi genituen beste horrenbeste gauza batzuk egin gabe uzten gaitu, hala nola azken bi ikasturteetan gabonetako oporrak baino lehenago polikiroldegian egiten genituen  jolas inklusiboak.
Ikasturte  honetan ezin izango ditugu jolas horiek egin, baina elkarlagunok pentsatu dugu JOKUA garrantzitsua dela ikasteko, horregatik...  desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko eta   inklusioaren aldeko jarrera erakusteko 20-21 Inklusioaren Aldeko JOKU hau erabiliko dugu; izan ere, jolastuz gero, errazagoa izango bait zaigu desgaitasuna duten pertsonen errealitatea edo "normaltasuna" ulertzea,  beraz, gure enpatia garatuko da.

Beno, aipatu dugunez, jokatzeko sortu dugu 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room hau,  gure blogaren helburu nagusia lankidetza bada ere, ez lehiaketa, guretzat garrantzitsua da proposatzen dizkizuegun erronkak konpontzea, horrek esan nahiko baitu zuen arreta, interesa eta, jakina, elkarlana lortu dugula!!!. 

Jokuan honelako irudiak agertuko zaizkizu:

 ( pista emoteko), ( galdera bat egiteko),  ( zure erantzuna idazteko),... Beno horietan klikatuz  beste lehiatilan sartzen bazaitu, adibidez "barandiaranelkarlanean" BLOGera,  ikusi , irakurri , eta  ez baduzu topatzen, pistak lagungarriak izango dira,.. ze horrek lagunduko zaitu galderen erantzunak jakiteko, baina kontuz!!!! gero berriro bueltatu beharko zara zeunden lekura , eta huts egiten baduzu saiatu berriro!!!! horrela,...azken erronkaraino iristera animatzen zaituztegu. 
Ailegatzen diren guztien izenekin zozketa egingo dugu 3 irabazleen izenak ateratzeko.

Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu, badakizue elkarrekin lan egiten jarraituko dugula/ duzuela,  Seguru!!!!

Besterik gabe, hor duzue Barandiaranelkarlanean 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room-a askatzeko. 


Hona hemen LINKa jokua hasteko:

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina