}

TXAPÈLKETAK 18-19

 

2018-19


ATSEDENALDI INKLUSIBOAK



 Aste honetan futbol txapelketa 2.fasea hasi  behar zen.
Astelelenean, Martxoak 11an eta Martxoak 12an jolastu behar zuten taldekideak ez ziren aurkeztu, ezta epaileak ere.

 Beraz partidu hauek ez dira jolastu. Atzo Martxoak 13an, partidua ez zen egon euriagatik.
Beraz, futbol txapelketa 2. Fasea ez da hasi eta hórrela jarraitzekotan, inoiz ez da hasiko.
Futbol txapelketa klase

Zer faltatzen da orduan???? Guk badakigu, eta ikasle guztion inplikazioa eta erantzunkizuna da.

Ez dugu nahi patioa inklusiboa izateko jardueretan parte hartzea???

Bakoitzak bere mobilaz  bakar- bakarrik jolastea nahi al dugu???






Azken galdera honi    baiezko erantzuna ematekotan, ez dugu ezer antolatuko… Baina ze triste ezta???

 Eta ezetz erantzuten badugu, hau da, patioa inklusiboa nahi dugula, proposatzen diren jardueretan gure partaidetza ezinbestekoa da.
Udaletxetik margolari bat etorriko da pation joku dezberdinak marrazteko. Baina, mobilarekin jarraitzen badugu… alferrikako lana.

Gure ausnarketa eginez, ze nolako gizartean bizi nahi al dugu??? Bakoitzak bere mobilarekin bakarrik egotea??? Edo mobila izanez gero, beste  pertsonekin ere harremanak  izatea eta egotea???


Guztiz inportantea da  denok ausnarketa egitea… Guk noski  BETI LANKIDETZA DEFENDATUKO DUGU!!!
Eta honekin batera doa patio inklusiboa izatea.






ATSEDENALDIETAKO FUTBOL TXAPELKETA  



Pasaden hilabetean, urtarrilak 28an futbol txapelketa hasi zen. Egun horretan jokalariak ez ziren agertu, beraz txarto hasi ginen.
Geroago, hurrengo 9 partiduetan, gorabeherak egon dira: batzutan beranduegi hasi, bestetan jokalariak deitu behar… baina beno, gutxienez jolastu egin dira. 



Hurrengo taulan emaitzak ikus ditzakezue:


EGUNA
TALDEAK
EMAITZAK
28-01-19
1AB       -      1D
EZ DA JOLASTU
29-01-19
1E  -              2E
1-2
30-01-19
2AB      -        2D
0-0
31-01-19
KURGO     -         3D
8-18
4-02-19
3B1B2     -       3A
5-02-19
1AB          -          2D
6-02-19
1D           -        2E
2-5
2AB       -          1E
EZ DA JOLASTU
11-02-19
3E      -          3B1
2-4
12-02-19
3D3B   2     -        3A
13-02-19
KURGO   -    3B23A
EZ DA JOLASTU
14-02-19
3D         -          3B1
EZ DA JOLASTU
18-02-19
3E     -        KURGO
3EKOAK EZ DIRA AGERTU
19-02-19


20-02-19




Beraz, txarto hasi zen, gero ondo jarraitu zuen txapelketa, 
partiduetan ondo jolastu dute gorabeherak izan arren, eta arbitroek ere ondo egin dute bere lana.
Baina azken 3 partiduak ez dira jolastu, jokalariak ez baitira agertu ere. 

Beraz, bihar elkarlagunen bileran gai hau aztertuko dute eta erabakia hartuko dute.
Gure ustez, proposatzen diren jardueretan patio inklusiboa lortzeko, gure inplikazioa derrigorrezkoa da eta apuntatu bagara, arduratsuak izan beharko ginateke.

Animo!!! Eta ea hurrengo jarduerak ondo ateratzen diren.



ATSEDENALDIetan ......FUTBOL TXAPELKETArekin hasiko gara eta …...

Pasaden astean elkarlagunak eta ekomotorrek bilera euki genuen atselenaldietan egingo ditugun hurrengo jarduerak antolatzeko asmoz, et horren ondorioz.....


*Futbol txapelketa 

hasiko da. Taldekideen izenak emoteko GH-ko irakasgaian emon behar dizkiezue Javi edo Amaia irakasleei-Arauak:
-Ikasle kopurua: 1.DBH 7 jokalari, 2 DBH 6 jokalarai eta 3 DBH 5 jokalari.
- Azken eguna izena  emoteko urtarrilaren 21ean izango da, beraz daukazue bi astetako epea izena emoteko.

*Gogoratzen dizuegu hurrengo ostegunetan:

Just dance saioekin jarraituko dugula Gorbeia gelan atsedenaldietan. Animatu eta joan dantzatzera!!!







*Santa Ageda eguna datorrela, bi entsaio izango ditugula eta Otsailaren 4an herritik abestera aterako garela .











ZELAI ERREA jarraitzen du....


Gaur, ahalegin handiak izan ondoren partidu ikusgarria izan dugu atsedenaldian.

Taldekideak 1D-E eta Gorbeia / Kurkudi geletako ikasleak izan dira, baina hasieratik taldeak nahastearen alde egon dira, eta Sendoa eta Irati kapitainek bere taldekideak aukeratu ondoren … gogo handiz hasi dira jolasean eta bi partidu jolastu dituzte .

Irabazleak: Bi TALDEetako partaideak izan dira. <
Benetan joku garbia, elkarkideak, ondo pasatzeko asmoz,.. eta,.... zera.. horrela jokatu beharko genuke beti.



Atsedenaldian PRIMERAN pasatu dugu eta …. ZORIONAK !!!!!!











 ZELAI ERREA hasi da....



Atzo, azaroak 21an, asteazkena ,zelai errea partidak hasi ziren atsedenaldian.
Jokalariak 1.B eta 1.D – Gorbeia eta Kurkudi geletako ikasleak , arbitroak Isabel eta Ugaitz izan ziren.

*Partidaren alderdi baiezkorrak :



 -Lankidetza ikusi genuen, ze Gorbeia eta Kurkudi ikasleek galtzen zeudenez, beste geletako Iago, Arrate, June eta Maialen laguntzera etorri bait ziren.

*Partidaren alderdi ezezkorrak :

   - Jokalariak bilatu behar izan genituen.
   -Arbitroak ez zuten oso ondo egin.
   -Gorbeia eta kurkudi geletako ikasleen gogoeza.




Hurrengo partida  azaroaren 26an da, 2AD -2.B  taldeetako ikaleek jokatuko dute.



ANIMO eta ONDO JOLASTU!!!


Elkarlanean....


Elkarlagunak + Ekomotorrak 2.bileran...



Ikasturte honetako  ekintzak antolatzen hasi dira, lankidetza sustatzeko.
Lehen ekintza astearteetan  hasiko da, dantza desberdinak: Modernoa,Just dance,  Kpop, Hip hop...
Plastika gelan astearte atsedenaldietan egingo dira. Nahi duenak parte har dezake, taldea 15koa izango da. Izena aldez aurretik eman behar da.

Zelai errea astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, patio orduan.Taldekideen izenak  Gorputz hezkuntzako irakasleei emango dizkiogu , hauek antolaketaz arduratuko dira eta. 






Elkarlanean.....

Elkarlagunak + Ekomotorrak


   Pasaden asteko eguenan, elkarlaguna taldea batu zen. Bilera hartatik, idea batzuk irten zituzten, ideia bat izan zen jolas orduetan hainbat ekintza desberdin egin litezkela; Adb: Dantza, zelai errea, hondartzara joan, igeriketa, txapelketa desberdinak, esaera zaharrak...
Leku desberdinetan egingo liratekez ekintzak: geletan, hondartzan, Skate parkean,igerilekuan,alboko parkeetan…

Ekintzak egingo ziren saio desberdinetan; Gorputz Hezkuntzan, atsedenaldi desberdinetan, tutoretza,balio etiko edota erlijio saioetan, arratsaldeetan eta ospakizun berezietan.
Hurrengo bileretan azaldutako ideien zehaztapenak egiten saiatuko gara, eta horietatik batzuk praktikan jartzen ere.
Zuen aldetik partaidetza handia izatea eskatzen dizuegu, horrela ikastetxe inklusiboa lortzen gero eta hurbilago egongo gara eta.

ANIMO eta EKIN!!!!




iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina