23-24 Ikasturtea
INKLUSIO ASTEAREN
BALORAZIOA
Inklusio astea abenduaren 18tik 22ra ospatu genuen. Astelenean 18an Athletic genuineko jokalari bat etorri zen, Igor Porset eta Gontzal Suances Athleticeko jokalari ohia. Athetic genuinek zabaldu nahi zuenmezua hau da: desgaitasun bat izateak ez dauka limiteak.
Asteazkenean 20an etorri ziren HASZTENekoak eta ekintzabatzuk egin genituen: gurpildun aulkiarekin eta begiak estalita. Ekintza hau egin dugu nola sentitzen diren desgaitasunak dituzten pertsonak.
Ostegun goizean AIDAEko presidentea etorri zen bere alabaren istorioa kontatu zigun. oso unkigarria izan zen, asko harritu gintuen eta emozionatuta atera ginen. Arratsaldean, pelikulak ikusi genituen: Campeones, Forrest Gump eta Intocable. Gure gustokoak izan ziren eta dibertigarriak.
Azken egunean, gynkana egin genuen patioan. Eguraldi txarra egin arren bikain pasatu genuen. Gero zumba dantzatu eta azkenik
txokolatada bat egon zen, oso gozoa zegoen.
INKLUSIO ASTEA
Hasi da Inklusio Astea!
Aste honetan…ekintza batzuk egin ditugu:
Astelehenean, Athlétic Genuine
Fundazioko Gontzal Suances eta
Igor Porset etorri ziren institutora eta
hitzaldi bat eman ziguten.
Asteazkenean, Hasztenekoak etorri ziren eta joku batzuk egin genituen gurpil aulkiekin eta antifazekin.
Ostegunean, AIDAEko presidentea etorriko da hitzalde bat emateko.
Ostiralean, gynkana egingo dugu patioan eta gero zumba eta txokolatada.
Eta honekin amaitzen da Inklusio Astea eta oporrak disfrutatzeko momentua!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
INKLUSIOAREN ASTEA
IINKLUSIO astea!
Datorren astean Inklusio astea ospatuko da. Barandiaraneko ikasleak ospatuko dugu.
barandiaran behekoa ekintza batzuk egingo ditugu eta Barandiaran goikoa beste
batzuk.
Astelehenean, Athletic genuine fundazioa etorriko da 1. mailakoekin egotera jantokira.
Azteazkenean, Haszten elkartekoak etorriko dira hirugarren mailakoei hitzaldi bat ematera.
Klase bakoitzak goizean zehar izango dute hitzaldia.
Ostegunean, bigarren mailakoengana AIDAEko presidentea etorriko da zer egiten dute azaltzera.Ordua: 11:00 - 12:15
Eguna bukatzeko, azken bi saioetan pelikula bat ikusiko dugu:
1.mailakoek:Campeones 2018
2.mailakoek:Intocable 2011
3.mailakoek:Forrest Gump 1994
Espero
dugu ondo pasatzea!!!!!
Sentsibilizazio astea!
Datorren
astean sentsibilizazioaren astea ospatuko dugu. Irailaren 25etik 29ra.
Datorren
astean zehar 1, 2 eta 3 DBHko geletatik pasatuko gara Gorbeia eta Kurkudiko
ikasleak.
Azalduko
dugu zer egiten dugun gure geletan eta boluntarioak eskatuko ditugu blogerako
eta sukaldaritzarako.
Gogoraraziko
dugu inklusioak eta desberdintasunekiko errespetuak gu guztion presentzia, parte hartzea, garapena eta ikaskuntza dakarrela.
Ezin dugu ahaztu: BERDINAK eta DESBERDINAK GARA!!!
22-23 Ikasturtea
22-23 ikasurtean INKLUSIOAren ALDE!!!!
Laster bukatuko den 22-23 ikasurtean INKLUSIOAren ALDE GAUDELA adierazi nahi izan dugu berriro ere.
Ikasturtea inklusioa zertan datzan lan egiten hasi ginen; Presentzia , parte hartzea , ikaskuntza eta aurrerapena. Horrek esan nahi du ikaskuntzarako oztopo barik egon behar garela guztiok ikasi eta garatu ahal izateko…
GUZTIOK BERDINAK ETA DESBERDINAK GARELAKO.
Aste honetan Alfonsoren agurra prestatu dugu. Barandiaran institutoan 37 urte inguru lanean aritu den irakaslea. Oso maitatua ikasleen artean eta estimatua lankideen artean. Hona hemen bere agurraren zati bat:
Apirilaren
2a: AUTISMOaren nazioarteko eguna
Gaur guri dagokigu TEAri buruz hitz egitea
(Autismoaren espektroaren trastornoa), datorren apirilaren 2an autismoaren nazioarteko eguna baita.
2023an 3 alderdi
.png)
* ALDAKORTASUNA Berdinak, baina desberdinak.
* BEREZITASUNA ETA ESPEZIFIKOTASUNA: Estigmak eta mitoak eraistea.
Autismoa ulertzea eta autistak baloratzea.
* KIDE IZATEA:
Harrotasuna bazterkeriaren aurrean; babesa ordezkapenaren aurrean.Aurtengo lema:
https://youtu.be/WM8d39oFBD4
|
Beste aldetik, hurbilago dugun APNABI elkarteak,
Bizkaiko familien elkarteak, familia martxa bat proposatu du Berangon
autismoa ikusarazteko.
|
Martxoak 21a: Síndrome Down nazioarteko eguna
Datorren astean, martxoaren 21ean, down sindromearen nazioarteko eguna ospatzen da. Aurtengo kanpainaren leloa “#EzgaraEstereotipobat, askoz ere gehiago gara” da. Down sindromea duten pertsonak ikusteko modua aldatzea du helburu, gizartea aurreiritziz eta estereotipoz beteta dagoelako.
Institutoan down fundazioan dauden ikasle batzuk daude eta elkarte ezberdinekin lan egiten dute. Adibidez Bilbaocentro eta music for the world proiektua.
22-23 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA- BALORAZIOA
2023 urte berri ON!!!
22-23
Inklusioaren Aldeko Astearen balorazioaren laburpena partekatu nahi dizuegu:
Gehiengoek desgaitasuna duen pertsona batekin harremanak izan dituzuela adierazi duzue eta noizbait mina egitekotan ez jakiteagatik izan dela.
Aste horretan izandako hitzaldiak ( Atletic Fundazioa, Down Sindromea, Hazsten) eta pelikulak gustatu zaizkizue.
Zuen ustez Sentsibilizazioa Tutoretzan landu genuen Saioa beharrezkoa da. Tamalez marrazketa lehiaketan partaidetza eskasa izan da, lema “ aurreritziak edota mitoak ezabatzen”, aldiz, ondo baloratu duzue. Ikastetxeko igarobideak irudiaz ornitzea ondo baloratu duzue, ornitzeaz aparte ikasteko baliogarriak bait dira.Eskertzen dizkizuegu zuen balorazioak eta jarritako iradokizunak kontuan hartuko ditugu hurrengo urterako.
Behin
eta berriro…
MILA MILOI ESKER
zuen
LANKIDETZAGATIK!!!!!
ZER DA INKLUSIOA???
Aurreko elkarlagunen bileran horietako batek galdetu zuen:
-Zer da INKLUSIOA?
Galdera garrantzi handikoa da eta
horren argitarapena handiagoa…
Inklusioa lortzeko
hiru oinarri bete beharko ditugu:
1.
Dibertsitate funtsionala duten pertsonak onartu eta errespetatu, hau da, pertsonen arteko desberdintasunak
izatea ez da problemarik izan behar, baizik eta aukera ederra ikasteko.
2.
Dibertsitate funtsionala duten pertsonek inklusioa izateko PARTE HARTZEko eskubideak izan behar dituzte.
3.
Dibertsitate funtsionala duten pertsonak inklusioa izateko behar
dituzten laguntzak eskeini edo dituzten
zailtasunak ekiditzen saiatu behar gara.
Honekin lotuta dago gure ikaskideek
Ethan eta Daniel egin dutena.Pasaden astean azaldu genizuen Jon Zuazola
abeslariarekin bideo klip bat grabatu dutela( “ Divididos “ kanta), eta
Youtuben edo gure blogan ikus dezakezue.Aste honetan Ethan eta Daniel berriro
Jon Zuazolarekin egon dira, prentsaurrea bat egin dutelarik, beraz parte
hartzeko aukera izan dute. Hurrengo argazkian ikus ditzakezue:
ETHAN
eta DANIEL abesten!!!
Ethan eta
Daniel, Gorbeia eta Kurkudiko ikasleak, protagonistak izan dira, Jon Zuazola
abeslariarekin eta Sindrome Down fundazioarekin bideo bat egin dute eta. Bideoa
Bizkaiko herri batzuetan grabatu dute: Getxo, Erandio, Sopela, Portugalete...
Abestia
entzun dugu eta gustatu zaigu, eta esaten duenean “hemen jarraitzen dut zure
zain, begiak zabaltzen eta nire bihotza beti bi zatitan banatuta izango dut”
guk ulertzen dugu alde batetik pazientziaz eta astiro egin behar ditugula
gauzak, eta beste aldetik bizitzaren erritmoa arina da.
Honelako
bideoak egiten dituzten abeslariek inklusioaren alde lan egiten dute eta hori
gure ustez oso ondo dago.
Hor
daukazue bideoa ikusteko, ziur gaude gustatuko zaizuela.
DIVIDIDO - ZUA "MUSIC FOR THE WORLD"
ELKARLAGUNAK lanean
Pasaden
ostegunean, azaroaren27an, 22-23 ikasurteko ELKARLAGUNEN bilera ospatu genuen.
Hauek gara ikasturte honetako elkarlagunak
1.A -Maika
Granados -Joseba
Gómez |
1.B -Valeria
Pinzón -Alba
Correal |
1.D -Irati
garcía -Sheila
montaño |
1.E Asier Núñez -Urko
Jiménez |
1.F -Naia
sarria -Urtzi
González de Langarika |
2.A -Mikel
rodríguez -Julen
Montero |
2.B -Leire
Martínez -Uxue
Espina -Alaine
García -June Ortún |
2.D -Eneroytz
Puente -Aritz
Uriarte -Aitor
Sierra -Lier
Elorriaga -Asier
Pérez -Brenon da
Silva |
2.E -Alvaro
Méndez -Ane
Hidalgo -Esti
Francia |
|
3.A -Yara
Juarros -Ashley -Aimar
Adánez |
3.B -Jose
Miguel Jiménez -Noa
Abaitua |
3.D -Ariane de
Dios Diéguez -Ander
Nichifor |
3.E -Egor
Vidal -Naia
Herrero |
3.F -Eider
Atxandalabaso - |
Bi eginkizun betetzen saiatuko gara:
1.- BLOGan astero
argitaratuko diren gaiak aukeratu.
2.-Ikastetxean
Inklusioaren Aldeko jarduerak bultzatu: txapelketak, apainketa,…
Hemendik abendurarte
izango ditugun ospakizunak proposamenak zabaldu beharko ditugu: pala eta
marrazketa txapeldetak.
SENTSIBILIZAZIOAREN BALORAZIOA
Irailean tutoretzetan Gorbeia eta Kurkudi gelakideok Sentsibilizazioa landu genuen klase guztietan eta tutoreek horren balorazioa egin dute. Hona hemen lortutako erantzunen laburpena.
Egindako proposamenak: sentsibilizazio saio gehiago egitea edo luzeagoak izatea proposatzen da. Patioan ekintzak batera prestatzea. Gela guztiek Kurkudi eta Gorbeia gelak bisitatu ditzaten ikasturtean zehar. Proiektuaren batean elkarlanean aritzean…
ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!
SENTSIBILIZAZIOA lantzen…
irailaren 19tik 23ra.
Aste honetan zehar DBHko 1.,2.,eta 3.mailetako ikasleekin inklusioa
landu dugu Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok. “EZ +, EZTA – ERE, PERTSONA BEREZIAK
GARA, ZU BEZAIN BEREZIAK” lema abiapuntutzat hartuta, jarduera ezberdinak landu
ditugu.
Zer da inklusioa?: Presentzia , parte hartzea , ikaskuntza eta aurrerapena. Horrek esan nahi du ikaskuntzarako oztopo barik egon behar garela guztiok ikasi eta garatu ahal izateko,
TOPERA INKLUSIOAren ALDE!!!!
Datorren astean INKLUSIOaren aldeko sentsibilizazioa landuko dugu berriro. Gogoraraziko dugu inklusioak eta desberdintasunekiko errespetuak gu guztion presentzia, parte-hartzea, garapena eta ikaskuntza dakarrela, ezin dugu ahaztu: BERDINAK ETA DESBERDINAK gara!!!!!.
TELMO
IRURETA
Apirilaren 13an, Telmo Irureta institutora etorri zen
hitzaldi bat ematera. Telmo Irureta euskal aktore, umorista eta ingeleseko
irakaslea da. 1989ko urtarrilaren 8an jaio zen Zumaian. Garuneko paralisia
dauka, 2 urte eta erdi zituela jasan zuen entzefalitisaren ondorioz.
Euskal
Herriko Unibertsitatean ingelesa eta pedagogia ikasi zituen, eta gero
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean matrikulatu zen. Hiru urteko
interpretazio-ikasketak nahikoak izan zaizkio jakiteko horretan aritu nahi
zuela.
Ordutik,
pelikula eta telesail desberdinetan aritu da: La Que se Avecina,
Barre
librea, Robarte una noche, La consagración de la primavera….
Asko
gustatu zitzaigun hitzaldia, oso gauza interesgarriak kontatu zizkigun bere
ezgaitasunaren inguruan, beti ere umore ikutua emanez.
Nahiz
eta zailtasun asko aurkitu dituen bere bizitzan, lortu du nahi izan duena eta
oso maitatua sentitu eta sentitzen da.
AUTISMOAREN NAZIOARTEKO
Datorren larunbatean, apirilak 2, autismoaren eguna ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007an apirilaren 2a ezarri zuen Autismoaren gaineko Kontzentziaziorako Munduko Egun gisa, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko eta eskubide osoko herritar gisa gizartearen eremu guztietan sartzea sustatzeko.
Autismoaren espektroaren nahasmendua nerbio-sistemaren konfigurazioan eta garun-funtzionamenduan eragina duen jatorri neurobiologikoko nahasmendua da. Pertsonari bizitza osoan laguntzen dio eta, funtsean, funtzionamendu pertsonaleko bi arlori eragiten die:
- Komunikazioa eta interakzio soziala
- Pentsamenduaren eta portaeraren malgutasuna

“Martxoak 21an, DOWN Sindromearen Nazioarteko Eguna”
Down sindromea duten pertsonek hiru kromosoma izaten dituzte 21. parean, normalean dauden bien ordez; horregatik, sindrome horri trisomia 21 ere esaten zaio. Down sindromea da adimen-desgaitasunaren kausa nagusia.
Guretzat bizitza ez da kromosomatan oinarritu
behar, bizitzan pertsonak gaude, ... eta gomendatzen dizuegu horrengo bideoa ikustea:
Gure ustez pertsona guztiak desberdinak gara eta
errespetu osoa guztiok merezi dugu. Inklusioaren alde gaudenez, zalantzarik ez, guztiok ELKARREKIN eta
ELKARRENGATIK ikas dezakegula uste dugu.
Down Sindromea duen pertsona bat ezagutzen dugu, gure Barandiaran institutoan ikasten dago eta berarekin eta berarengatik hurrengo gauzak ikasten ditugu: Irrifartsu izatera , ikasteko ahaleginak egitera, pertsona positiboa saiatzen izatera, Maitagarria izatera. besteak entzutera… eta guzti horregatik ESKERRAK ematen dizkiogu.
Aurtengo lema hori da: “eskerrak eman horrenbestegatik”......
.....eta batzutan zaila izan arren, guk egin nahi dugu. Hona hemen aurtengo bideoa benetan ikusgarria:
Lehendabiziko
Neguko Paralinpiar Jokoak Örnsköldsviken egin ziren, Suedian. Joko
horietan, hainbat desgaitasun eta kategoria zituzten atletak lehiatu ziren.
Neguko Jokoak lau urtetik behin jokatzen dira, Neguko Olinpiar Jokoak egin eta
lau urtera eta udakoak baino bi urte geroago. Tradizio hori 1992ko Jokoekin
hasi zen Albertvillen (Frantzian).
NOIZ OSPATUKO DIRA? 2022ko Martxoaren 4tik 13ra.
NON OSPATUKO DIRA? Pekinen (Txinan)
46 herrialde ariko dira, seiehun kirolari baino
gehiago, eta, lehen aldiz, honako hauek: Israel, Panama eta Azerbaijan. Euskal
Herriko kirolaririk ez da izango Txinako hiriburuan.
ZE MODALITATE JOKATUKO DIRA?
- MENDI ESKIA
- ESKI NORDIKOA
- SNOWBOARDA
- IZOTZ HOCKEYA
- CURLINGA
- BIATLOIA
21-22 INKLUSIOAren ALDEko BIDEOA
21-22 IKASTURTEan INKLUSIOAz JOLASEAN…
Ikasturte
honetan ere joku bat prestatu dugu Inklusioaren eta dibertsitate funtzionala
duten pertsonengandik gauza pilo ikasteko.
Jokatzeko
hurrengo LINKan klikatu:
Berriro mila esker zuen partaidetzagatik!!!
«URRIAK 10:
X FRAGIL SINDROMEAREN EUROPAKO EGUNA »
X FRAGIL sindromea jatorri genetiko eta hereditarioko adimen-desgaitasunaren lehen kausa da.
Ba al zenekiten X sindrome hauskorra duten pertsonek behatzeko gaitasun handia dutela? Gauza gehiago jakin nahi dituzue pertsona horiei buruz?
- 2500 gizonetik 1ek SXF dute.
- 4.000 emakumetik 1ek SXF dute.
- 1/238 emakume eta 1/800 gizon genearen mutazioaren eramaileak dira.
Eta ez zekiten.
X FRAGIL sindromea duten pertsona askok honako ezaugarri hauetako bat edo batzuk izan ditzakete:
-Arreta-defizita
-Hiperaktibitatea
-Jokabide-arazoak (kontrolik eza, patetak, kasketak)
-Antsietate soziala
Jokabide-ezaugarri horiek guztiak hobetu egiten dira urteetan zehar.
Guk, pertsona guztion inklusioa eta desberdintasunak errespetatzearen alde gaudenok, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu. Asko gustatu zaigu, hasiera jartzen dizuegu... ea zuei ere gustatzen zaizuen!
GORREN
NAZIOARTEKO
21/22 ikasturte berri honetan inklusioaren alde gaudela azaldu nahi dugu, eta klasez klase zuen partaidetza eskatu genuen blogan gurekin batera lan egiteko. Orrialde honetan aniztasun funtzionalaren inguruan dauden ekimenen berri emango dizuegu.
Irailak 25ean, pasa den larunbatean, Gorren Nazioarteko eguna ospatu zen.
Dakizuenez, gorrak zeinu-hizkuntzaren bidez komunikatzen dira; horretarako,
keinu desberdinak erabiltzen dituzte, hau da, beren hizkuntza dute.
Pertsona
gorrentzat garrantzitsua da ezpainak irakurtzea, eta COVID dela eta, maskarak
nahitaez erabiltzeak kalte handia egin die.
Bideo
honetan benetako adibide bat ikus dezakezue:
LENGUA DE SIGNOS - VOCABULARIO
Informazio
gehiago nahi izanez gero, honako helbide honetan aurki dezakezue:
EUSKAL GORRAK
Aurreko ikasurtetako argitalpenak.....
Hurrengo lehiatiletan aurreko argitalpenak
ikus daitezke, egin klik eta listo!!!!!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina