Lamiakoko maskarada
Pasadan ostiralean, maitzaren 27an lamiakoko maskarada ospatu
zen. Bi urteko etenaldi baten ondoren, Marik,
Prudentziak, Sugaarrek edo Ieltxuk Lamiakoko kaleetan zehar dantzatu eta abestu
dute buruhandi, erraldoi, hankapalu eta fanfarriarekin batera, eta aurten,
gainera, Tartalo ere sartu da buruhandien taldean.
Lamiako Maskarada maiatzaren 27an hasi zen, 17:30ean, eta une
horretatik aurrera magiak hartu zuen Lamiakoko txoko bakoitza. Alde batetik,
Maskaradak kristautasunaren eta euskal mitologiaren arteko liskarra irudikatzen
du, eta bestetik, auzoari izena ematen dion lamiaren istorioa.
Maskarada 3 ekitalditan banatu zen:
1- Lehena, 17:30etan hasi zen. Fanfarriak eta erraldoiek herria zeharkatu zuten Maskaradaren
hasiera iragarriz, musika doinuen bidez, Lamiako geltokiko plazaraino.
2- Bigarrena,18:00etan hasi zen eta pertsonai mitologikoen aurkezpena egin zen.
3- Bukatzeko, 22:30ak aldera, elementu guztiak elkarrekin erlazionatu ziren festa giro berezi bat sortuz.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina