MILA MILOI
ESKER …
Aste honetan jarduera asko egin ditugu inklusioaren alde gaudela adierazteko.
Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok eta irakasleok izan duzuen lankidetza eskertu nahi dizuegu.
EGUBERRI ON ETA 2023 URTE BERRI ON!!!
asteartea, Apirilak 08, 2025
BLOG hau JM Barandiaran ikastetxeko ikasleek sortuko dugu gure artean LANKIDETZA bultzatzeko .Gurekin harremanetan jartzeko hau da gure posta: barandiaranelkarlanean@barandiaran.biz
MILA MILOI
ESKER …
Aste honetan jarduera asko egin ditugu inklusioaren alde gaudela adierazteko.
Gorbeia eta Kurkudiko ikasleok eta irakasleok izan duzuen lankidetza eskertu nahi dizuegu.
EGUBERRI ON ETA 2023 URTE BERRI ON!!!
22-23 INKLUSIOAren ALDEko ASTEA
Datorren astean, abenduak 19tik 23ra, inklusioaren astea ospatuko da. Horretarako, aste honetan zehar tutoretza orduan aurkezpen bat egin dugu klase guztietan. Aurkezpen horretan, dibertsitate funtzionalari buruzko informazioa eman dugu eta inklusioaren garrantzia azaldu dugu. Ezberdinak izan arren, elkarri lagundu behar diogula azaldu genuen, nahiz eta zailtasunen bat izan.
Inklusioaren astea ospatzeko jarduera desberdinak antolatu dira:
Abenduaren 21ean hitzaldia: Genuine Athletic fundazioa (DBH 1 + Gorbeia + Kurkudi).
Abenduaren 22an hitzaldia: Sindrome Down fundazioa (DBH2 + Gorbeia + Kurkudi).
Abenduaren 22an tailer inklusiboak goiz osoan zehar: Haszten elkartea (DBH3 + Gorbeia + Kurkudi).
Abenduaren 23an Zumba inklusiboa patioan.
Ikasi dezagun guztiok guztiongandik, inklusioarekin bat!!!
ABENDUAREN 2an EUSKERA ren EGUNA geure ikastetxean
ABENDUAREN 3a Euskararen Nazioarteko eguna da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak babestuta. Ospakizun hau aprobetxatuz hainbat elkarte, erakunde publiko eta partikularrek hainbat jarduera antolatzen dituzte euskara omentzeko eta bermatzeko.
Leioako udalak programazio berezia prestatu du hurrengo egunetarako.
Abenduak 2 (18:30ean) Kultur Leioako Auditorioan 5€
Iratxoen kantu sekretuen musika ikuskizuna
• Abenduak 3 eta 4 (17:30ean) Kultur Leioan 4€
Haur zinea (euskaraz) Hoper, oilaskoerbia
• Abenduak 3, 4 eta 5 (20:00etan) Kultur Leioan 5€
Helduentzako Zinea (euskeraz) Unicornwars
EUSKARAZ HITZ EGIN DESAGERTU EZ DADIN
22/23 IKASURTEAren HASIERAko ESTATISTIKAK
Gaur, urriak 6an DBHko ikasleak Gorbeia eta Kurkudiko ikasleekin batera BLOGan lankidetza lantzen hasi gara.
Barandiaranelkarlanean, geure Bloga, 2014-2015 ikasurtean egiten hasi ginen, beraz zortzi urte lankidetza praktikan jarri dugu.
Jakin nahi duzue zenbat bisita izan ditugun pasaden ekainetik orain arte? Ba… ekainean 40.483 bisita zeuden, eta gaurko egunean:
41.547 BISITA
Hau da, azken hiru hilabete hauetan 1.100 bisita baino gehiago izan ditugu, ze ondo ezta? Mila esker.
Eta jakin nahi duzue nondik izan diren bisita horiek?
Ikusten duzuenez herrialde askotatik dira gure bloga bisita egin dutenak, baina guri gehien gustatzen zaizkigunak ZEUENAK dira, BARANDIARANekoak.
22-23 ikasturtearen hasiera
Irailaren 8an, ikasturte berria hasi dugu institutoan osasun babes neurririk gabe. Ikasturte, ikasle eta irakasleei ongi etorria emango diegu. Oso pozik eta lan egiteko gogoarekin etorri gara Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleak. Oso ondo pasatu dugu udan baina institutora bueltatzeko gogoa eduki dugu.
Gaur irailaren 15ean Barandiaranelkarlanean BLOGa egiten dugun gure lehenengo eguna da, nahiz eta astebete luze daramagun lanean.
Animatu nahi zaituztegu, gurekin batera blogean parte hartzera!!!
22-23 IKASTURTE EZIN HOBEA OPA DIZUEGU!!!
21-22 ikasurteko barandiaran elkarlanean blogaren azken eguna
Gaur, ekainak 16, gure barandiaranelkarlanean blog
maitea argitaratzen dugun azken eguna da. Ikasturte hau oso berezia izan da,
musukoarekin hasi ginen eta musuko barik
amaitu dugu, distantziak gorde behar genituen eta orain lasaiago gaudela
esan dezakegu. ZER ONDO!
Gure blogean gauza asko kontatu ditugu, esate baterako, egin
ditugun irteerak, gabonak baino lehen ospatu genuen inklusioaren aldeko astea,
sukaldaritzako errezetak…
Bisita asko izan ditugu blogan:
40.483 bisita
Jakin nahi duzue zein
herrialdetakoak izan diren bisitak? Bada, orain azalduko dizuegu:
Guztiok nota onak
izatea espero dugu, nahiz eta batzuek zailago izan. Animo!
Bihotz-bihotzez nahi dugu zuek uda zoriontsua igarotzea.
Azken egunetako irteerak eta
plangintza
Kurtsoa bukatzear dago eta ekintza desberdinak
antolatu dira azken egunetarako.
-DBH1eko ikasleak ekainaren 20an Lekeitiora joango dira LEAKTIBAI elkartearekin stand up paddle eta gynkana egitera.
-DBH2koak eta Gorbeia-Kurkudikoak ekainaren 17an
TAUPADABENTURA elkartearekin bodyboard eta surf egingo dute Gorlizen.
-DBH3koak ekainaren 17an Getxoko kirol portuan PAKEA elkartearekin 3 ekintza egingo dituzte: Belaontzia, Kayak eta dokumentala.
-DBH4koak ekainaren 17an Plentziako frontoi parean CABOBILLANO elkartearekin Surf, Kayak eta orientafoto egingo dute.
Espero dugu zuen gustokoak izatea antolatu diren ekintzak.
ONDO PASA!!!!
Lamiakoko maskarada
Pasadan ostiralean, maitzaren 27an lamiakoko maskarada ospatu
zen. Bi urteko etenaldi baten ondoren, Marik,
Prudentziak, Sugaarrek edo Ieltxuk Lamiakoko kaleetan zehar dantzatu eta abestu
dute buruhandi, erraldoi, hankapalu eta fanfarriarekin batera, eta aurten,
gainera, Tartalo ere sartu da buruhandien taldean.
Lamiako Maskarada maiatzaren 27an hasi zen, 17:30ean, eta une
horretatik aurrera magiak hartu zuen Lamiakoko txoko bakoitza. Alde batetik,
Maskaradak kristautasunaren eta euskal mitologiaren arteko liskarra irudikatzen
du, eta bestetik, auzoari izena ematen dion lamiaren istorioa.
Maskarada 3 ekitalditan banatu zen:
1- Lehena, 17:30etan hasi zen. Fanfarriak eta erraldoiek herria zeharkatu zuten Maskaradaren
hasiera iragarriz, musika doinuen bidez, Lamiako geltokiko plazaraino.
2- Bigarrena,18:00etan hasi zen eta pertsonai mitologikoen aurkezpena egin zen.
3- Bukatzeko, 22:30ak aldera, elementu guztiak elkarrekin erlazionatu ziren festa giro berezi bat sortuz.
APIRILAK,
Jarduera
asko egin genituen, eta orain bakoitzaren azalpen txiki bat egingo dizuegu:
ANTZAR JOKOA: taula batean dadoak bota eta tokatzen zitzaizun portada topatu behar zenuen galerian zeuden kortinen artean.
BOOK
TRAILERRA: liburu
baten trailerra egin behar zenuen.
ASMATU LIBURUA: izenak dion bezala asmatu behar zenuen liburua.
HILOTZ
ATSEGINA: orri
baten idatzitako esaldiari jarraipena eman behar zenion, gero zapaldu eta hurrengoa
idatzi istoria jarraitzeko.
ORRI
MARKATZAILE TXAPELKETA: Ikasle asko parte hartu genuen txapelketan eta liburuaren
markatzaile pilo egin genituen.
Txapelketaren
irabazleak hurrengo hauek izan ziren:
1. mailan: Ane Moja, Nerea
Martinez, Estibaliz Francia, Leire Martinez.
2. mailan: Ariane de Dios,
Naia Herrero, Shirley Barriga
3. mailan: Aurkeztutako orri-
markatzaileak ez zuten behar kalitatea, ez dira sariak banatu.
4. mailan: Maider Azkarate,
Ainhize Mesa.
Gure ikasleak
diplom jaso zuten egindako lanagatik
Gure
ustez liburu eguna ospatzea oso garrantzitsua da, zeren eta liburuak gauzak ikasteko eta kultura aberazteko baliogarriak baitira.
APIRILAK, 7 – KORRIKA!!!!!
Gaur KORRIKA Leioatik goizeko 7etan pasatu da. Askok parte hartu dute, Barandiaran institutoko 100 ikasle baino gehiago, horien artean 8 familia izan direlarik. Ikasle asko Getxoraino heldu dira. Korrika egin ondoren Leioan urdaiazpiko bokata gosaldu dute, gozo gozoa!!.
Dakizuenez korrika lau urtean behin ospatzen da euskeraz mintzatzen bultzatzeko, aurtengo lema HITZEKIN ZUREKIN.
MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN ALDEKO EGUNA
Emakumearen Nazioarteko Egunak, lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna deitzen zenak, martxoaren 8an emakumeek gizartean parte hartzearen eta pertsona gisa osorik garatzearen aldeko borroka ospatzen du, gizonarekiko berdintasunean.
Kopenhagen 1910ean egindako Emakume Sozialisten Nazioarteko II.
Konferentzian, Clara Zetkinek "emakume Langilearen Eguna" ospatzea
proposatu eta onartu zuen. Hurrengo urtean hasi zen ospatzen: Lehen oroitzapena 1911ko martxoaren 19an egin
zen Alemanian, Austrian,
Danimarkan eta Suitzan. Harrezkero, beste herrialde askotara zabaldu da.
Barandiaran institutoan martxoaren 8an Berdintasun erreal eta eraginkorrerako eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dugu. Emakume izate hutsagatik erailak, bortxatuak edo abusatuak edo irainduak ez izateko eskubidea. Kristalezko sabaiaren aurka, etxeko erantzukidetasunaren alde, familia-kontziliazioaren alde eta erakunde patriarkalen aurka.
Emakumearen Nazioarteko Egunak, lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna deitzen zenak, martxoaren 8an emakumeek gizartean parte hartzearen eta pertsona gisa osorik garatzearen aldeko borroka ospatzen du, gizonarekiko berdintasunean.
Kopenhagen 1910ean egindako Emakume Sozialisten Nazioarteko II. Konferentzian, Clara Zetkinek "emakume Langilearen Eguna" ospatzea proposatu eta onartu zuen. Hurrengo urtean hasi zen ospatzen: Lehen oroitzapena 1911ko martxoaren 19an egin zen Alemanian, Austrian,Danimarkan eta Suitzan. Harrezkero, beste herrialde askotara zabaldu da.
Barandiaran institutoan martxoaren 8an Berdintasun erreal eta eraginkorrerako eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dugu. Emakume izate hutsagatik erailak, bortxatuak edo abusatuak edo irainduak ez izateko eskubidea. Kristalezko sabaiaren aurka, etxeko erantzukidetasunaren alde, familia-kontziliazioaren alde eta erakunde patriarkalen aurka.
IHAUTERIAK - ARATUSTEAK
Datorren astean, otsailaren 28tik martxoaren 6ra, aste zuria ospatuko dugu, ez dago klaserik!!!, gehiago lo egin ahal izango dugu eta batez ere!!! BADA UNEA!!! inauteriak ospatuko ditugu!!!. IUJU!!!!
Derion ere haurrentzako antzerkia eta hainbat jolas
izango dira.
Lutxanan/Erandion/Astrabuduan ere haur eta gazteentzako
jarduerak programatuko dituztela uste dugu.
Algortara, Bilbora edo beste herri batzuetara ere hurbildu zaitezkete, baina gure aholkurik onena da atseden handia har dezazuela eta pilak oso kargatuta itzul zaiteztela.
Eta batez ere: ONDO
baino HOBETO GOZATU!!!!!
2021- 22 IKASTURTEAren ESTATISTIKAK
Ikasturte honetan oraindik ez ditugu estatistikak azaldu, ba oraintze egingo dugu.
Gogoratu!!! Pasaden ikasturteko ekainaren 3an izan genuen bisita kopurua :
34.232 bisitak
eta gaur, 2022ko otsailaren 3an ditugunak hurrengo hauek dira:
38.049 bisitak
Geurea den Barandiaranelkarlanean BLOG honetan Irailetik aurrera posible izan dugu bloga gure ikastetxean egitea, geletako ikasle eta irakasle nahiko konfinatuta egon arren, batez ere urtarrilatik aurrera.
Beti bezala lankidetza lantzeko prest gaude eta ikasurtea ondo baino hobeto bukatzea espero dugu .
ANIMO BLOGEROAK!!!