Barandiaran Ikastetexean LANKIDETZA!!!
Gabon Zoriontsuak Guztiontzat!!!
2020ko martxoan "normaltasun berri" batean bizitzen hasi ginen.
Egoera horrek egoera berri askotara eraman gaitu, eta horietan moldatzen ikasi behar izan dugu, gainera, egin ohi genituen beste horrenbeste gauza batzuk egin gabe uzten
gaitu, hala nola azken bi ikasturteetan gabonetako oporrak baino lehenago polikiroldegian egiten genituen jolas
inklusiboak.
Ikasturte honetan ezin izango ditugu jolas horiek egin,
baina elkarlagunok pentsatu dugu JOKUA garrantzitsua dela ikasteko, horregatik... desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko eta inklusioaren aldeko jarrera erakusteko 20-21 Inklusioaren Aldeko JOKU hau erabiliko dugu;
izan ere, jolastuz gero, errazagoa izango bait zaigu desgaitasuna duten pertsonen errealitatea edo
"normaltasuna" ulertzea, beraz, gure enpatia garatuko da.
Beno, aipatu dugunez, jokatzeko sortu dugu 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room hau, gure blogaren helburu nagusia lankidetza bada ere, ez lehiaketa, guretzat garrantzitsua da proposatzen dizkizuegun erronkak konpontzea, horrek esan nahiko baitu zuen arreta, interesa eta, jakina, elkarlana lortu dugula!!!.
Jokuan honelako irudiak agertuko zaizkizu:
Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu, badakizue elkarrekin lan egiten jarraituko dugula/ duzuela, Seguru!!!!
Besterik gabe, hor duzue Barandiaranelkarlanean 20-21 Inklusioaren Aldeko Escape Room-a askatzeko.
Hona hemen LINKa jokua hasteko:
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina