ELKARLAGUNAK NAGUSIEKIN!
Pasaden
ostiralean, Azaroak 9an, BEC azokara joan ginen nagusiekin egotera.
BEC azokan stand ezberdinak zeuden, eta guk horietariko batzuetan parte hartu genuen:
eztabaidak, mahai jolasak, argazkiak, sukaldaritza, zentzumenak lantzekoa…
Eztabaidan gai batzuei buruz hitz egin genuen: zenbat denbora gaude bakarrik,
ea maskotak ditugun, ea gure bizitzan sariak jaso ditugun, gure garbiketa ohiturak, zer da hobe gaztea ala nagusia izatea…
Oso interesgarria izan zen, gazteek eta nagusiek erizpide ezberdinak izanda ere, oso ondo pasatu genuen,
eta errepikatzea gomendatzen dugu.
Gure
ondorio nagusiena: gazteak eta nagusiak elkarrekin ondo pasatzen egon gaitezkela!!!.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina