}

IRRIFARRAK... 19/20 eta 20/21 IKASURTEetan

 


2020-2021

Azkenik!!!! Amaitu da 20/21 ikasturtea!!!

 Lortu dugu!!!

 



20/21 ikasturte hau kezka handiz hasi ginen, COVID, noski! Ez genekien nola izango zen, ezta nola eramango genuen ere, baina orain amaitzen ari garenez, esan dezakegu ez dela hain txarra izan, eta egun batzuetan konfinatuta egon bagara ere, badakigu gure IRRIBARRE handi eta onenetako batekin amaitutzat ematen dugula.

 




Aste zuria oporretan ibili gara eta primeran egon gara...… irrifarrak ere izateko aukera ederra izan da.

 



2019-2020


GAUR EGUNIK ONENA DA IRRIFARRA IZATEKO…..???

Helduok batez beste 25 aldiz egiten dugula irribarre egunean diote, eta haurrek, berriz, 300 aldiz egunero. Horrek esan nahi du irribarra nagusitzean gero eta gutxiago egiten dugula.

Egun ona izan ez arren irribarre egitea erabakitzea, ez da hipokresia-keinu gisa hartu behar, ez da faltsuak izaten ari garela edo gezurretan ari garela, baizik eta arazoak hobeto gainditzeko ahalegina egiten ari garela, irribarre batekin, ez dirudi hain larria denik.

Egun hauetan, gure bizitzan COVID-19a agertu zenetik, jende asko saiatu da irribarre egiten eta gainerakoei irribarre eginarazten, horrela, erizain talde batek kanpaina bat sustatu zuen jendeak marrazkiak, argazkiak eta abar bidal zitzan, ospitalean oso gaizki pasatzen ari zirenei irribarre eginarazteko.

Gu ere orain ahaleginduko gara irribarre egiten eta zuoi, lagunak zareten guztioi, irribarre bat ateratzen, horregatik galdetegi txiki bat eginondoren geure lanak ( argazkiak,marrazkiak,…) tartekatuz  erakutsi nahi dizkizuegu:

1.- Zergatik uste duzu ona dela irribarre egitea?

DANIEL-Izan ere, irribarrez dauden pertsonak zoriontsuagoak izatendira, eta haurrek, irribarrez, penak kentzen dizkigute beren inozentziaz.

NAIA-Bizitza hobeto pasatzen garelakoirrifarrez, eta klasean beti esaten dugun bezala, “ A por el día con una sonrisa!!!”

2.- Irribarre egin duzu gaur?

DANIEL-Bai, pozik eta zoriontsu nagoelako.

NAIA-Bai, mogollon, Operación triunfo programatik bate z joateko atzamarrak gurutzatzen nago…..

3- Zerk eragin dizu irribarre egitea?

DANIEL-Nire aitarekin asko disfrutatu tenisean eta bizikletan ibili

NAIA-Ba.. pertsonen aurpegiak, txisteak, … horrelako gauzek irrafarra ateratzen didate.

 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina