}

ELKARRIZKETAK 20-21 IKASTURTEAN

 

2020-21

 


Gaur Zuzendariari egingo diogu elkarrizketa.

Jarraian, egindako galderak dauzkazue 

Kaixo Gurutze..

 



 

1.- Zer ikasi zenuen?

  • Aixerrota Ikastetxean Batxilergoa eta ondoren Deustuko unibertsitatean Ingeles Filologia.

Irakurtzea asko maite nuen!  

 2.- Zenbat urte daramatzazu hezkuntzan lan egiten?

  • Ufff… pilo bat! 23 urterekin hasi nintzen eta 53 egingo ditut, atera kontuak!  

  3.- Noiztik zaude zuzendari moduan?

  • 2018 urteko irailetik.

  4.- Nola izan zinen zuzendari?

  • Estik, Goikoan zuzendaria denak proposatu zidan.

  5.- Gustura zaude zure karguan?

  • Bai, oso gustora, oso ikastetxea atsegina da lan egiteko.

6.- Nekatuta sentitu zara inoiz kargu honetan egoteaz?

  • Inoiz bai, baina oso gutxitan.

7.- Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuna zuzendari izateko?

  •  Gehien gustatzen zaidana dantza egitea  da  egun berezietan  eta gutxien gustatzen zaidana

parteak jartzea. Eta zailena?   Zailena ... zailena… ez dakit!

Oso lan erraza da! Edozein irakasleek egin dezake hori bai, lan asko eginez.

8.- Zein da zuzendari baten eginkizunik garrantzitsuena? 

  •  Ikasleei begira… garapen pertsonala bermatzea eta langileei begira… ongizatea eta

garapen profesionalean laguntzea. 

9.- Zure ustez, zer ezaugarri izan behar ditu zuzendari on batek?

  • Nire ustez entzule ona izan behar  da zuzendari on bat. 

 

 



 

 

Jantokiko begiraleei egindako elkarrizketa

Martin

1-Zer da gehien gustatzen zaizuna zure lanetik?

  • Ikasle guztiekin harremanatzea eta lasai eta ondo jaten irakastea 

2-Zenbat urte daramatzazu hemen lan egiten?

  • 3 urte daramat Barandiaranen lan egiten.

3-Nola lortu zenuen begirale lana?

  • Begirale titulua atera bezain pronto kurrikuluma bidali nuen “Ausolan”era.

4-Zein da lanetik kanpo gehien egitea gustatzen zaizuna?

  • Kirola (waterpolo eta igeriketa) egitea eta lagunekin ondo pasatzea.

5-Betidanik nahi izan duzu jantokiko begiralea?

  • Betidanik ez, baina txikitan bai pentsatzen nuela ea noizbait lan horretan arituko nintzenik.

6-Ondo pasatzen duzue lanean?

  • Bai, niretzako oso lan ona eta erosoa da. Batzutan momento txarrak egoten dira, baina gehienetan momentu oso onak izaten dira.

7-Zenbat urte dituzu?

  • 27

8-Zertan lan egiten zenuen hemen lan baino lehen?

  • Igerileku klaseetan aritzen nintzen.

9-Zeintzuk dira zure gustoko dituzun janariak (institutoan prestatzen direnak)?

  • Makarroiak setekin
  • Oilaskoa
  • Yogurra 

10-Zer ikasi duzue?

  • Haur Hezkuntzako ikasketak osatu ditut.

 



Joseba

1-Zer da gehien gustatzen zaizuna zure lanetik?

Ikasleak eta lankideak jatorrak direla, bazkaria ere gehienetan asko gustatzen zait.

2-Zenbat urte daramatzazu hemen lan egiten?

Irailaren amaieran hasi nintzen, 5 hilabete.

3-Nola lortu zenuen begirale lana?

Lagun batek gomendatu zidan lan honetarako aurkeztea eta ia berehala deitu zidaten.

4-Zein da lanetik kanpo gehien egitea gustatzen zaizuna?

Itsasoan bainuak hartzea, nire seme eta alabarekin parkean jolastea, familiarekin paseatzea, piraguarekin aritzea eta mendira joatea.

5-Betidanik nahi izan duzu jantokiko begiralea?

Orain arte ez nuen pentsatu lan hau izatea baina oso pozik nago.

6-Ondo pasatzen duzue lanean?

Oso ondo, ikasleekin lan egitea gustatzen zait.

7-Zenbat urte dituzu?

42 urte ditut.

8-Zertan lan egiten zenuen hemen lan baino lehen?

Bilboko jatetxe batean egiten nuen lan pasadan urteko Ekainerarte.

9-Zeintzuk dira zure gustoko dituzun janariak (institutoan prestatzen direnak)?

Diliztak, indabak eta oilaskoa dira nire gustukoenak.

10-Zer ikasi duzue?

Itsasontziak gidatzeko ikasketak egin nituen.

 




 

  

HASZTEN Hezitzaileekin..

 





 

 

 1. Nola antolatzen dituzue ekintzak?

 

GORKA: Gure ekintzak anitzak dira,eskolak ,gela egonkorrak,sentzibilizazioak,ikerkuntza, txapelketak,ekitaldiak… horietako bakoitzak arduradun bat dauka eta berak koordinatzen ditu.Horren ostean bildu ta bakoitzaren ezaugarrien arabera programazio bat egiten dugu eta gero ekintza horiek burutzen ditugu.

 

AITOR:Klasea hasi aurretik monitoreak elkarrekin hitz egiten dugu eta biok batera pentsatzen dugu ze nolako klasea emango dugun. Hala ere, kirol inguruko ikasketak ditugunez, ohitutak gaude ekintza anitzak burutzera.

 

2. Nola bururatu zitzaizuen elkarte hau sortzea?

GORKA:Elkartea sortu zuten kideek bazeukaten lan mundu honetan esperientzia eta hutsune bat zegoela ikusten zuten aniztasun funtzionala eta kirol esparruan. Hortik aurrera sortu zen Haszten ta gaur arte jarraitzen du elkarteak. 

AITOR:Haszten elkartea sortu zen hutsune bat somatzen zelako aniztasun funtzionala duten pertsonetan kirolari dagokionez, hain zuzen, kirol egokitu eta inklusiboaren esparruetan.

 

3.Nola bururatzen zaizkizue egiten dituzuen jolasak?

GORKA:Haszteneko teknikari guztiok badugu kirol titulazioa eta ikasketek eta esperientzak ematen dizkigu jolasak eta ariketak egiteko burutazioa. Saiatzen gara taldeari eta kirolarien ezaugarriei moldatzen ahalik eta gehiago parte hatzeko egiten duten kiroletan zein agintzen dugun ariketetan. 

AITOR:Monitore guztiek kirol inguruko ikasketak ditugu eta ikasketak burutzean, ikasgai batean jokoak landu genituen. Bertan jolas pilo ikasi genituen. Hala ere, imaginazioak jolasak asmatzekoan pisu garrantzitsua dauka. Nire ustez zenbat eta imaginazio handiagoa izan, lagunduko digu jolasak asmatzen.

 

4. Ze beste instituto edo eskoletara joaten zarete?

GORKA:Lehen erantzun dudan bezala baditugu beste gela egonkor gehiago,San Ignazio,Aixerrota,Sestao…gero kirol eskoletan beste kirol elkarteekin batera lan egiten dugu,Arta romo areto futbolean inklusiboki,Barakaldoko atletismo pistan ere badugu eskola bat…

AITOR:Nire kasuan Saturnino (Sestao) eta Unamunoko institutoetan eta Sopela, Altzaga eta Barakaldoko eskoletan nago. Bestalde, arratsaldetan kirol eskol ugari burutzen ditugu: Atletismoa, igeriketa, padela, futbola, zumba etab. 

 

 

5.Zenbat urte daramatzazue Haszten elkartean lan egiten?

GORKA:Hasztenek sei urte daramatza lanean kirol egokituaren munduan.

AITOR:Haszten Elkartea orain dela sei urte sortu zen. Nire kasuan, hau hirugarren urtea da.

 

6.Beste elkarteren batean lan egin duzue?

GORKA:Baditugu lan hitzarmenak edo elkarlan hitzarmenak udal ezberdinekin eta baita babesleak ere, empresak,Bizkaiko aldundia…

AITOR:Orain dela urte batzuk Gaude Elkartean lan egin nuen. Bertan aniztasun funtzionala zuten pertsonekin, igeriketako entrenatzaile moduan egon nintzen.

 

7. Nola sentitzen zarete ekintza hauek egiten dituzuenean? 

GORKA:Nik oso gustura burutzen dut lan hau, badaude egun gogorrak noski, lan guztietan bezala, baina gure kirolariei laguntzea asko betetzen nau eta nola hobetzen duten bai kirol mailan zein maila sozialean da gehien betetzen nauena.

AITOR:Oso gustura sentitzen naiz ekintza hauek burutzen. Azken finean kirola asko gustatzen zait eta bizitzan zehar mota askotariko kirolak burutu ditudanez, ikasitako esperientzia konpartitu nahi dut. Bestetik, aurten Gizarteratze goi mailako zikloa egiten nabil esperientzia gehiago izateko.

 

 

8. Nola sortu duzue web orria? Zuek egin duzue edo laguntzarekin egin duzue?

GORKA:Web orria gure elkarteko lankide batek sortu zuen. Web orria gure ekintza eta kirolei deiadar gehiago izan zezaten sortu zen.

AITOR: Web orri Haszten Elkarteko kide bat sortu zuen. Badaukagu pertsona konkretu bat web orria eramateko, elkartearen barruan.

 

9.  Zer da zuen lanetik gehien gustatzen zaizuen gauza?

GORKA:Gehien gustoko dudana da kirolariak ondo pasatzen ikustea kirola egiten duten bitartean, nola saiatzen diren gero eta gehiago hobetzen eta zein esker onekoak diren. Egia esan oso lan polita da.

AITOR:Kirolariak eta ikasleak pozik eta ondo pasatzen dutela.

 

 10.- Uste duzu elkarte hau luze iraungo duela? Zer beharko da horretarako?

GORKA:Hori da gure asmoa eta horretarako laguntza publiko gehiago beharko genituzke,ta pandemia honek ongi erakutsi digun moduan ,kirola ezinbesteko tresna da gaixotasunakekiditeko osasuna hobetzeko, harreman spozialak izateko…

AITOR:Baietz esango nuke. Aniztasun funtzionala izango duten pertsonak beti existituko direlako. Lehen esan dut Haszten Elkartea sortu zela, hutsune bat somatzen zelako kirol egokituaren esparruan. Hori dela eta, Haszten Elkartea ez badago antzeko zerbitzua emago duten elkarteak egongo dira. Diru publiko gehiago bideratu arlo sozialera eta aniztasun funtzionala ikusgai jarri.

 

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina