}

ELKARRIZKETAK 19-20

 

2019-20

 

Gorbeia eta Kurkudiko Hezitzaileak

 

BELEN

 

-Barandiaranen egotea gustatu zaizu? Zer da gehien gustatu zaizuna?

Bai, Barandiaranen egotea gustatu zait, Gehien gustatu zaidan Kurkudi eta Gorbeia gelak dira.

 

-Zer pentsatu zenuen gela egokorrari buruz hona iritsi zinenean?

Oso gelak dibertigarriak izango zirelak pentsatu nuen.

 

- Gela egonkorrean lan egitea gustatzen zaizu?

Bai, asko gustatzen zait gela egonkorrean lan egitea.

 

- Arratsaldetan zer egitea gustatzen zaizu?

Nire ortura joatea edo paseatzera joatea gustazen zait.

 

-Zer gustatzen zitzaizun txikitan egitea?

Txikitan lagunekin kalean jolastea gustatzen zitzaidan.

 

-Berrogeialdia gustatu zaizu?

Berrogeialdia ez zait asko gustatu, gehien etxean lasai egotea.

 

-Hurrengo urtean hemen laguntzen jarraitu nahi duzu?

Hurrengo kurtsoan zuekin egongo naiz berriro.

 

-Faltan botako gaituzu hemendik joaten garenean?

Bai, beste ikastetxe batera joaten zaretenak faltan botako zaituztet eta suposatzen dut harremanetan jarraituko dugula.

 

 

ELENA

 

- Barandiaranen egotea gustatu zaizu? Zer da gehien gustatu zaizuna?

Bai, oso gustora egon naiz, bi geletan lankideen eta ikasleen laguntza jaso dudalako eta gure artean giroa oso ona igarri dut.

Astero egin ditugun irteerak asko gustatu zaizkit eta sukaldaritza ere bai. Sukaldaritzan sukaldatzen genuena denok batera jatea guztiontzat oso aberasgarria dela uste dut.

 

 

Zer pentsatu zenuen gela egokorrari buruz hona iritsi zinenean?

Ez da lehenengo aldiz gela egonkor batean nagoenik, baina bai lehenengo aldiz instituto batean eta ikasleen adinagatik ekintza asko egiteko aukerak edukiko genituzkela pentsatu nuen. Institutoko beste ikasleek gure gelako ekintzetan parte hartzea oso ideia ona zela pentsatu nuen.

 

- Gela egonkorrean lan egitea gustatzen zaizu?

Bai, ikasleekin harremana estuago lortzen denez ikasleak hobeto ezagutu ditzakegu eta haien betebeharrak ere bai.

- Arratsaldetan zer egitea gustatzen zaizu?

Arratsaldetan kiroldegira joatea gustatzen zait. Irakurtzea eta lagunekin buelta bat ematea ere nire gustokoa da.

 

- Zer gustatzen zitzaizun txikitan egitea?

Txikitan korrika egitea gustatzen zitzaidan. Zapatuero entrenamentua egiten nuen eta noizbehinka lasterketaren batean parte hartu nuen. Horrez gain , nire familiarekin igandeetan mendira joaten ginen eta han egun osoa oso gustora egoten ginen. Nire haurtzaroko oroitzapenak oso politak dauzkat.

 

-Berrogeialdia gustatu zaizu?

Alde batetik kezkatuta egon naiz , gaixotasun hau ezezaguna delako eta nire familiaren osasunak kezkatu nauelako baina beste aldetik gustora egon naiz etxean nire alabekin egoteko denbora gehiago eduki dudalako. Etxean egon garenean puzzleak, berba asko egin dugu, kartetan ibili gara, pelikulak ikusi ditugu... Bizitzan "normalean" hamaika bat ekintza daukagunez elkarrekin egoteko aukera gutxiago duakagu eta egoera honetan elkarrekin gustura egoteko aukera eduki dugu.

 

- Hurrengo urtean hemen laguntzen jarraitu nahi duzu?

Bai, datorren kurtsoan zuen institutoan jarraitu nahiko nuke. Zuekin lan egitea poztekoa izan da eta hasieran asko lagundu zenidaten , nire zalantzak argitzen, zuen lan egiteko modua erakusten..Hori dela eta ,zuen geletan oso gustora egon naiz eta ez dut beste zentro batera joan nahi.

 

- Faltan botako gaituzu hemendik joaten garenean?

Datorren kurtsoan egongo ez direnak faltan botako zaituztet baina kasu hauek pozgarriak dira, lana oso ondo egin duzuela eta beste zentro batera zuen ikasketak jarraitzera joan zariela esan nahi duelako . Zoiazienok bisitatxoren bat egingo diguzuela espero dut.

 

 

JUANA

 

- Barandiaranen egotea gustatu zaizu? Zer da gehien gustatu zaizuna?

Bai, oso pozik nago hemen egoteagatik

 

 

Zer pentsatu zenuen gela egokorrari buruz hona iritsi zinenean?

Aurretik lan egindako gelekin alderatuz ezberdina iruditu zitzaidan.

 

- Gela egonkorrean lan egitea gustatzen zaizu?

Bai, asko pozten nau behar duzuen guztian lagundu ahal izateak.

 

- Arratsaldetan zer egitea gustatzen zaizu?

Ahal dudanean pasira joatea gustatzen zait, eta sukaldatzea asko gustatzen zait, denbora dudanean gehien egiten dudana sukaldatzea da.

 

- Zer gustatzen zitzaizun txikitan egitea?

Txikitan nire anai-arreba eta lehengusu-lehengusinekin egotea gustatzen zitzaidan, baita lagunekin kalera gomarekin jolastera irtetea, zokarantza, kromo, inke eta panpinekin jolastea, eta "katxarritoekin" jolastea etxean nengoenean

 

-Berrogeialdia gustatu zaizu?

Berrogeialdia ez zait gustatu. Momentu batzuetan oso arraro sentitu naiz askatasun faltagatik, nire familikoak eta lagunak ezin ikusteagatik eta lanera ezin joategatik eta zuekin ezin egoteagatik. Baina beharrezkoa izan dela uste dut birusa gelditzeko.

 

- Hurrengo urtean hemen laguntzen jarraitu nahi duzu?

Bai, datorren kurtsoan zuen institutoan jarraitzea gustatuko litzaidake, eta zuekin lan egin.

 

- Faltan botako gaituzu hemendik joaten garenean?

Bai, beti faltan botatzen zaituztet guztiei eta esperantza daukat egunen batean ikusiko garela. 

 

*************************************************************



Gorbeia eta Kurkudiko Irakasleak

MAITANE

- Non bizi zara? Santurtzin bizi naiz.

- Zenbat urte dituzu? 29 eta abenduan, 30 beteko ditut.

- Kurkudi eta Gorbeiako ikasleekin egotea gustoko duzu? Oso. Orain arte nire klaserik gogokoenak izan dira.

- Non gustatuko litzaizuke bizitzea? Euskal Herrian, edozein lekutan baina hondartzatik gertu.

- Txikitan zer egitea zenuen gustoko? Nire amaren esanetan debekatuta zegoen hori dena, apur bat trastoa bainintzen. Ura eta kalean ibiltzea ere pila bat gustatu zaidala diño. 

- Berrogeialdian egotea gustatu zaizu? Berez gustatu ez zait gustatu, baina nire egunerokoan denbora librerik ez daukanez, onartu behar dut oso ondo etorri zaidala pendiente nituen pila bat gauza egiteko eta era berean, nire buruari so egiteko. 

- Etxetik lan egitea eta etxerako lanekin laguntzea gustuko duzu? Bai noski, laguntzea gustatzen zait, etxetik eta klasean bertan.

- Hurrengo kurtsoan Barandiaranen egotea nahiko zenuke? Bai, duda barik!

- Zure lanean zer da gehien gustatzen zaizuna? Jendearekiko tratua.

- Gustuko duzu laguntza gehiago ed disgaitasunak duten ikasleekin lan egitea? Bai; izan ere, beste espezialitate batzuetan lan egiteko aukera izaten dut urtero eta beti PT moduan lan egitea erabakitzen dut.

-Nora joango zinateke oporretara?

Nire lekurik gogokoena Asiako hegoekialdeko edozein lekutara.

- Zer egiten duzu asteburuetan?

Asteburuaren arabera, baina beti kirolarekin zer ikusia, olatuak badaude, olatuen bila noa eta egun pasa egiten dugu hondartzan eta olaturik ez badaude, mendira joaten gara normalean, mendi diferenteetara.

- Nola sortu zenuen haurtzaindegia?

Ikasketak bukatu nituenean eskoletan lan egiteko aukerak oso murriztuak ziren eta umeekin lan egin nahi nuela argi neukanez, nire negozio propioa ipintzea erabaki nuen. 

 

OLATZ

- Non bizi zara? Leioan

- Zenbat urte dituzu? 41, baina gutxi barru 42

-Kurkudi eta Gorbeiako ikasleekin egotea gustoko duzu? Piloa gustatzen zait, oso aberasgarria da zuekin lan egitea, batzuetan nekagarria, badakizue, ikasle bakoitza desberdina da eta askotan ikasle guztietara heltzea ez da lan erreza baina ez nuke inoiz aldatuko.

- Non gustatuko litzaizuke bizitzea? Beti gustatu zait Leioa, beti bizi izan naz hemen, nire bizitzako oroitzapenik onenak herri honetan daude.

- Txikitan zer egitea zenuen gustoko? Larunbatetan igerilekura joaten nintzen nire aitarekin eta neguan,  igande arratsaldeetan pelikula ikusi eta amak egindako palomitak jan.

- Berrogeialdian egotea gustatu zaizu? Ez, nire etxea atxilotuta egon izan banintz sentitu naz, eta sentsazio hori kudeatzea oso zaila izan da, baina beno, pasatu da, eta orain aurrera begiratu besterik ez dut egin nahi.

- Etxetik lan egitea eta etxerako lanekin laguntzea gustuko duzu? Etxetik la  egitea es zait batere gustatzen, niri ikasleekin kontatu zuzenean egotea gustatzen zait, gauzak errezagoak dira, distantzian baino.

- Hurrengo kurtsoan Barandiaranen egotea nahiko zenuke? Noski baietz, eta lortzea espero dut, zuetariko batzuk irailean ikustea espero dut.

- Zure lanean zer da gehien gustatzen zaizuna? Orokorrean dena gustatzen zait, bat aipatzea oso zaila da, oso pozik nos lanera, egia da, batzuetan ikasleen jarrera batzuk ez zaizkidala gustatzen baina guretzat, hori, lana da ere.

- Gustuko duzu laguntza gehiago edo desgaitasunak duten ikasleekin lan egitea? Beti egin dut lan desgaitasunak edo laguntza gehiago behar duten ikasleekin, argi daukat, gela "arrunt" batean lan egiteak ez nauela batere erakartzen, argi daukat non dagoen nire lekua, eta hori da, laguntza behar duten ikasleekin, haiek nigandik ikasten dute, eta nik haiengandik, nahiz eta eurek hori ez pentsatu.

- Nora joango zinateke oporretara? Urrun, bero egiten duen leku batera, hondartza politak eta zuriak, ur urdinarekin, pertsona gutxi inguruan, eta familiarekin, beno, batzuetan lagunekin ere joango nintzateke.

- Zer egiten duzu asteburuetan? Asteburuaren eta urteko garaiaren arabera. Nornalean familiarekin antolatzen ditugun planak aurrera eramaten, eta inoiz, lagunekin asteburua pasa egitera. Era posiblea dudanean dantza egitera joatea.

 

Marisol 

- Non bizi zara? Leioan bizi naiz.

- Zenbat urte dituzu? 57 urte

-Kurkudi eta Gorbeiako ikasleekin egotea gustoko duzu? Bai, asko gainera. Ikasle guztiekin gustora nago, nire lana hori baita, eta oso argi nuen hortan lan egin nahi nuela.Gainera beti esaten dudan moduan “ ezin ditugu ikaskideak , hau da , ez irakasle ezta ikaslerik aukeratu”. Pertsona desberdinekin lan egitea oso abarasgarria da, ikasleek eta irakasleok ikasten dugula uste dut.

- Non gustatuko litzaizuke bizitzea? Ez dakit, agian hondartza ondoan dagoen etxe batetan, baina pozik nago nire bizilekuan, pena terrazarik ez izatea.

-Txikitan zer egitea zenuen gustoko? Suposatzen dut zer izan nahi nuela, ba ...azafata izan nahi nuen hasieran, beraz bidaiak egitea , eta gero irakaslea.

-Berrogeialdian egotea gustatu zaizu? Ez, batere ez, pertsonen falta nabarmena: familia, lagunak,.. ikasleak.. faltan botatzen ditut.

- Etxetik lan egitea eta etxerako lanekin laguntzea gustuko duzu? Nahiago dut presentziala izatea, badaude gauza asko etxetik ezin ditugula ez ikasi, are gutxiago irakatsi, adibidez, emozioak, nola landu garapen emozionala etxean? Edo gizarte trebetasunak… Oso zaila egiten zait niretzat oso garrantsitzuak diren horrelako trebetasun asko irakastea etxean egonda.

- Hurrengo kurtsoan Barandiaranen egotea nahiko zenuke? Hurrengo urteetan Barandiaran ikastetxean egongo naiz poz-pozik.

-Zure lanean zer da gehien gustatzen zaizuna? Ikasleen aurrerapenak bermatzea , batzutan poliki poliki izan arren . Eta ez bakarrik gure geletako ikasleen garapena, beste gelatakoak ere, adibidez, inklusioa lantzean hainbat balore eta sentimenduak ikasleek garatzen dituztela bermatzea gustoko dut.

-Gustuko duzu laguntza gehiago edo desgaitasunak duten ikasleekin lan egitea? Bai, nire ustez horiengatik guk ikasteko aukera handiagoak ditugu, bizitzan pertsona desberdinekin egotea benetazko baloreak garatzeko aukera ederra izaten da.

- Nora joango zinateke oporretara? Gauden unean, edozein lekutara, hurbil izan arren.

- Zer egiten duzu asteburuetan? Aintzinako asteburuetan herrira eta lagunekin paseoak, poteoa ..batzutan zinemara, edo hondartzara…. Orain paseoak ere, paseo luzeagoak izaten dira, baina lagunen falta nabarmena… ailegatuko da unea, hori espero dut. 

 

Samy

- Non bizi zara? Azkoitian bizi naiz

Zenbat urte dituzu? 29 urte ditut

-Kurkudi eta Gorbeiako ikasleekin egotea gustoko duzu? Bai, asko gustatzen zait, gauza asko ikasi ditut beraiekin . 

- Non gustatuko litzaizuke bizitzea? Hondatzatik gertu bizi naiz, baina hondatza duen herri batean biziko nintzateke oso gustura. Baina mendia gertu duena ere bai, jendi gehigirik gabe. 

- Txikitan zer egitea zenuen gustoko? Nire aitona eta amonaren etxera joatea asko gustatzen zitzaidan. Lagunekin parkera joatea ere bai. 

Berrogeialdian egotea gustatu zaizu? Ba egia esan oso gustura egon naiz, lehen denboragatik egiteko pendiente nituen gauza asko egiteko aukera izan dut. Baina hala ere, jendearekin kontaktua izatea faltan bota dut. 

- Etxetik lan egitea eta etxerako lanekin laguntzea gustuko duzu? Ba egia  esan, gustoko dut bai, nire erara moldatzeko aukera ematen didalako, baina ikasleekin kontaktua izatea ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait. 

- Hurrengo kurtsoan Barandiaranen egotea nahiko zenuke? Ez litzaidake inportako, baina nahiago nuke nire etxetik gertuago dagoen eskola batean egotea. 

- Zure lanean zer da gehien gustatzen zaizuna? Ikasle ezberdin asko ezagutzen ditut nire lanean, eta horiengandik asko ikasten dut. 

- Gustuko duzu laguntza gehiago edo disgaitasunak duten ikasleekin lan egitea? Bai, asko gustatzen zait, nik ere beraiekin asko ikasten baitut. 

- Nora joango zinateke oporretara? Nire ametsa Zelanda Berrira joatea da. 

 

- Zer egiten duzu asteburuetan? Lagunekin ateratzen naiz, terrazan egotera, zinemara, hondatzara edo mendira joaten naiz. Txakurrarekin pasira joaten naiz.. gauza asko...





*************************************************************

 

BELEN KURKUDIKO HEZITZAILEA

 

Belen Kurkudiko hezitzaile bat da. Desgaitasuna duten pertsonak laguntzen ditu. Elkarrizketa hau egin diogu Ongi etorri errefuxiatuak deitutako ONG batean parte hartzen duelako. Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataforma zenbait erakundek eta pertsonak osatzen dute. Helburu nagusia  jendea kontzientziatzea gertatzen ari denaz errefuxiatuekin.

 

 

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgmNtTr-w0bjZAhuGqYo4h80fattUyaIkWOworoEe8nue79E9Xvv_RE1ekmNwC2ltQyPT98PPZanI4HHrP37IRQinAwIYcpc3Nkx17mof9lrHBz5d3wAAFdBNqQOdvajs_ozR-hWIiP861q/s1600/errefuxiatak_content-300x212.jpg

 

-Zenbat urte daramatzazu parte hartzen?

-Hiru urte.

 

- Zer egiten duzue?

- 18 urte dituztenean kalean geratzen diren neska-mutilon egoera salatzen dugu.

 

 

-Greba egiten dituzue?

-Grebak ez ditugu egin oraindik, baina manifestazioak bai.

 

- Zer sentitzen dugu ONGan parte hartzen duzunean?

- Oso ondo sentitzen naiz, izan ere, lehen protestak egiten genituen baina ez genuen ezer ez lortzen, orain, ordea, bai.  

 

 

-Nola hobetu dezakegu mundea?

- Asko hobetu dugu jadanik..

 

- Zergatik nahi duzu gu ere boluntarioak izatea? 

 

- Pertsona oso jatorrak ezagutzen dituzulako, gauza diferenteak eta Kalean lan egiten ikasten duzulako...

 

 

 

 ********************************************************

 

 

 

ALKATEARI ELKARRIZKETA


Duela 2 aste, udaletxera joan ginen alkateari elkarrizketa bat egiteko.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgnFlM9jnMyercTWPxfFMxynw6ktWcNzFcMl6SWt2GNzvXyDN-sFM1NShd9fnUHUOmpSJQdajJCQSSShwaQDkUvPSkmc1QBPRVvLox-qtJoGblEi6c6vQqSG4GjbbRChL7zmevy1wZ9vA0c/s400/1+egiteko.jpg

 

 

1.          Zenbat urte dituzu? 41 eta datorren hilabetean 42 .Non jaio zinen?

Virgen Blanca Klinikan (Bilbo)

 

2.          Anai-arrebarik daukazu? 

Anai bat, bera baino 4 urte gutxigo dituena.

 

 

3.          Seme-alabarik daukazu?

Bai, bi alaba eta seme bat.

 

 

 

4.          Zein izan da zure ikasketen ibilbidea? Haurtzaindegia Monte Ikean, Haur Hezkuntza Mendibilen, Lehen hezkuntza Sakonetan, Bigarren hezkuntza Barandiaran Goiko Institutoan, Ingenieritza Tekniko Industriala eta Magisteritza Atzerriko Hizkuntza.

 

5.              Zein izan zen zure institutoko ikasgairik gogokoena?

Matematika piloa gustatzen zitzaidan.

 

6.              Zein izan zen zure ahurtzaroko momenturik onena?

Sakoneta Eskolan pasatu nituen momentuak.

 

7.              Ze musika mota gustatzen zaizu? 

Musika klasikoa edo Heavy Rock. Eta ze talde da zure gustokoena? Sutagar da eta gaztea nintzenean Mecano.

 

8.              Irakurtzea gustatzen zaizu?

Bai guztatzen zait baina orain ez daukat denbora askorik. Zein da irakurri duzun azkenengo liburua? Gaizteizko trilogía baten azkenengo liburua.

 

9.              Zergatik alkatetza aurrera eramateko ausartu zara?

Nire herria hobetzen saiatzeko.

 

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEim1w2koglbLOwNAJUJDjxh1cwkRR1WXeUd9vhzBF_T0i2dCi92gSW2KypIDdXn3MuiTqYDDOxC4CucC-QMUPgaL10KnvwiFrqs7jz3nd-jEQrXJ3vm7ubxHl5qS0zfnctDRzfkj0dCivZH/s320/2+10+gladera+eta+gero.jpg10.        Gustatzen zaizu Leioako alkatea izatea? Bai, batez ere gauzak ondo ateratzen direnean.

 

11.        Zer pentsatzen duzu Leioako jaiei buruz?

Asko edaten dela, eta ikasi behar dugula beste modu batean ondo pasatzen. Askotan gazteek galtzen dituzte jaiak alkohola ez dutelako kontrolatzen. Oso zaila da jaiak antolatzea. Jaietan, egunero, goizean goiz, udaltzaingoarekin biltzen naiz, jakiteko zer gertatu den gauean zehar.

 

12.        Zer hobetuko zenuten leioako jaieiei buruz?

Behar dugu leku hobeago bat, ez daukagu gune bat jai potente batzuk egiteko.  

 

 

13.        Noiz egingo dute polikiroldegi berria? Horretan gaude, ea arin bada.

 

14.        Nola pentsatzen duzu geratuko dela? Ondo, aurten lortu nahi dugu lizitazioa eta datorren urtean obrak hasi. Daukaguna baino handiagoa eta igerileku handiagoekin.

 

15.        Eta instituto berria?

Proiektua egiten daude Eusko Jaurlaritzan, guk bakarrik lurrak eman diegu.

 

16.        Zer pentsatzen duzu autobús berriari buruz?

Oso pozik gaude zerbitzuarekin, hilabetero 20.000 bidaiari inguru hartzen dute autobusa. Leku gehiagotara eramateko lanean gaude.

 

17.        Leioan guk ez dakigun proiekturen bat egingo da?

Pinuetako auzoan, aparkaleku gehiago eta oinezkoentzako bide gehiago.

 

18.        Ume eta gazteentzako proiekturen bat  egongo da?

Astero aurkezten dira proiektu berriak. Zuen proposamenak behar ditugu. Leiohandin osasun parke bat egingo dugu.

 

19.        Egunen baten institutoa bizitatzera etorriko zara?

Bai, ez daukat inolako arazorik.

 

20.        Zer iruditu zaizu gure galdetegia?

Muy  chula 

 

 

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjnZcBxf3ZfrAxJO3BcF0fKwbLsjYpWI3RYmwVMYU6Mg94mEnS1mBDXDJU2C_Zvy_0VFP2AfVMV7b0lw7eGBgpIa7yyNWROS-m2WGtugovB8-0S3RNsHbYu6VvdSaz2sgqz55a3lZQ6g4Tw/s640/3+azkenean.jpg

 

 

MILA ESKER IBAN!!!

 

 

 




 ********************************************************
Aurten ere, institutuko irakasleei elkarrizketa egingo diegu.

Gure lehenengo irakaslea, Iñigo, heziketa fisikokoa.

Zelan gustatzen zaizu deitzea?

Iñigo

Zer irakasten duzu?

Gorputz Heziketa

Non bizi zara?

Berangon

Gustatzen zaizu irakasten dozuna?

Bai asko, baita irakastea ere. 

Zergatik nahi zenuen gimnasiako irakaslea izan?
Betidanik kirol jarduerak oso gustukoak izan ditut, gaztetik kirol eta jarduerak praktikatzeaz gain, 20 urtez egon naiz entrenatzaile moduan saskibaloia ematen.

 

 

Zein kirola praktikatzen duzu?

Orain ezer gutxi, batez ere lanean egiten dudana eta nire alabaz egiten dudana (patinatu, bizikletan.. ). Belaunak ez ditut asko egiteko, halere noizbehinka lagunekin futbola, saskibaloia, padel, frontenis… egiten dut. 

Non ikasten zenuen?

Beti Portugaleteko Asti-Leku ikastolan; Gero, Gasteizen IVEF egin nuen. 

Beste kirol bat egitea gustatuko litzaizuke? Zein?

Dagoeneko bizitzan zehar denetarik egin dut, ikastolan, clubetan, lagunekin.. . 

Futbola, saskibaloia, atletismo, eskalada, bizikleta, patinak, tenis... Ez dago lekurik guztiak aipatzeko. 

Aipatzekoak, junior mailan luzeera jauzian Bizkaiko txapeldun izan nintzela, eta saskibaloian entrenatzaile bezala  talde eta kategoria ezberdinetan Bizkaiko txapeldunak izan ginela, Euskadiko txapelketetan ibili ginela, Euskadiko selekzioaz Espainako txapelketetan ibili naizela eta behin ere Espainako selekzioaz egon nintzela. 

Zenbat urte dituzu?

46

Ezkonduta zaude? 

Ez

Seme alabarik dituzu?

Bai, 5 urteko alaba. 

Eskolan zeundenean, zein ikasgai zenuen gustoko?

Gorputz Heziketa, plastika, matematika eta Fisika.

Beste eskola batzutan kirola eman duzu?

Gorputz Heziketa? Bai, askotan, baita beste hainbat ikasgai ere: balio etikoak, osasun tailerra, gorputz adierazmena, talde kirolak, banakako kirolak, talde dinamika, AFOS, Jokuak… 

Zein da zure janari gustokoena?

Egokiena ez bada ere... Postreak

Zenbat urte daramazu lanenan?

Klase ematen 21 urte.

Zelan sentitzen zara Barandiaranen?

Irakasleekin gustora, klase gehienetan gustora… Gelaren batean, batzutan, ez hain gustora. Pixkanaka elkar ezagutzen goaz eta hain gustora ez nagoenak urriagoak dira. 

Nolakoak gara hemengo ikasleak?

Leku guztietan bezala, denetarik dago; lan egiten dutenak, gutxiago egiten dutenak, ezer gutxi egiten dutenak… Pertsona moduan? … gorabeherak dituzte, irakasleok bezala, baina onak, haientzat lan egitea merezi dutenak, askotan konturatzen ez badira ere.



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina