}

2021-22 ELKARLAGUNAK TXAPELKETAK

 2021- 22 ikasturtea

Pala txapelketa




Azken asteetan, Pala Txapelketa jokatzen ari da institutoko frontoian. 32 bikotek parte hartu dute txapelketan eta oraintxe bertan final laurdenak jokatzen ari dira. Final erdiak Maiatzaren 25ean jokatuko dira eta finala Maiatzaren 26an. Partidak hamar tantora jokatzen dira eta institutoko patioetan partidak ikusteko aukera daukazu.



Hemen uzten dizkizuegu pala txapelketaren emaitzak:




Orri-markatzaile txapelketa

 

2022ko Liburuaren Eguna dela eta, institutoko ikasleen artean literatura-sorkuntza sustatzeko, orri-markatzaile lehiaketa sortu da.

Txapelketaren oinarriak:

  1.  Institutoko ikasle eta irakasle guztiak parte hartu ahal dute.

  2.  Partehartzaile bakoitzak orri-markatzaile bat aurkeztu dezake.

  3. Institutoko ikasle guztiok, martxoaren 30ean, 6. saioan. Bukatzen ez dutenek, etxera eraman dezakete bukatzeko.

  4. Nahi duzun hizkuntzan (frantzesa, inglesesa, erdera, euskera, latina…)

  5. Teknika librea.

  6. Atzeko partean izen- abizenak eta taldea jarrita.


BATZEKO EGUNA: Apirilaren 8an, batzeko azken eguna - Beheko institutoan eta goiko institutoan, atezaintzan, martxoaren 30etik 8ra kutxa bat egongo da jarrita.

SARIAK: Maila bakoitzeko sari bana (liburuak: irabazleek aukeratutakoa, pinturak eta diploma)

Animatu eta parte hartu!!!

Momentu honetan ere, martxan dago PALA TXAPELKETA, asteazkenetan, patio orduan, institutoko ikasle askok ari dira burubelarri txapelketa honetan.






2020- 21 ikasturtea

Azken txapelketak…

Amodiozko Guttunen Lehiaketaren Irabazleak

 

Lehiaketan partaide nahiko izan dira, hala ere hurrengorako euskeraz eta ingeleraz egitea gomendatzen dizuegu, gutxiago egon baitira, ok?

Hurrengo aurkezpenan guttun guztiak irakurtzeko aukera duzue, oso oso politak dira…

 

 Amodiozko guttunak ikusteko egin KLIK


AH!!! Hona hemen lehiaketaren irabazleak:


*Ingelerazko guttuna:

-Naroa Constantini ( 2.maila)

*Euskerazko guttuna:

-Edyk Ontañon ( Gorbeia gela)

*Gastelaniazko guttuna:

-Ainhize Mesa García( 3.A)

  …. Eta saria…

 Amodiozko Guttunak Leihaketaren irabazlea: …………………………………………

Bono honek  Kultur etxean IKUSKIZUN BAT ikusteko       2 SARRERAren balioa du


Kahoot-Emakume Zientzilariak:

Otsailak 11an, emakume zientzilarien eguna ospatzeko gela guztietan egin genuen kahoot bat, eta hauek izan dira irabazleak:

v     1.mailan:

-JAVIER BARQUIN (1A)

-URKO GARCIA (1D)

v     GORBEIA GELAn:

-AINHIZE RUIZ

v     2.mailan:

-HAIZEDER GONZÁLEZ (2E)

-AIARA IBARGUREN (2A)

v     3.mailan:

-SARA DE SANTIAGO (3E)

-NAROA FLORES (3E)

Eta zer irabazi zuten? Ba… hurrengoa:



Bono honek  kultur etxean IKUSKIZUN BAT ikusteko

2 SARRERAren balioa du

 

Ea aukeratzen duten ikuskizuna gustatzen zaien. Mila esker guztioi parte hartzeagatik, eta badakizue… emakume zientzilariak ere badira!!!!

 

IKASLEGOAren ZALETASUNAK eta INTERESAK JAKIN NAHI dugu!!!!


Inkesta honetan topako duzue galdetegi bat. Galdetegi honi emandako erantzun guztiak guztiz anonimoak izango dira. Honen helburua zuen zaletasun eta interesak ezagutzea da, zuen gustuko ekimenak proposatzeko eta zuen parte hartzea pizteko.
Mesedez saia zaitezte zintzotasunez erantzuten eta proposamenak egiten beti ere kontuan izanik proposatutako ekimenak euskaraz izan behar direla.
Milesker eta animo!!!



 

 IKASLEGOAren INTERESAK



****************************************


Txapelketa berriak martxan….

Xake txapelketa:

 




Oinarrizko jarraibideak:

1.-klasez klase parte hartu nahi dutenak izena eman.

2.-Txapelketa fase desberdinetan egingo da: 4 fase izango dira finaleraino.

3.-Apuntau diren jokalariek badakite jokuaren arauak errespetatu behar dituztela: irudien mugimenduak, jokuaren faseak,partida ez bada amaitzen sasoiz argazkia aterako da hortik jarraitzeko…

4.-Apuntatu dira 38 jokalari, neska gutxi.

5.-Irabazleak sari bat jasoko du.

Gure partez, neskak animatzen ditugu parte hartzeko. 

 


Amodiozko guttunen txapelketa: 


 Oinarrizko jarraibideak:


1.- Banaka edo binaka idatz daiteke 

2.-Gaia amodioa edo maitasuna da.

3.-Din-A4 paperean idatzi eskuz edo ordenagailuz.

4.-Lana gutxienez hamar lerro izan behar da,asmatua, ezin dugula kopiatu argi dago.

5.-Anonimoa izan behar da, baina pertsona bati bideratua.

6.-Eskutitza euskeraz , gazteleraz ,edo ingeleraz, edozein hizkuntzatan idaz daiteke. 

7.-Eskutitza aurkezteko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 6a arte izango da.

8.- Aurkezteko modua:

-barandiaranelkarlanean@barandiaran.biz 

-Gorbeia edo Kurkudi geletan

-Eukera, gaztelera edo ingelerazko irakazleari emon, gero guri ailegarazteko.

9.-Otsailaren 12an, 4 irabazleen idazlanak argitaratuko ditugu blogean eta sari bana izango dute.


Elkarlagunok txapelketa guztietan parte hartzen animatzen zaituztegu. Horrela gure BLOGa potoloa beteko dugu, lankidetza lantzen dugun aldi berean. 


 


20-21  INKLUSIOAren ALDEko Escape Room


Oinarrizko jarraibideak:


1.- Proba desberdinak dira :  textua irakurri, bideo bat ikusi,..

2.-Pistak,galderak,erantzuna,  informazioa esanguratsua,..

3. Beste lehiatilan sartzen bazara bideo bat, irakurri, erantzuna emon… beharko duzu, eta hori egin ondoren bueltatu berriro zeunden lekura.

4.- Zure erantzunak letra larriz ( MAIUSKULAZ) idatzi behar dituzu, eta hitz bat baino gehiago idatzi behar baduzu, ez ahaztu horiek bereiztea

5.-  Pantailatik pasatzeko eta atzera bueltatzeko  

6.- Mezu elektroniko bat idatz dezakezu barandiaranelkarlanean@barandiaran.biz helbidera, eta laguntzen saiatuko gara.
7.- Lehenengo proba Barandiaranelkarlanean blogean hasten da, eta gure proposamena tutoretza-saioan hastea da.
Erronka guztiak egun berean konpontzea lortzen ez baduzu, konponbideak adieraz ditzakezu ondorengo saiakeretarako.
8. -Behin azken erronkari helduta, irabazle zara!! 9.-Nahi genuke zuen iritzia utzita idaztea, interesgarria iruditu bazaizue, zerbait ikasi baduzu, eta egoki deritzozun edozein iradokizun.
10.- Lau sari egongo dira. 
Gure lankidetza erakutsiz gero, onena zozketa bat egitea izango da. Zozketarako bolan izen asko egotea besterik ez zaigu geratzen.


 Animo!!!!! Eta azaldu zure jarrera jokatzen!!!



Ikasleon Gunea, geure gunea!!




Ikasleak.barandiaran.biz gure espazioa da,  ikasleok institutuko  gauzak ikusi, editatu eta gozatzeko aukera ematen digun lekua, gure hotela dela esan dezakegu.
G-suite honetan orri nagusi bat dugu (kontingentzia plana), egutegiak, elkarlagunak, ikasleen lanak, eta gauza gehiago, adibidez: Chromebook, liburu digitalak, dokumentazioa eta argazkiak.
Elkarlagunak atalaren erlaitzean
 barandiaranelkarlanean gure blogerako zuzeneko esteka bat dago, eta, gainera, blogero jefe-en bilerak eta blogaren lanak ikus ditzakegu (ikasturtez ikasturte, 14-15etik aurrera, hau da, bloga egiten hasi zen urtea, hau da, 20-21 honetan, 7 urte beteko dituena).
Garrantzitzua da G-suitea bisitatzea:
 ikasleak.barandiaran.biz, ikasleen gauzak direlako, eta ikasleentzat, gure gauzak. Eta noski!!!!! Esan beharrik ez dago oso garrantzitsua dela gure barandiaranelkarlanean bloga bisitatzea, beti eskertuko dizkizuegu zuen bisitak, horregatik: mila, MILA ESKER!!!!!!!

ELKARLAGUNAK BERRIRO BUELTAN!!!!

Elkarlagunak eta Blogero jefeak hasi dira lanean, bi bilera egin dituzte jada.

Gurekin blogean elkarlanean ibiltzeko inskripzioak banandu dira, gelaz-gela hitzalditxo bat eman eta gero gure blogean egiten denaren azalpenak emanez, eta lehenengo izenemateak batu ditugu eta azaroan gure BLOGa handitzen hasteko prest gaude.




Lehenengo solairuko kortxoan, blogean egin ditugun argitalpen guztien zerrenda aurkituko duzue, hala ere, zuen laguntza behar dugu, beraz, gai berriren bat lantzea nahi baduzue, puntutxoetan idaztea besterik ez duzue egin behar.

 


ANIMA ZAITEZTE!!!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina