Ikaslegoaren
inplikazioa lortu nahian...
Pasaden asteetan DBHko
1.mailatik 2.batxilergorainoko ikasleek galdetegi bat bete behar genuen tutoretzan.
Galdetegi horren helburua ikaslegoaren inplikazioa lortzea zen.
Guztira 159 ikasleek
erantzun dute, gure ustez gutxiegi izan
arren, ondorio nabarmenak ateratzen saiatuko gara.
Gehienen erantzunen
arabera “ institutoan proposatzen diren ekimenak ez zaikie ikasleei gustatzen”,
gure ustez , hau konpontzeko ikasleok aukera ederra daukagu geure gustokoak
diren proposamenak egiteko. Hurrengo hauek dira gure zaletasunak:
Aurreko erantzunak aztertuz
ikasleok animatuko ginateke ekimenak gure gustokoak izango balira, sariak
egongo balira eta irakasleek ebaluaketan kontutan izango balute.
Hiru baldintza ematen
badira jadanik, zergatik ez gara animatzen? Gure ustez ordu asko gaude
institutoan, aukera ederrak ditugu hobetzeko, eta hobetzen badugu gu hobeto
egongo gara, eta horretarako ikasleok inplikatu beharko gara.
Beste galdera batzuk
izan dira ia euskal musika entzuten dugun, euskerazko telebista edo zinema
ikusten dugun, euskerazko idazleak edo youtuberrak ezagutzen ditugun… erantzun
gehienak ezezkoak izan dira.
Aipatuko ditugu ezagutzen
ditugun batzuk:
Musika: Glaukoma, En tol
Sarmiento, Huntza, Zetak eta Gatibu, Xatiro, Rock and Roll, Oskorri, Vendetta, ETS. Hesian…
Telebista: Goazen , ETB, filme
batzuk…
Kirolak: futbola, saskibaloia,
gimnasia ritmika, atletismoa, igeriketa,…
Youtuberrak: Ibai Llanos,…
…..
Egia aitortu behar
dugu ikasturte honetako baldintzak ez direla bat ere egokiak izan, COVID dela eta
ezin ditugu gauza askorik egin, horregatik datorren ikasturte hasieran berriro
galdetegia egitea proposatzen dugu eta ia benetazko ikasleen inplikazioa lortzen dugun.
ANIMO!!!!!!!!!!!