INKLUSIOAREN ASTEA
Bihar hasiko da INKLUSIOAREN ASTEA, ekintza piloa daude prestatuta, animatu zaitezte parte hartzen!!!
Hona hemen, EGITARAUA
asteazkena, Apirilak 09, 2025
BLOG hau JM Barandiaran ikastetxeko ikasleek sortuko dugu gure artean LANKIDETZA bultzatzeko .Gurekin harremanetan jartzeko hau da gure posta: barandiaranelkarlanean@barandiaran.biz
INKLUSIOAREN ASTEA
Bihar hasiko da INKLUSIOAREN ASTEA, ekintza piloa daude prestatuta, animatu zaitezte parte hartzen!!!
Hona hemen, EGITARAUA
Inklusioaren astea
Abenduaren 16tik 22ra
Aurten ere, gure institutoan, inklusioaren astea ospatuko da, abenduaren 16tik 22ra hain zuzen ere.
Egun horietan, eta ikasgai desberdinetan, irakasleek jaduera batzuk aurkeztuko dizkigute.
Abenduaren 16an, Athletic Genuine taldeko jokalari batzuk hitzalditxo bat emango digute.
Abenduaren 20an, Javi Conde atleta paralinpikoa gurekin egongo da.
Abenduaren 21ean HASZTEN elkartekoek etorriko dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin egiten dute lan, batez ere kirol arloan.
ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.Euskal Etxeak guretik kanpo bizi diren euskaldunak biltzeko guneak dira, Munduan barrena gaur egun 150 euskal etxetik gora aurki ditzakegu, horien gehiengoa Ipar eta Hego Amerikan sakabanatuta daudelarik.
Eta zer egingo dugu institutoan egun hau ospatzeko? Kahoot bat egingo dugu, patio orduan euskal musika jarriko da eta euskararen aldeko kamiseta badaukazu, ekarri.
Euskaraz bizi nahi dut!!!!
Azaroak,25 -Emekumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna
AZAROAK 25, INSTITUTOAN
2021eko azaroaren 25Barandiaran institutuan genero-indarkeriaren aurka gaude, eta, jakina!, emakumeenganako tratu txarren aurka.
erako hainbat jarduera egin ditugu geure institutoan:
Gaia landu dugu (galdetegiak, mezuak, bideoak...), sentsibilizatzeko.
Karetak margotu ditugu eta horiekin horma-irudi bat osatu dugu patioan.
Gorputz-hezkuntzan bideo bat egin dugu. Primeran geratu zaigu! Begira….
12etan, Bulebarrean, Leioako ikastetxeek kontzentrazio bat egin dute udaletxean.
Izan ere, gure fatxadan irakur dezakezuen bezala:
KOPERIK EZ, EZTA HITZ MINGARRI ERE
21-22 ikasturteari ONGI ETORRIA !!!
Gaur
irailaren 16an Barandiaranelkarlanean BLOGa egiten dugun gure lehenengo eguna
da, nahiz eta astebete luze daramagun lanean.
Olatz
eta Ethan gelaz-gela azaltzen egon dira gure BLOGa zuen partaidetza eskatzen.
Gure
partez animatzen zaituztegu, elkar lanean elkarrengandik ikas dezakegu eta.
Animo
!!!! zuen izen guztiak ikusi nahi ditugu!!!
2021/22 ikasturte EZIN HOBEA OPA DIZUEGU.
20-21 ikasturteari azken AGURRA…
Gaur ekainak,17 BLOGa
argitaratzen dugun azken eguna da, Gorbeia eta Kurkudiko ikasle eta irakasleok MILA MILOI ESKER emon nahi dizkizuegu
adierazi duzuen LANKIDETZAgatik.
Hain zaila izan den
ikasturte hau bukatutzat ematen dugu. Oso zaila izan da musukoagatik,
distantziagatik, materiala ezin izan delako elkarbanatu, irteerak bertan behera
gelditu direlako...
Gurekin lan egin
duzuen guztioi eta gogoz gelditu zaretenoi….
UDA ONA BAINO HOBEA
IZATEA opa dizuegu.
Bueltan elkar ikusiko
dugu, gogo handiz , orain merezi duzuen atsedenaz gozatzea nahi dugu.
Datorren kurtsoan
COVID-19 egoera hau aldatzea espero dugu normaltasuna izateko.
ONDO IZAN!!!!!
2020- 21 IKASTURTEAren
Azken
ESTATISTIKAK
Gogoratu!!! Pasaden ikasturteko ekainaren
13 an izan genuen bisita kopurua : 26.875
bisitak
Gaur egun ,2021.eko ekainaren 3an
:
34.232 bisitak
Gure ustez bisita nahikotxo izan ditugu. Eta nongoak izan dira bisitak? Ba . . . Lurralde hauetatik......
Geurea den Barandiaranelkarlanean
BLOG honetan irailetik ekaina arte 125 ikasle inguru ( DBHko 6 ikasle
astero +Gorbeia /Kurkudiko 12 ikasleak) lankidetza lantzen saiatu
gara .
Irailetik aurrera posible izan
dugu bloga gure ikastetxean egitea, geletako ikasle eta irakasle
gutxi konfinatuta egon baitira.
Datorren 21/22 ikasturtean gauden
errealitatean, hau da ikasleok ere bakuna jasoko dugu eta horregatik neurri
hain gogorrak ez izatea espero dugu: patiotan elkarlagun gehiago egon, irteerak
egin, futbol txapelketak, inklusio arteko jarduerak egin…
Ziur lankidetza lantzeko prest egongo garela
berriro, eta ikasi behar dugunez, lana nola egin dezakegun zuen iradokizunak
jasotzea eskertuko dizuegu.
ONDO PASA
OPORRETAN!!!
Barandiaran ikastetxean ASTE BERDEA ospatzen …
Aste honetan, maiatzak 10tik 14ra Aste berdea ospatzen ari gara. Sarreran panel batzuk jarri dituzte lelo honekin: Jan eta ikasi eskolatik hasi. Panel bakoitzak QR kode bat dauka eta eskaneatzerakoan bideo bat ikus daiteke.
Gainera, hortua zabaldu da eta ikasle batzuk barazkiak landatu dituzte. Gonbidatuta zaudete bisitatzera nahi baduzue.
Topagunera joan eta agenda 30eko logo finalistak ikusi genituen.
Beste panel batzuk ere badaude han institutu berri jasangarriago bat lortzeko proposamenekin.
Animatu zaitezte parte hartzera zuen ideiekin.
dezazuen.
Apirilak,23: LIBURU EGUNA geure ikastetxean….
Pasaden astean geure
ikastetxean jarduera desberdinak garatu genituen Liburu Eguna ospatzeko:
-Hilots-atsegina: Apirilaren 19an egindako ekintza izan zen, instituto guztia 6. saioan prest zegoen hau burutzeko. Gela bakoitzean bost talde sortu ziren eta bakoitzari esaldi bat idatzita zuen folio bat jaso zuen (2 euskeraz, 3 gazteleraz eta 2 ingelesez), talde horrek idatzita zuen esadia kontutan hartuta beste bat idatzi behar zuen, eta gero hurrengo taldeari pasatu behar zion folioa, beti ere idatzita zegoena izkutatuz. Horrela talde guztietatik pasatu arte. Azkenean historio arraro,... baina dibertigarriak sortu ziren.
-Asmatu Istorioa: Apirilaren 20an, 2. maiakoak egindako ekintza izan zen. Liburu desberdinen izenburuak kontutan hartuta ikasleek istorio bat sortu behar zuten, ekintza hau ere 3 hizkuntzetan burutu zen.
-Antzar jolasa: Apirilaren 21an eta 22an topagunean egindako ekintza izan zen, liburu desberdinen azalak zintzilikaturik zeuden bi talde eta antzar jolasaren arauak kontuan izanik, dadoa bota, eta jausten zinen kasilaren zenbakiari lotuta zegoen liburuaren azala erakusten zizun irakasleak azala bilatu, egilea eta izeanburua ikasi, bota eta ondo baldin bazegoen aurrera jarraitu ahal zenuen jolasan.
-Oihan Vega DJ: Apirilaren 23an etorri zen, kontatu zigun zertan egiten duen lan eta animatu zien ikastera eta gustatzen zaiena egitera.
-Liburutegian liburu
azoka (elkar- trukatzea): Apirilaren 23an ere burututako ekintza, liburutegian egin zen eta ikasleek ekarritako liburuen elkar-trukatzea egin zen.
Hona hemen astean zehar egindakoaren laburpentxoa:
Ikaslegoaren
inplikazioa lortu nahian...
Pasaden asteetan DBHko
1.mailatik 2.batxilergorainoko ikasleek galdetegi bat bete behar genuen tutoretzan.
Galdetegi horren helburua ikaslegoaren inplikazioa lortzea zen.
Guztira 159 ikasleek
erantzun dute, gure ustez gutxiegi izan
arren, ondorio nabarmenak ateratzen saiatuko gara.
Gehienen erantzunen
arabera “ institutoan proposatzen diren ekimenak ez zaikie ikasleei gustatzen”,
gure ustez , hau konpontzeko ikasleok aukera ederra daukagu geure gustokoak
diren proposamenak egiteko. Hurrengo hauek dira gure zaletasunak:
Aurreko erantzunak aztertuz
ikasleok animatuko ginateke ekimenak gure gustokoak izango balira, sariak
egongo balira eta irakasleek ebaluaketan kontutan izango balute.
Hiru baldintza ematen
badira jadanik, zergatik ez gara animatzen? Gure ustez ordu asko gaude
institutoan, aukera ederrak ditugu hobetzeko, eta hobetzen badugu gu hobeto
egongo gara, eta horretarako ikasleok inplikatu beharko gara.
Beste galdera batzuk
izan dira ia euskal musika entzuten dugun, euskerazko telebista edo zinema
ikusten dugun, euskerazko idazleak edo youtuberrak ezagutzen ditugun… erantzun
gehienak ezezkoak izan dira.
Aipatuko ditugu ezagutzen
ditugun batzuk:
Musika: Glaukoma, En tol
Sarmiento, Huntza, Zetak eta Gatibu, Xatiro, Rock and Roll, Oskorri, Vendetta, ETS. Hesian…
Telebista: Goazen , ETB, filme
batzuk…
Kirolak: futbola, saskibaloia,
gimnasia ritmika, atletismoa, igeriketa,…
Youtuberrak: Ibai Llanos,…
…..
Egia aitortu behar
dugu ikasturte honetako baldintzak ez direla bat ere egokiak izan, COVID dela eta
ezin ditugu gauza askorik egin, horregatik datorren ikasturte hasieran berriro
galdetegia egitea proposatzen dugu eta ia benetazko ikasleen inplikazioa lortzen dugun.
ANIMO!!!!!!!!!!!
Martxoaren 8an beti bezala EMAKUME EGUNA
ospatuko da, eta ikasturte berezi honetan ere Barandiaran ikastetxean hurrengo
jarduerak egin ditugu:
*Lehenik eta behin gonbidapena morez
jantzita etortzeko, eta hau zergatik? Emakume eguna dela adierazteko.
Beheko institutuan :
- Irrati saio bereziak M8ren
inguruan.
- M8ko errekreoan emakume mundu
martxaren koreografia eta abestia.
Goiko institutoan:
- Feminismoa martxan
grafitia.
- Feminismoaren historiaren monografikoa
Batxillergoko Historiako klaseetan.
- Leioako Sutea talde feministaren
aurkezpena klase desberdinetan.
Bestalde , Leioako udalak, Andrak eta Leioako sare
feministak M8ari
begira prestatu dituzte ekintza batzuk:
- Martxoak 4 : Zaintzaren
greba eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare feministak
20.00tan bulean.
- Martxoak 8: Emakume
Langileen nazioarteko eguna dela eta kontzentrazioa antolatu du Leioako sare
feministak 19.30tan bulean.
- Martxoak 9 : Diskriminazio
edo askotariko zailtasun egoeran dauden emakumeei buruzko solasaldia 18.00-tan
kultur Leioan-prentsa gelan, Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK
antolatuta.
- Martxooak 10: Gizonezkoei
zuzendutako maskulinitate tailerra 18.00-tan kultur Leioan-prentsa gelan,
Leioako udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta.
- Martxoak 11: " Soy la bomba"
Bea Larrañaga Clown 19.00tan kultur Leioako auditoriumena, Leioako
udalaren berdintasun saila eta ANDRAK antolatuta.
Gure partez, emakume guztiok …..Maite zaitezte eta zaindu zaitezte!!!!
#guztiokberdin
Balore Etiko irakasgaian "
berdinak garela " lantzen ari gara, errespetua eta inklusioaren aldeko
jarrerak garatu nahian.
Hori dela hurrengo # sortu
dugu,
#guztiokberdin