BarandiaranElkarLanean
BLOG hau JM Barandiaran ikastetxeko ikasleek sortuko dugu gure artean LANKIDETZA bultzatzeko .Gurekin harremanetan jartzeko hau da gure posta: barandiaranelkarlanean@barandiaran.biz
Rialia museoa
RIALIA
Pasa den astean, urtarrilaren 18an, Rialia museora joan ginen, Portugaletera. Autobusa Leioan hartu genuen Bizkaiko zubiraino. Bizkaiko zubia gurutzatu genuen eta gero oinez joan ginen Rialia museoraino.
Hamaiketakoa jan ondoren, museora sartu ginen. Museoak lau solairu zituen eta kuadroak, erakusketak, maketa erraldoi bat… zeuden.
Burdinari buruz, Bizkaiko Altos Hornos-i buruz, itsasadarrari buruz… hitz egin zuten.
Tailer batean parte hartu genuen eta gure izeneko lehen hizkiekin bandera bat egin genuen.
Azkenik, autobusez institutura bueltatu ginen.
2024 Urte berri on!
Gabonak amaitu dira eta urte berri bat hasten da. Atzean utzi
ditugu gabonetako afariak, bazkariak, opariak, gabonetako apaingarriak eta
oporrak.
Atzean geratzen dira ere egindako irteerak: Vascolac fabrika,
Bilboko portua, Soncilloko ostatua, Baratze, Zuhatza, Hondartza eta Euskal
museoa.
Batzuentzako institutoan azken urtea izango da, beste
batzuentzako lehenengoa. Espero dugu 2024a urte zoriontsua izatea, munduan
dauden gerrak amaitzea, osasuna edukitzea eta irribarrea ez galtzea!
Zer eskatzen diogu 2024ari?
-Osasuna
-Pasaden urtea baino hobea izatea
-Lagun berriak egitea
-Bikotea aurkitzea
-Ikasturtea gainditzea
-Aukera berriak izatea
Kurkudi eta gorbeiatik,
urte berri ona opa dizuegu!
GABONAK
ABENDUAREN 24AN GABON GAUA DA ETA 25EAN GABON EGUNA.
ABENDUAREN 31AN URTEKO AZKEN EGUNA DA ETA MAHATSAK JATEN DITUGU. URTARRILAREN 1EAN URTE BERRIA OSPATZEN DA.
URTARRILAREN 6AN ERREGE MAGOAK ETORTZEN DIRA.
GABONAK FAMILIAREKIN PASATZEKO DIRA.
GAUZA ASKO JATEN DITUGU: GALLETAK, TURROIA, POLBOROIAK, ITSASKIAK, BARRAZKILOAK…
GABONETAN GABON ZUHAITZA ETA ARGIAK JARTZEN DITUGU ETA GABON KANTAK ENTZUTEN DITUGU.
OLENTZEROK ETA ERREGEEK OPARIAK EKARTZEN DIZKIGUTE.
AZAROAK 25
Azaroak 25ean emakumearen indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Barandiaraneko institutoan tximeleta batzuk egin genituen eta gero itsatsi genituen.
Azaroaren 24an, ostiralean, azaroaren 25aren bezperan, Leioako ikastetxeak Boulevard-ean 11:30etik aurrera egin zen kontzentrazioan parte hartu zuten. Barandiaran institutotik 3. mailakoak joan ziren.
PETER ROBERTS MIMOA
Asteartean, azaroaren
21ean mimoa etorri zen institutora. Oso barregarria izan zen eta
alkoholari buruz hitz egin zuen.
Lehenengo bere burua aurkeztu zuen eta eskoziatik etorri zela esan zigun. Galdera batzuk egin zituen, bromak egiteko eta publikoarekin barre egiteko.
Gero antzerki txiki bat egin zuen eta antzerki horretan publikoa
ateratzen zuen. Broma horiek egin ondoren, serioago jarri zen eta alkoholak eragiten
dituen arazoei buruz hitz egin zuen: auto istripuak, koma etilikoak, borrokak…
kaltetu nagusiak 14 eta 21 urte bitarteko gazteak direla esan zuen.
Bukatzeko
txartel batzuk banatu zituen.
Halloween
Pasaden asteartean urriaren 31n arimen gaua , gau beltza edo Halloween ospatu genuen. Gau horretan jendeak beldurrezko mozorroak janzten ditu eta gozokiak eskatzen ditu.Etxez etxe joaten dira, Trick or Treat ("Saria edo ziria") esanez.
Ohitura dago etxeak beldurrezko apaingarriekin apaintzeko: mamuak, armiarmak, kalabazak, odola, eskeletoak… Jendeak bromak egiten ditu eta sustoak egiten dira jendea ikaratzeko.
Gaur egun, Halloween Ameriketako Estatu Batuetako kulturan oinarrituta dago eta hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da.
Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea.
LEIOAKO AGENDA KULTURALA – URRIA
Argitalpen honen asmoa Leioako kultur aretoan,
urrian zehar eskainiko duten zine eta antzerki lanen berri ematea da:
Perseo zineforuma – Zikloa: “Nortasunari buruz”
Urriak 3, 20:00etan: BARBIE
Urriak 10, 20:00etan: TE ESTOY AMANDO LOCAMENTE
Urriak 17, 20:00etan: BLUE JEAN
Urriak 24, 20:00etan: 20.000 ESPECIES DE ABEJAS
Urriak 31, 20:00etan: EL CAFTÁN AZUL
Auditorium
Irailak 29, 20:30etan: LAS QUE FUERON SILENCIO
Urriak 6, 20:30etan: LAVINIA
Urriak 20, 20:30etan: IAN SIEGAL
Urriak 26, 20:30etan: EHUNZANGO BATEN IPUINAK:
BATZUK ZEHARREZ DOAZ, BESTEAK ALDREBES
2023-2024
2023-2024 IKASTURTEARI ONGI
ETORRIA
Oporrak amaitu dira eta bueltatu gara institutura.
Udan primeran pasatu dugu: beste herrialde batzuetan egon gara, hondartzara
joan gara, beste leku batzuk ezagutu ditugu, baina orain errutinara bueltatzeko
prest gaude.
Aurten Marisol ez da gurekin egongo jubilatu egin
delako.
Agur eta etorri bisitan.
2022-23 IKASTURTE AMAIERA
Ikasturte honetan ordutegi arrunta eduki dugu. Murrizketak alde batera utzi ditugu eta normalidadera bueltatu gara. Ikasturte honetan zehar ekintza desberdinak egin ditugu: Txapelketak, futboleko mundiala, irteerak, tertuliak, irratia…
Urte honetan Maite jubilatu da eta Alfonso jubilatzear dagoenez omenaldi bat egin genion patioan.
Urte honetako ekintzak, blogean jaso ditugu
Argitalpen hauek orain arte 45.445 bisita izan dituzte:
Honekin ikasturte honetako argitalpenei amaiera ematen diegu.
UDA ONA PASA!
2023-2024ko IKASTURTEAN IKUSIKO GARA
APIRILAK 17tik 21ra
Barandiaranen LIBURU ASTEA
Aste honetan, liburu astea ospatzen ari gara 17tik 21era, Apirilak 23an liburuaren eguna ospatzen delako. Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da.
Institutuan, liburuaren eguna ospatzeko, hainbat ekintza egin ditugu:
ANTZAR JOKOA: taula batean dadoak bota eta tokatzen zitzaizun portada topatu behar zenuen galerian zeuden kortinen artean.
ASMATU LIBURUA: izenak dion bezala asmatu behar zenuen liburua.
HILOTZ ATSEGINA: orri baten idatzitako esaldiari jarraipena eman behar zenion, gero zapaldu eta hurrengoa idatzi istoria jarraitzeko.
Apirilak 21ean, atsedenaldian, Liburu Azoka eta liburu trukea egongo da. Honekin batera, Leioako udaletxean, apirilak 27an Leioako Kulturrean (liburutegian) liburu irakurketa egingo da eta ikastetxeei gonbidapena luzatuko zaie.
Gure ustez liburu eguna ospatzea oso garrantzitsua da, liburuak ikasteko eta kultura aberasteko baliogarriak direlako.
MARTXAOAK 8 : Emakumearen eguna
Atzo, emakumearen eguna ospatu zen. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko beharra XIX. mendean sortu zen, emakume asko esplotatu egiten zituztelako eta legeek babesten ez zituelako. 1857ko martxoaren 8an, ehungintzan lan egiten zuten emakumeek greba egin zuten. Borrokan ari ziren soldata justuagoak eta lan-baldintza gizatiarragoak egon zitezen. Ondoren, beste herrialde batzuk batu ziren eskubideen eta berdintasunaren aldeko borrokara. 1911ko martxoaren 25a funtsezko data izan zen New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikan gertatu zen tragediagatik. Izan ere, ehungintzako 100 emakume langile baino gehiago, gehienak Ekialdeko Europakoak eta Italiakoak, hil egin ziren sute batean.
Horren ondorioz martxoak 8 emakumearen eguna ospatzen da berdintasuna aldarrikatzeko. Guk institutuan hainbat ekitaldi egin ditugu:
2023 BARANDIARAN INAUTERIAK
INAUTERIAK gure institutoan
Gaur,
1.maila KIROLAK |
2..maila LANBIDEAK |
3.maila MUSIKA |
1.A: Atletismoa |
2.A:Osasuna |
3.A:Musika Pop |
1.B: Herri kirolak |
2.B:Artistak |
3.B: Reggaeton |
1.D: Surf |
2.D Polizia |
3.D Rock |
1.E: Boxeo |
2.E Sukaldaritza |
3.E: Drill |
1.F: Aerobik |
|
3.F: Trap |
eta azkenik txokolatada. Ze ondo pasatu dugun!!!!!.
**Ez
ahaztu irabazleak zuek aukeratuko dituzuela galdetegi baten bitartez aste
zurian zehar **
ATE IREKIAK GURE INSTITUTOAN
ATE IREKIAK gure institutoan
Gaur, otsailak 9,
arratsadeko 18:30tan DBH ATE IREKIen jardunaldia izango da gure ikastetxean.(
Sabino Arana 75 kalea)
ONGI ETORRI!!
Gehiago jakin nahi
baduzue egin klik gure Web orrialdean
https://institutobarandiaran.com/
Agate Deuna
AGATE DEUNA
Datorren egunean, otsailaren 3an Agate
Deuna ospatuko dugu geure ikastetxean, eta aukeratu ditugun bi kantak atsedenaldian
abesteko hurrengoak dira:
Agate Deuna
Aintzaldun
daingun Agate deuna
Bihar da
deuna agate (2)
Etxe honetan
zorion hutsa
Betiko euko
al dabe(2)
Deuna
agatena batzeko gatoz
Aurte be
igazko berberak(2)
Igaz le
hartu gagizuezta
Zabaldu zuen
sakelak (2)
Orain bagoaz
alde egitera
Agur
daitzugu gogotik (2)
Agate
deuna bitarte dala
Ez eizue
izan kalterik (3)
Eup!!!
Oles-Oles
Agate
deuna ospatzen da Euskal Herrian zeren uste baitzen Santa Ageda Amabirgina hark
potereak zituela: suteak saihesteko
ahalmena zuela, animaliak ez zitezela gaixotu,… Horregatik joaten zen etxez
etxe kantatzera iragarpen onak desiratzera.